Literatura Klasikoa eta Errenazimentukoa: Laburpena
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 14,02 KB
Greziar Literatur Klasikoa
Epopeia
Obra luzea da, heroi baten inguruan garatzen dena eta izaera narratiboa duena. Aldi klasikoan, Greziako historian eta mitologian oinarritzen ziren epopeiarako gaiak.
Ezaugarri Nagusiak:
- Musari erregua: greziarren ustez poetek musen beharra zeuzkaten inspirazioa bilatzeko.
- Obraren gaiaren inguruko azalpen bat hasieran.
- “In media res” hasiera: narrazioa ez da istorioaren hasieran hasten, baizik eta erdian.
- Kontakizunaren espazioa oso zabala da.
- Epitetoen eta formula errepikakorren erabilera: Akiles “oin arinekoa”.
- Jainko eta izaki fantastikoen agerpena, gizakien ekintzetan parte hartzeko.
- Nazio, zibilizazio edo kultura baten baloreak irudikatzen dituen heroia da protagonista.
Epopeia egilerik ezagunena Homero da; Iliada eta Odisearen egilea.
- Iliada: Iliada “Ilion hiriarekin zerikusia daukana” esan nahi du, Troiaz ezagutzen dugun hiri berbera izan zen. Iliada epopeiak Grezia eta Troiaren arteko gudako 51 egun kontatzen ditu.
- Odisea: Ulises izeneko pertsonaiaren abenturak kontatzen ditu, Troiako gudatik Itakarako bidean. Hogeita lau kantuz osatua dago, eta, Ulisesen itzuleraz gain, bere emazte Penelope eta bere seme Telemakoren historia ere kontatzen ditu, aitaren zain dauden bitartean.
Poesia Lirikoa
- Safo: Lesbos-en bizi izan zen K.a. VII-VI mendeetan. Musika, dantza eta poesia irakasten zizkien gazteei. Testu zatiak gutxi dira, baina maitasuna eta edertasuna dute kontagai. Malenkonia, mina eta alaitasuna dira lantzen dituen sentimenduetako batzuk. Safo beste autore batekin batera, lirikaren aitzindaria Grezian.
- Teokrito: Greziar antzinaro berantiarreko (helenismo) poetarik handiena bera da. Eglogak asmatu zituen, hau da, artzaien bizitzaren idealizazioan oinarritzen den poesia generoa. Natura eta galdutako bizimodu baten nostalgiari buruz hitz egiten du, eta bere obrarik ezagunena Bukoikoak obra da.
Erromatar Literatura Klasikoa
Poesia Erromatarra
Poesia da erromatar ekarpenik garrantzitsuena. Erromatar poesia bi azpi-generotan bana daiteke: poesia epikoak edo epopeiak, greziar epopeien ildoari jarraituz heroi eta jainkoen abenturak kontatzen dizkigute, eta poesia lirikoa, amodioa eta barne sentimendu eta emozioei buruz.
- Virgilio: (K.a. 70-K.o. 19) Mantuatik gertu jaio zen, eta Erroman Mezenas noble baten babes ekonomikoa izan zuen (hortik dator hitz horren esanahia). Bi azpi-genero landu zituen, bai lirika (Bukoikoak edo Eglogak) eta baita poesia epikoa edo epopeiak ere Eneida obran, epopeien ildoari jarraituz heroiez eta jainkoen abenturak kontatzen dituenak. Poesia lirikoari dagokionez; Bukoikoak obran Teokrito greziarraren gai berbera (Artzai-mundua) landu zuen, aldiz artzai finak ziren, ondo heziak eta politikaz mintzatzeko gai.
Eneida
Eneida (poesia epikoa edo epopeia). 10.000 hexametrotan (poesia epiko eta erlijiosorako grekolatindarrek erabiltzen zuten metrika) idatzita dago Eneida. I. bertsoatik VI.era arte, Odisea obran agertzen dela esan genezake, Eneasek Italiara bidean izandako bidaia kontatzen baitu. VI. bertsoatik XII.era arte, aldiz, autore beraren Iliadan oinarrituko litzateke, kasu honetan Eneasek Italian dituen konkistak kontatzen baitira. Kontakizuna in media resen hasten da Homeroren bi obretan bezalaxe.
