Liseri Aparatua: Funtzioak, Patologiak eta Digestio Prozesua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,25 KB

Liseri Aparatuaren Funtzioak eta Ezaugarriak

1. Zein da liseri aparatuaren funtzioa?

Liseri aparatuak, prozesu mekaniko eta kimikoen bidez, elikagaiak molekula sinple edo nutrienteetan eraldatzen ditu, zelulek erabili ahal izateko.

2. Aipatu heste meharraren eta heste lodiaren atalak:

  • Heste meharra: duodenoa, jejunoa eta ileona.
  • Heste lodia: heste itsua, kolona eta ondestea.

3. Heste meharraren mukosaren berezitasunak:

  • Heste-biloak daude bertan, mukosa guztia estaltzen dutenak.
  • Bi motatako guruinak daude: sinpleak (mukia jariatzen dute) eta tubularrak (heste-urina jariatzen dute).
  • Peyer plakak: gongoil linfatikoz osatutako multzoak dira, gure immunitate-sisteman parte hartzen dutenak.

4. Heste lodiko pareten desberdintasunak:

  • Mukosak ez ditu mikrobiloak.
  • Mukosaren azpian, immunitate-sistemako hainbat zelula daude, bertan ugaltzen diren mikroorganismoen kopurua kontrolpean mantentzeko, kaltegarriak izan ez daitezen.

5. Gibelaren funtzioak:

  • Behazuna fabrikatzen du.
  • Glukosa glukogeno eran gordetzen du.
  • Mineralak eta bitaminak gordetzen ditu (burdina, kobrea...).
  • Odolean dauden proteina gehienak fabrikatzen ditu.
  • Gluzidoen, lipidoen eta proteinen metabolismoan parte hartzen du, baita alkoholaren eta botiken metabolismoan ere.

Asaldurak

Disfagia: Irensteko zailtasuna (batez ere likidoak).

Goragaleak: Sentsazio subjektibo eta deserosoa urdailean, gonbitoaren aurretik ematen dena.

Gonbitoa (botaka): Urdaileko edukiaren ateratze bortitza da.

Sabeleko mina

Regurgitazioa: Irentsitako elikagaiak berriro eztarrira edo ahora itzultzen dira. Ez da gonbito bezain bortitza; jaioberrietan normala da.

Beherakoa (diarrea): Gorozki likidoak eta ugariak.

Idorreria (estreñimendua): Gorozki gogorrak eta lehorrak; gutxitan eta kantitate txikiak egitea da.

Esteatorrea: Gorozkiek itxura kremotsua dute, gantz gehiegi izateagatik.

Akolia: Gorozkiek kolore zuria dute.

Odola gorozkietan: Odola kolore gorri garbia (errektorragia, hesteetatik datorrena) edo iluna (melenak, hestegorritik edo urdailetik datorrena) izan daiteke.

Flatulentzia: Hesteetan gas gehiegi izatea.

Patologiak

1. Hestegorriko patologiak

Esofagitisa

Hestegorriko mukosaren hantura da, akutua edo kronikoa. Kausa nagusiak errefluxu gastroesofagikoa, alkohola, birusak, etab. dira.

Hestegorriko tumoreak

Gaiztoak dira, eta ez dute pronostiko ona; alkoholarekin eta tabakoarekin lotuta daude. Sintoma nagusiena disfagia da.

Hestegorriko barizeak

Hestegorriko zainaren dilatazioa da, normalean behekaldean. Kausa porta zainaren hipertentsioa da. Ez du sintomarik zainaren haustura gertatzen den arte; odoljario handiak eragiten ditu.

2. Urdaileko patologiak

Gastritisa

Urdaileko mukosaren hantura da, akutua edo kronikoa. Alkohol gehiegizko kontsumoarekin, farmakoekin, estresarekin, nikotinarekin, etab. lotuta dago.

Ultzera gastrikoa

Urdaileko mukosaren lesioa da, muskulu-geruzaraino iristen dena. Helicobacter pylori bakterioak eragiten du, eta urdaileko azido klorhidrikoarekin lotuta dago.

