Lirika Latindarra: Katulo, Horazio eta Ovidio
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,5 KB
Lirika sentimenduak adierazten dituen arte subjektiboari deritzogu. Erroman K.a. II. mendetik garatu zen, Neoterikoen eraginez batik bat. Nahiz eta aitzindari greziar arkaikoak eta batez ere helenistikoak (Kalimakorekin) oso garrantzitsuak izan, Erromak identitate propioa zuen poesia sortu zuen, batez ere Katulo, Horazio eta Ovidioren eskutik.
Katulo (K.a. II. mendea)
Katulo K.a. II. mendekoa da eta Neoterikoen talde artistikoan koka dezakegu. Neoterikoen belaunaldia estratu sozial altuko pertsonek osatzen zuten eta garaiko egoera politikoaz nazkatuta, artea sortzeari ekin zioten era pribatuan. Katuloren poesia oso anitza eta konplexua da, eta era fin, xehe eta erakargarrian idatzi zuen.
Katuloren Poema Bilduma (116 poema)
Bere poema bilduma hiru multzotan banatu izan da:
- 1-60: Poetak nugae moduan kalifikatu zituen bere poemak (nugae: huskeriak, tontakeriak). Bertan eguneroko bizitzaren gai asko jorratu zituen: adiskidetasuna, artea, baina batez ere amodioa. Klodia maitaleari eskainitako poemak oso biziak dira.
- 61-69: Mitologiari lekua uzten dio eta aurrekoak baino luzeagoak dira.
- 69-116: Elegia genero poetikoaren aitzindaritzat har genitzake. Bertan Klodiarekiko desinteresaz informatzen gaitu Katulok.
Horazio (Inperio Garaia)
Inperio garaian (K.o. I. mendean) egoera zeharo aldatu zen: literatura enperadorearen interes propagandistikoen inguruan mugitzen hasi zen. Augustok bilatzen zituen balio kontserbadoreak (erlijioa, lana eta aberria) hedatzeko Horaziorengan poesia bikaina aurkitu zuen.
Horazioren Obra Nagusiak
Poeta honek bi poema bilduma nagusi idatzi zituen: Epodoak eta Odak.
- Epodoak: Neoterikoen eragina nabaria da eta umoreari lekua uzten dio Horaziok, eguneroko esperientzia ugari kontatuz eta gai mota asko tratatuz.
- Odak: Horaziok gai filosofikoak jorratzen ditu; baina sentimendu abertzaleak ere aurki daitezke.
Ezin dugu ahaztu Augustoren esanetan Horaziok sortu zuen Carmen saeculare deritzoguna, Erroman aurkeztu zena eta horren handitasuna kontatzen duena.
Ovidio: Artista Anitzena
Ovidio literatura latindarrak eman digun artista anitzena izan zen. Bere ezaugarririk nabarmenena ORIGINALTASUNA da. Bere aitzindarien genero poetikoen oinarriak aintzat hartuz, generoen nahasketa garatu zuen. Gainera, famatuak dira poetak idatzi zituen elegiak.
Elegia Generoa Ovidioren Garaian
Elegia genero poetikoak gaur elegiatzat ulertzen dugunarekiko desberdintasunak aurkeztu zituen Erroman: amodiozko poemak ziren. Aitzindaririk garrantzitsuenak Tibulo eta Propertzio izan ziren, baina benetan aipagarria dena Ovidiok genero honekin hainbat obratan praktikan jarri zuen jolasa izan zen: goitik behera eraldatu zituen generoaren konbentzioak.
Ovidioren Amodiozko Elegiak eta Beste Obra Batzuk
Obrarik aipagarrienak hauek dira:
- Amores
- Ars amandi (amodioa lortzeko aholkuak ematen ditu Ovidiok; obra honen lizunkeriaren ondorioz Augustok Ovidio erbestera bidali zuen)
- Remedia amoris
- Medicamena faciei feminae
Amodiozko elegia hauetaz gain, elegia mingarria ere idatzi zuen, eta hori da gaur egungo elegiaren aitzindaria. Ovidiok, erbestean zegoela, Augustori barkamena eskatzeko asmoz Tristia eta Epistulae ex Ponto idatzi zituen.