Erdi Aroko Literatura
Historia banatzen den aroetako bigarrena, Antzin Aroaren ondorengoa. Mendebaldeko Erromatar inperioa desagertu zenetik Aro Modernora bitartekoa (V-XV. m.). Erdi Aroa terminoa Europako historiari dagokio berez eta XV. mendeko humanistek sortua da.
- Literatura elizaren menpe zegoen.
- Bizitzarekiko ikuspegi pesimista zegoen, garai iluna zelako.
Bi Alditan Banatu:
- Goiz Erdi Aroa, V. mendean Mendebaldeko Erromatar inperioaren egitura soziopolitiko eta ekonomikoak suntsitu zirenetik XII. mendean merkataritzako burgesia indarrez agertzen den artekoa.
- Berant Erdi Aroa, XV. mendera arte luzatu zena, eta, burgesiaren finkatze sozial eta ekonomikoarekin batera, Mendebaldeko Europa osoan mugimendu sozial eta kultural handia zabaldu zuena.
Poesia Lirikoa (Lirika)
Lirika Jasoa: Okzitaniako Trobadoreak
XII. mendean sortu Okzitanian, okzitanieraz (latinetik datorren hizkuntza) egiten zen lurraldeetako gorteetan, eta Europako lirikan eragin handia izan zuen. Trobadoreak zeritzoten poeta-musikariek, nobleak askotan, gorte feudaletan bakarrik kantatzen zuten. Emakume trobadoreak ere bazeuden. Gorteetatik kanpo, juglareek zabaldu trobadoreen obrak.
Gorteko maitasuna zen, ezaugarri hauek zeuzkan maitasun mota bat:
- Feudalismoari lotutako kontzeptua da; dama izaki gorena.
- Dama gortean bizi, gizakiaren elitean kokaturik.
- Damak urrunak dira, eta maiteminduak miretsi egiten du.
- Poetak maite duten Dama ezkondu dago, eta horregatik sarritan izen fiktizioak erabili dama aipatzeko.
Dolce Stil Novo
Trobadoreen poesia Italiako hirietara (Italia herrialde bezala ez zen oraindik existitzen) iristean, poesiaren muina aldatu egiten da: orain, hazten ari den burgesia da poesiaren sostengu, eta ez feudalismoarena lehen bezala. XIII. mendean indartu, Florentzian. Poesian maitasuna espiritualizatu egiten da, eta emakumea figura espiritual bilakatzen da. Emakume aingerutarra, donna angelicata, gizonaren eta Jaungoikoaren arteko bitartekaria da, eta gizonari Jainkoarengana iristen laguntzen dio. Erdi aroko izen garrantzitsuenetakoa:
- Dante Alighieri: Florentzian jaio zen poeta, prosalari, literaturaren teorialari, moralaren filosofo eta pentsalari politikoa izan zen. Florentziatik desterratua politikagatik. Jainkotiar Komedia (La divina comedia) 1308-21 artean idatzia, guztira 100 kanta dauzka, hasierako bat eta hiru zatietako bakoitzean hogeita hamahiru. Gainera poema honetako kantu bakoitza bertso endekasilaboetan idatzia dago. Jainkotiar Komedia hiru zatitan banatua: Infernua, Purgatorioa, eta Paradisua. Pertsonaia nagusiei dagokionez, hiru ageri dira: Dante bera gizakia islatzen duena, Beatrice (bertsio batzuen arabera errealitatean bere maitalea izandakoa) Fedea errepresentatzen eta Virgilio, Arrazoiaren mezularia.
Hiru Etapa:
- Infernuak: pekatuen aurrean, tonu errealista eta dramatikoarekin islatua.
- Purgatorioak: gizakien kulpen purifikazioa, tonu hunkigarri eta noblean idatzia.
- Paradisuak: Jakintza eta zientzia jainkotiarra, tonu sublimean.
