Literatura haurrentzat

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,98 KB

  • Emeterio ARRESE (1869-1954) tolosarra. 

Enpresa gizona genuen eta luzaroan Ameriketako hainbat lurraldetan pilotalekuak eraiki eta kudeatzen aritu zen.

Oso goiz erakutsi zuen bertsogintzarako zaletasuna, poesia lehiaketetan parte hartu eta garaiko aldizkarietan sarritan argitaratzen zuelarik. Lehen poesia liburua, NereBidean, 1913an  kaleratu zioten; bigarrena, Txindor, 1928an argitaratu zen; eta zahartzaroan, aurrekoen antologia moduko bat publikatu zuen : Olerki berrizte (1952).

Bere lanek, kutsu garratz eta erromantiko samarra badute ere, bada alderik lehenengo liburutik bigarrenera, azken honetan zantzu modernista batzuk somatzen baitira. Opera batzuen testuak ere idatzi zituen; sail honetan ezagunena, agian, Eduardo Mokoroaren  Leidor  lanarentzat moldatutako libretoa dugu.

  • Klaudio Sagartzazu “SATARKA” (1895-1971) hondarribitarra.

Etxegintza zeukan bizibidetzat. Gazterik argitaratu zuen  Txinpartak (1922) izeneko liburua, Emeterio Arresek baino hizkera goxoagoan. Poema batzuk itzuliak dira, Victor Hugo eta Heinrich  Heine-renak adibidez.

“Aurtxoa seaskan” deituriko poema da obra honetako alerik ospetsuena.

Beste poema liburu bat plazaratu zigun Intza begietan (1957), Hegoaldeko euskal letretan 1936ko gudu zibilari buruz egindako lehenengotariko aipamenarekin.

  • Koldobika Jauregi  “JAUTARKOL” (1896-1971) errenteriarra.

Prosaz askoz gehiago idatzi arren poema sorta bati zor dio fama : Biozkadak (1929) izeneko liburuari.. Apaiza izanik gai erlijiosoak maiz darabiltza, baina barne sentimenduak adierazteko gaitasuna du. OLERKARIEK  landuko duten poesia lirikoaren aitzindari bihurtzen da. Mugimendu honetan partaide ere izan genuen, 1935eko Olerti Egunean bere “Maite-Opari” poemari lehenbiziko saria eman zioten eta.

Gerra ondoren, batez ere, hitz lauzko lanak kaleratu zituen: Ipuinak (1953), Xenpelar Bertsolaria  (1958) eta Paskual Duarte’ren Sendia (1967), Camilo José Cela-ren eleberriaren euskarapena.

  • Jules Moulier “OXOBI” (1888-1958), Iparraldekoa.

Lapurdi eta Nafarroa Behereko hainbat parrokiatan apaizgintzan jardundako idazle eta kazetari honek  bertsoz moldatutako liburu mordoska bat taxutu zuen : antzerki tankera daukan Nola gauden eskualdun deituriko pastoralaz gain, Boz-oihu, deiadar, nigar  (1913),  Heiatik zerura  (1935) eta Haur-elhe haurrentzat (1944) obrak idatzi zituen; bertsotan guztiak.

Baina azpimarragarriena Alegiak (1926), literatura klasikoan agertzen diren betiko fabulak dira. Bertsotan eginak daude hauek ere, hitz joko aberats eta ugariz, hizkera zuzen, ozen eta ederrez. Moulier-en izkribuen antologia bat 1966an atera zen  Oxobiren lan orhoitgarri zonbait  tituluaz eta Jean Haritxelharren ardurapean.


Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Sezesio gerra