Literatura: Kontzeptuak, Historia eta Amodioaren Gaiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,55 KB
Zer da? Hitzen bidezko adierazpena, idatzia zein ahozkoa. Artea eta komunikatzeko modu artistikoa da. Fikziozkoa da, ez errealitatea.
Literaturaren Teoria
Literatura zer den argitzeaz eta bere elementuak deskribatzeaz arduratzen den jakintza eremua da. Baina artea denez, subjektiboa ere bada.
Literatura Kritikak
Literatura lanak aztertzea, hausnartzea eta baloratzea da, literatura lanen kalitateari buruzko iritzia emanez; iritzi horiek desberdinak izan daitezke. Bi mota:
- Akademikoak: Adituek eragina dute.
- Kazetaritza kritika: Kazetariek egindakoak, irakurketa-aukeran eragina dute.
Literatura Unibertsala
XIX. mendetik indartutako kontzeptua da, baina kritika asko jaso du, tradizio, idazle eta testu gutxi hartzen direlako kontuan. Hizkuntza batzuei kalte egin zien.
Euskal Literatura
Lehenengo literatura egile moduan:
- Bernart Etxepare: Lehen liburu inprimatua euskaraz. "Linguae Vasconum Primitae" (1545).
- Bizenta Mogel: Lehen emakumea euskaraz liburu inprimatua. "Ipui onac" (1804).
Hauen aurretik literatura zegoen, baina ahozkoa zen, jendea analfabetoa zirelako.
Ahozko Literatura
Lehenengo literatura ahozkoa izan zen, idazten ez zekitelako. Beti erabili da memoria ideiak, gertaerak gordetzeko eta transmititzeko. Horretarako, kontalariak eta esaleak erabiltzen ziren.
Ezaugarriak
- Kultura-testuinguru zehatza.
- Gai eta teknika zaharrak.
- Belaunaldiz belaunaldi transmitituak.
- Testu bera, aldaera ugarirekin.
- Anonimoak.
- Leku publikoetan, etxean, lanean kontatzen ziren.
- Poesian: baladak, sehaska-kantak... Narratiboan: ipuinak, txisteak...
- Herri memoriaren "gakoa" dira, gertakariak, ohiturak eta sinesmenak gordetzen zituztenak.
- Errima, erritmoa, kantuak zeuden hobeto gogoratzeko.
Amodioa Literaturan
Maitasuna norbaiten edo zerbaiten aldeko "lotura" sortzen duen sentimendua da, haren alde onak bilatzera bultzatzen duena. Maitasuna izan daiteke pertsonena, Jainkoarena... Ahoz edo idatziz adieraz daiteke.
Amodioa Esaera Zaharretan (Atsotitzak)
Atsotitzak maitasunaz mintzatzeko ere erabili dira. Ezaugarriak:
- Esaldi laburrak erraz gogoratzeko.
- Errima edo hitz jokoa gehienetan.
- Silaba kopuru orekatua, tartean koma.
- Mezu konplexuak eta sakonak.
- Herri jakinduria jasotzen dute.
- Gotzon Garatek 14.500 esaera zahar bildu eta argitaratu zituen euskaraz.
Poesia, Amodioaren Genero Kutuna
Amodioa genero literario guztietan jorratu bada ere, batez ere poesian.
- Etxepare: Euskararekiko eta Jainkoarekiko maitasunaz gain, gizon-emakumeen arteko maitasuna ere landu zuen. Ama Birjiniaren irudia eta bekatuak ere agertzen dira.
- Juan Perez Lazarraga (1548-1605, Larrean, Araba) eta Arnaud Oihenart (1592-1668). Berpizkundearen eragin handia dute, eta amodioaren trataera oso profanoak dira.
- Maria Estibaliz Sasiola (Deba, 1550-1611): Lehen emakumea olerkiak euskaraz idatzi zituena. Bere olerkiak Lazarragaren eskuizkribuaren barruan zeuden.
Amodioaren Ohitura eta Mugak Literaturako Prosan
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran ere, lirikan, poesian, oso ohikoak izan dira adiera bikoitzak, hizkera eufemistikoa... metaforak, alegoriak eta konparazioak erabiltzeko. XIX. eta XX. mendeetan horrela izaten jarraitu zuen. Baina prosaren kasuan, baztertu egin zen maitasun-mota hori. Adibidez, Txomin Agirrek ohiturazko eleberria egin zuen. Maitasun harreman tradizionalak agertzen dira, baina maitasun garbiak eta bekatutik urrun daudenak. Hori bai, maitasun garbi horretatik "joatea" mugak apurtzea zen eta ondorioak ere bazituen.
Txomin Agirre (1864-1920)
Ondarroan jaioa (1864) eta Zumaiakoa (1920). Apaiza eta idazle euskalduna izan zen. Familia xume baten magalean hazi zen. Gaztelaniaz idazten hasi zen, baina ez denbora luzez, bere hizkuntza-gaitasuna euskaraz garatu ezin zuela konturatu zen arte.
- "Kresala": 1901ean argitaratua eta bizkaieraz idatzita dago, arrantzaleen bizitza aipatzen du.
- "Garoa": 1907-1912 artean argitaratua. Gipuzkeraz idatzita eta baserriko bizitza kontatzen du.
AMODIO-TOPIKOAK
Badakigu lehen literatura testuen gai nagusia euskararekiko maitasuna zela. Baina baditugu ere Etxepare osteko idazle gehiago ere maitasuna landu zutenak. XVI-XIX. mendetan badaude amodio-espresioak kultura klasikoen eta kristautasunaren eragin handia dutenak, eta gai hartako topikoak iraun dute denbora luzean.
- AMOR BONUS: Maitasuna ona da espiritualki eta neurrian.
- AMOR FESUS: Honek negatibotzat hartzen du fisikoa eta pasio sexuala.
- AMOR MIXTUS: Bien arteko lotura orekatua.
- AMOR POST MORTEM: Amodioak irautea heriotzaren ostean.
- DESCRIPTIO PUELLAE: Maitearen edertasunaren deskribapena. Horren barruan: DONNA ANGELICATA (♀ ondo) ≠ FEMME FATALE (♀ txarto).
- VENATUS AMORIS: Maitasuna = ehiza. Maite duzuna "hezitu" behar duzu, harrapakin bihurtzen da.
- ODI ET AMO: Gorrotoa eta maitasuna elkarrekin. Maitasunak ez lortzeak gorrotoa ekar dezake, eta horrek gaixotasun fisikoak eta psikikoak ekar ditzake. Horren aurkakoa: REMEDIUS AMORIS: Maitasuna sendatzeko moduak.
AMODIO SINBOLOAK
Literaturan sinbolo asko erabili dira amodioa adierazteko ere bai. Sinboloen esanahia aldatuz joan da, baina batzuek iraun dute:
A) SINBOLO UNIBERTSALAK
- Izarra, lorea eta txoria: Pertsona maitatua adierazteko.
- Emakumea: Askatasuna eta edertasuna adierazteko. Lurraldea eta aberria adierazteko ere bai.
B) BESTE BATZUK GREKO-LATINDARRAK EDO KRISTAUAK
- Kupido: Arkua eskuetan, geziak eta hegoak, umetxoa.
- Sagarra: Adan eta Eba. Ebak sagarra hartu eta Adani eman nahiz eta debekatuta zegoen; ondorioz, Jainkoak paradisutik bota zituen.
- Pikua: Sagarra baino erotikoagoa. Granada ere bai.