- Francesco Petrarca: Arezzon (Italian) jaio zen, elizgizona zen. Gizon moderno izan zen, eta humanismoaren aitzindari. Lan klasikoetara jo zuen, idazle latindarrengana, eta haien obrak aztertu eta iruzkindu zituen. Lehen filologoetarikoa izan zen, eta Zizeron eta Virgilio aztertu zituen sakonean. Latinez eta bere eskualdeko italieraz idatzi zuen. Eragin handia gizartean eta ondorengoetan, (Shakespeare, Garcilaso de la Vega eragin zituen) kristautasuna eta mundo greko-latinoa bateratu zituelako.
Italieraz idatzia Canzionare (kantutegia) da garrantzitsuena, 366 poemez osatua, gehienak sonetoak, gaiak jainkoaren maitasuna, ospearen gorazarrea eta maitasuna dira, azken hau Laura izeneko emakume batekiko.
Narraziogintza
- Giovanni Boccaccio: Toscanar merkatari baten semea. Gaztetan Flammeta izeneko emakume batekin maitemindu zen eta amodio hori izan zen bere obraren gai nagusietako bat. Petrarkaren laguna izan zen, eta hark itzuli zizkion latinera Dekamerona eta beste hainbat ipuin. Oso idazle jantzia zen, eta Danteren obraren lehen aztertzailea izan zen. Nahiz eta obra batzuk latinez idatzi, Dekamerona italieraz (Florentzieraz hobeto esanda) idatzi zuen. Dekameronari dagokionez, izenak adierazten duen moduan, hamar egunetan obrako pertsonaiek hamar gazte aberatsek ipuinak kontatuko dituzte.
Dekamerona Errenazimentuaren aitzindari izan zela esan dezakegu hainbat arrazoirengatik:
- Burgesiaren mentalitatea ugariago da ipuinetan: gehienetan ipuin erotikoak.
- Istorioetan ez da ageri elementu fantastikorik edo mitikorik.
- Erdi Aroko idealak alde batera uzten dira, gizakia dago gaien erdian eta ez erlijioa.
- Carpe diem ideia agertuko da.
- Lurra zerurako trantsizio soil bezala ikusten duen ikuspegia ere alde batera utziko da.
- Kontakizunetan agertzen diren pertsonaiak jada ez dira noble edo zaldun idealizatuak, baizik eta defektuak dauzkaten gizaki arruntak (lapurrak, iruzurtiak).
Errenazimentuko Literatura
Errenazimentua: Testuingurua
Errenazimentua Aro Modernoan sortu zen mugimendu literarioa izan zen. Aro Modernoa Erdi Aroa bukatzearekin bat hasi zen, batzuen ustez 1492. urtean, Amerikaren aurkikuntzarekin eta beste batzuen ustez 1453an, Konstantinoplaren eta horrenbestez Ekialdeko Erromatar inperioaren erorketarekin. Guztiak datos bat ordea noiz amaitu zen Aro Modernoa, Frantziako Iraultzarekin hain zuzen (1789).
Errenazimentua eta Humanismoa
XV-XVI. urteetako kultura mugimendua izan zen, Behe Erdi Aroan Florentzian hasi eta Europa osora hedatuz joan zena. Humanismoa Erdi Aroaren azken mendeetan -pizkundearekin batera- garatutako pentsamolde humanista izan zen, unibertsoan ororen ainetik gizakia jarri zuena. Italian XV. mendean sortu eta XVI mendearen lehen erdian Europa osora zabaldu zen.
Ezaugarriak:
- Antropozentrismoa: gizakia munduaren erdigunean, erlijioaren kaltetan.
- Tokian tokiko hizkuntzak: jada espainiera, frantsesa dei ditzakegunak hartuko dute protagonismoa.
- Mundu klasikoa ardatz: Erdi Aroa eta bertako literatura ekoizpenak alde batera utzi ziren, eta literatura klasikoa (Virgilio, Homero, Esopo…) hartuko dute eredu.
Errenazimentuko Literatur Generoak
- Nikolas Makiavelo: Florentzian bizi izan zen, XV-XVI. mendeetan eta politikaria, filosofoa, olerkilaria eta idazlea zen. Pizkundeko pentsalari handienetakoa, gehienbat politikan. Printzea izeneko tratatua idatzi zuen, bere ideia politikoak eragin handia eragin Izan zuten ondorengo mendeetan. Bere esaldi famatuena ”El fin justifica los medios” gaur arte iraun duena.