3. Heste meharreko patologiak (Digestio- eta hesteetako xurgapen-asaldurak)

Gaixotasun zeliakoa

Glutenarekiko intolerantzia da, hesteetako mikrobiloen atrofia eragiten duelako eta, ondorioz, nutrienteen xurgapena ez da ondo gertatzen hesteetan. Tratamendua bizitza osorako glutenik gabeko dieta da.

Laktosarekiko intolerantzia

Laktasa entzimaren gabezia da; ondorioz, laktosa ezin da ondo xurgatu eta beherakoak eragiten ditu.

4. Heste lodiko patologiak

Apendizitisa

Apendize bermiformearen hantura da, infekzioek edo buxadurek eragindakoa. Sintomak: min abdominala, botaka, etab. Tratamendua kirurgia da.

Koloneko minbizia

Ez da ezagutzen azken kausa, baina gantzetan aberatsak eta zuntzetan pobreak diren dietekin lotuta dago. Sintomak: odol-galera uzkitik, maiztasun-aldaketak deposizioetan, etab.

Dibertikulosia

Hesteetako mukosaren herniazioak dira. Hesteetako alde ahulean agertzen dira; ugariagoak dira adineko pertsonetan (50 urtetik gora). Infekzioak sor daitezke, gorotzak zaku hauetan gelditzen direlako; tratamendua kirurgia da.

Kolon irritablea

Koloneko asaldura funtzionala da; nerbio-sistema zentralaren asaldurak dira kausa. Sintomak: gorozki lehorrak edo beherakoak, kolon aldeko min akutua, etab.

5. Gibeleko patologiak

Hepatitisa

Birus-infekzioek eragindako gibelaren hantura da. A mota elikagaietan eta uretan; B mota odoletik harrapatzen da, eta C mota B motaren antzekoa da.

Zirrosi hepatikoa

Gibelaren gaixotasun kronikoa da; gibelaren zelulak (hepatozitoak) ehun konektiboko zelulez ordezkatzen dira. Kausa nagusiak alkoholismoa eta hepatitisa medikamentuengatik kronifikatzea dira.

Kolezistitisa

Behazun-xixkuaren hantura da. Kausa kalkuluak edo harriak hodi zistikoa buxatzea da. Sintomak: mina eskuineko hipokondrioan, sukarra, goragaleak, botaka, etab.

Litiasi biliarra (kolelitiasia)

Kalkulu edo harrien eraketa da behazun-xixkuan edo koledokoan (koledokolitiasia). Bide biliarren gaixotasun ohikoena da. Tratamendua kirurgia da.

6. Pankrearen patologiak eta 7. Peritoneoaren patologiak

Pankreatitisa

Pankrearen hantura da, akutua edo kronikoa; obesitatearekin eta alkoholismoarekin lotuta dago. Sintomak: min epigastrikoa, goragaleak, botaka, ikterizia, oliguria, etab.

Peritonitis akutua

Peritoneoaren inflamazioa da, barrunbe abdominal guztitik zabaldu daitekeena. Bat-batean min akutu eta lokalizatua epigastrioan; goragalea, botaka, abdomeneko zurruntasuna, etab. Tratamendua berehala aplikatu behar da, heriotza eragin baitezake.

Liseriketa: Prozesua eta Etapak

Zer da liseriketa?

Elikagaiak molekula txikietan degradatzeko prozesu mekaniko eta kimikoen bidez gertatzen da, odolera pasatu eta zelulek erabili ahal izateko.

  • Liseriketa mekanikoa: Hortzek egiten dutena, urdaileko muskulu leunak, etab.
  • Liseriketa kimikoa: Digestio-aparatuko urinek dituzten entzimak.

1. Ahoko liseriketa

Mekanikoa

Hortzek elikagaiak txikitzen dituzte: murtxikaketa.

Kimikoa

Listua elikagaiekin kontaktuan jartzen da; listuak janaria bustitzen eta nahasten du: txukunketa. Lehenengo eraldaketa kimikoa da. Ondorioz, elikadura-boloa eratzen da.

Zer du listuak?

