Literatura Klasikoa: Greziako eta Erromatar Literaturaren Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB
Literatura Klasikoa: Sorrera: Greziako literatura klasikoak, mendebaldeko kulturaren oinarria izanen diren bi herriren, grekoaren eta erromatarraren, literatur agerpenak besarkatzen ditu. Literatura grekoaren ezaugarrietako bat mitoen munduan erroturik egotea da. Epopeiak haiei literatur forma ematea besterik ez du. Lirika gutxi baliatzen da tradizio mitikoez, baina hauek dira osagai mitikoak sartzeko generorik egokienak: eresiak eta ianboak, gizarte primitibari erantzunez sortu eta errealitateari esku loturik sortutakoek ez dute mitorik ia erabiltzen. Antzinako literatura grekoa lau arotan banatzen da:
- Arkaikoa:
Lehen agerpenetatik K.a.V. mendera artekoa hartzen du. Literatura grekoa Homeroren hasten da; oso luze eta bikainak dira, eta ez zirela izan lehen testigantza pentsarazten digute. Homerotar poemetan ageri diren aho-poesiaren teknikaren erabilpenak, aro mizenikoaz gero tradizio garrantzizkoak egon zela pentsaraztea bultzatzen gaitu. Lirika, musika laguntzarekin kantatua, bi eratakoa zen: monodikoa eta korala. Prosa 530. urte aldera sortu zen.
- Klasikoa:
Distira handieneko aldiari dagokio. Literatura genero berriak sortzen dira, mitoak bildu eta mundu erlijiosoaren, jazoera historikoaren eta gizakiaren arazoen eta krisiaren adierazpen izanen direnak, edota gizabanakoen erasotzaile izanen direnak, edota estatu-gizon edo filosofoei zuzenduak.
Homero eta Hesiodo:
Aintzinako literaturaren muina jainko eta heroien inguruko elezahar eta kontakizun erlijiosoek osatuta dago. Hasierako heburua fenomeno naturalak eta iraganeko gertareak azaltzea zen. Gerora filosofiak eta historiak bere gain hartuko zuten eginkizun hori, baina mitoek bizirik iraungo zuten, beren edertasun literarioari eta argumentu erakargarriei esker. Mito greziarrak hainbeste eta hain korapilatsuak izanik, beharrezkoak izan ziren haien biltze eta sailkatze. Hesiodo arduratu zen lan horretaz.
Obra nagusiak:
- Teogonia: munduko moralak azaltzen ditu;
- Los trabajos y los días: poemak irizpide moralak azaltzen ditu.
Greziako nobleek gogoko zuten arbasoen guduak eta ekintza miragarriak entzutea, eta beren burua ikusten zuten haietan islaturik. Poema haietako gai nagusiak lotuta zeuden Troiako gerraren gaineko elezaharrekin. Heroiek etxera itzultzeko pasatu beharreko zailtasun ohiko beste gai bat izaten zen.
Epikaren baliabideak:
- Literatur formulen eta adjetiboen errepikapena;
- Konparazioen erabilera etengabea;
- Deskripzio zehatzak.
Greziar poema epiko gehienak galduta daude. Homeroren bi obra kontserbatzen dira:
- Iliada: Troiako gerrako gertaera kontatzen du;
- Odisea: Ulisek bere herrialderaino egiten duen itzulera bidaia kontatzen du.
Literatura Erromatarra:
Italiako erdigunetik abiatuta, erromatarrek Antzinaroko inperiorik sendoena eratu zuten Mediterraneoren inguruetan.