- Erasmo Rotterdamgoa: Makiaveloren garai bertsuan bizi izan zen Rotterdamen. Espiritu humanistaren ikur bilakatu zen. Erlijioaren ikuspegi berri bat zabaltzen lagunduko zuelako: Norbanakoaren fedea defendatu zuen Eliza bezalako instituzio korruptu baten aurrean.
Poesia Lirikoa
- Garcilaso de la Vega: Petrarca italiarraren eta bere Cancionereren eragina nabarmena izan zen Europan hurrengo mendeetan. Petrarkismo deituriko mugimenduaren eraginez, sonetoa eta endekasilaboak nagusitu, maitasuna edo naturaren idealizazioa landu. Petrarkaren eragin nabarmena izan zuen, eta bere poesietan haren neurri berak erabili zituen. Hura bezala, gorteko amodioari idatzi zion.
Antzerki Isabeldarra
XVI. mende bukaeran prozesu luze batek itxura modernoagoa eman zion Ingalaterrako antzerkiari, Espainian barrokoaren antzerki garaikideak izandakoaren modukoa. Horren aurretik hiru antzerki mota zeuden soilik:
- Erlijio antzerkia.
- Klasikoen moduko antzerki landua.
- Konpainia ibiltariek antzezten zituzten antzelan komikoak.
Ezaugarriak:
- Denbora, leku eta ekintza batasunak apurtzen ziren: Ordura arte, antzerkaik garapen lineal baten menpe zegoen eta 24 ordu baino gutxiago antzeztu behar ziren, espazio bakarrean kokatu eta ekintza bakar bat izan.
- Generoak nagusitu tragedia batzuetan eta nobleak eta herri xehea nahastu.
- Prosa eta neurtitzak konbinatu ahal ziren obra batean.
Egileak
Thomas Kyd, Cristopher Marlowe, Ben Johnson ziren famatuenak baina denetan garrantzitsuena Shakespeare zen.
- William Shakespeare: (1564-1616) ingeles antzerkigile, olerkari eta aktorea zan zen. Europako literaturaren ikur handienetakoa, ingelesezko inoiz izandako idazlerik hoberena eta historiako dramagile handiena da. Gainera historiako idazlerik onena dela esan izan dute adituek, Cervantesekin batera. Antzerki Modernoaren Sorrera: XVI eta XVII. mendeen artean antzerkiak bere ezaugarri modernoak eskuratzen ditu, Lope de Vega, Calderon de la Barca, Moliere eta Shakespeareren eskutik. Hau posible izan zen Errenaziemntuan sortu zen bizitzarekiko baliospen berriari esker.
Ingeles barrokoaren antzerkigilerik garrantzitsuena izateaz gain, Shakespeare literatura unibertsalaren jenio handienetako bat ere bada. Bere idatzien bitartez antzerkiak modernitatea eskuratzen du. Obra garrantzitsuenak: Romeo eta Julieta, Hamlet, eta Julio Cesar dira nabarmenenak.
Shakespearren Ezaugarriak:
- Herri antzerkia eta antzerki jasoa bateratu zituen.
- Pertsonaia landuak osatu.
- Antzerkiaren barruan, meta-antzerkia: Hamletena adibidez, antzerkiaren teknikari buruz hitz egiten du.
- Estilo oso aberatsa erabiltzen du: ingelesa bikain erabiltzen du, hitz kultuekin, hizkera herrikoia.
Hamlet
Hamlet: William Shakespear idazle ingelesaren antzerki obra da, 1602an idatzia eta urte bat geroago argitaratua. Obra Dinamarkan kokatzen da, eta Hamlet erregearen hilketaren ondorengo gertakizunak azaltzen dira, erregearen seme Hamleten (aitaren izen berekoa) inguruan garatzen diren gertakizunak. Hamleten min sentimenduak mendeku bihurtuko dira, eta bere aitaren hiltzaile Claudiori egindakoa ordainaraziko dio. Gainera obrak traizioa, mendekua, intzestua eta moralaren korrupzioa bezalako gaiak lantzen ditu.