  • Ura (98%).
  • Muzina: elikagaien igarotzea errazten duen mukia da.
  • Entzimak:
    • Ptialina: Elikagaien almidoia maltosa bihurtzen du (2 almidoi partikula → 1 maltosa).
    • Maltasa: Elikagaien maltosa glukosa bihurtzen du (1 maltosa → 2 glukosa).

2. Degluzioa edo irentsketa

Elikagaiak ahotik hestegorrira pasatzen dira; mingainak ahoaren atzeko alderantz bultzatzen du bolua. Bolua faringera sartzen da. Bolua faringetik hestegorrira pasatzen da; epiglotisak laringea ixten du.

3. Hestegorriko peristaltismoak

Hauei esker, bolua beherantz mugitzen da. Hestegorriko muskulu leunen uzkurdura eta lasaitzeek sortzen dute.

4. Urdaileko liseriketa

Urdaileko mukosak guruin mota desberdinak ditu; horien artean urin gastrikoa osatzen da, entzima hauekin:

  • Pepsinogenoa/Pepsina: Proteinak apurtzen ditu, aminoazidoak sortuz.
  • Azido klorhidrikoa (HCl): Pepsinogenoa aktibatzen du pepsina sortuz, proteinak biguntzen ditu eta bakterizida da.
  • "Castle faktorea": B12 bitamina hesteek xurgatzeko moduan uzten du.
  • Muzina: Urdaileko mukosa babesten duen mukia da.
  • Sodio bikarbonatoa: HCl-a neutralizatzen du duodenoaren bidea hartu aurretik.

Eskema: Urin gastrikoaren entzimek liseriketa kimikoa egiten dute. Urdaileko uhin peristaltikoek liseriketa mekanikoa ematen dute. 2 edo 3 ordu eta gero, urdailean papila bat lortzen da (kimoa), duodenora pasatzen dena, eta han kilo bihurtzen da.

5. Bilisak egiten duen liseriketa

Bilisa gibelak ekoizten du eta duodenora isurtzen da. Zein da bilisaren funtzioa digestioan? Gantzak emultsionatzen laguntzen du.

6. Pankreako urinek egiten duten liseriketa

Pankreako urina, bilisa bezala, duodenora isurtzen da. Urin pankreatikoaren osagaiak:

  • Pankreako proteasak (tripsina eta kimiotripsina): Proteinak aminoazidoetan degradatzen ditu.
  • Pankreako lipasa: Lipidoak degradatzen ditu, glizerina eta gantz-azidoak sortuz.
  • Pankreako amilasa: Almidoia maltosara degradatzen du.

7. Heste meharreko urinaren liseriketa

  • Heste-peptidasak: Peptidoak aminoazidoetan bihurtzen ditu.
  • Heste-lipasak: Lipidoak degradatzen ditu, gantz-azidoak eta glizerina sortuz.
  • Heste-disakaridasak: Disakaridoak glukosa bihurtzen ditu.

Kimoak, heste-urinaren, pankreako urinaren eta bilisaren liseriketa jasan ondoren, duodenoan kilo izeneko papila likidoagoa bihurtzen da, eta prest dago xurgatua izateko, odolera pasatu eta zelulek erabili ahal izateko.

8. Heste meharreko xurgapena

Digestioan lortutako mantenugaiak hesteetatik odolera pasatzea da, hau da, xurgapena.

  • Jejunoan xurgatzen dira, heste-biloetatik.
  • Aminoazidoak eta glukosa odolera zuzenean pasatzen dira.
  • Lipidoetatik sortutako gantz-azidoak eta glizerina linfa-sistemara pasatzen dira lehenengo.

9. Libratzea

Zer doa heste lodira?

  • Ura (kolonak xurgatzen du eta odolera pasatzen da).
  • Liseritu ezin diren substantziak.
  • Digestio-urinen hondakinak.

Heste lodiko bakterioek kiloko substantzia batzuei etekina ateratzeko gai dira, hauek ekoizteko: K bitamina, B12 bitamina, tiamina eta riboflabina.

Entradas relacionadas: