Lipidoen Oinarrizko Ezaugarriak eta Sailkapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,81 KB

Lipidoak: Biomolekulak eta Ezaugarriak

Lipidoak: Biomolekula oso organikoak dira eta C, H, eta O (kantitate txikian) osatuta daude; batzuetan P, S eta N ere izan ditzakete.

Sailkapena: Saponifikagarriak eta Ez-saponifikagarriak

Saponifikagarriak eta ez-saponifikagarriak bereizten dira, gantz-azidorik duten ala ez kontuan hartuta.

Gantz-azidoak

Gantz-azidoa: Azido organiko monokarboxilikoak dira, kate hidrokarbonatu lineala (beti bikoitia: -CH2-CH2-) eta amaieran karboxilo talde bat dute. Ez daude aske naturan, lipido konplexuen barruan baizik. Bi mota nagusi bereizten dira: Aseak eta asegabeak.
Gantz-azido Aseak (Saturatuak)
Gantz-azido aseak (saturatuak): Ez dute lotura bikoitzik kate hidrokarbonatuko karbonoen artean. Urtze-Tº altuak dituzte, eta giro-Tºan solidoak dira. Garrantzitsuenak palmitikoa (16:0: CH3-(CH2)14-COOH) eta estearikoa (18:0: CH3-(CH2)16-COOH) dira.
Gantz-azido Asegabeak
Gantz-azido asegabea: Lotura bikoitzak dituzte kate hidrokarbonatuko karbonoen artean. Aseak baino urtze-Tº baxuagoak dituzte eta giro-Tºan likidoak dira. Bi talde bereizten dira asegabetasun kopuruaren arabera:
  • Monoinsaturatuak: Lotura bikoitza bakarra dute. Adibidez, oleikoa (18:19: CH3-(CH2)7-CH=CH-(CH2)7-COOH).
  • Polinsaturatuak: Lotura bikoitz zenbait dituzte. Ugaztunak ezin dituzte hiru azido poliinsaturatu hauek sintetizatu: linoleikoa (18:29,12), linolenikoa (18:39,12,15) eta arakidonikoa (18:45,8,11,14).
Gantz-azidoen Propietateak
Gantz-azidoen propietatea: anfipatikoak dira, hau da, bi zona bereizten dira horietan: polar hidrofiloa (talde karboxiloa) eta apolar hidrofoboa (kate hidrokarbonatua). Kate hidrokarbonatuak Van der Waals-en loturen bidez lotzen dira elkarrekin (elkarreragin hidrofoboa), eta talde karboxiloak H-zubien bidezko lotura osatzen du. Katea luzeagoa bada, urtze-Tº altuagoa da. Molekula hauen izaera anfipatikoagatik, uretan daudenean, mizela, gainazaleko monogeruza edo geruza bikoitza eratzen dituzte.

Lipidoak: Azilglizeridoak (Gantzak)

Lipidoak azilglizeridoak edo gantzak: Funtzio nagusia erreserba-energia da, baita isolamendu termikoa eta babes mekanikoa ere. Glizerido eta gantza ere esaten zaie. Gantzak azidoen eta glizerinaren esterrak dira. Gantz-azido molekula 1, 2 edo 3, glizerinaren (-OH) 1, 2 edo 3 esterifikatzean sortzen dira. Hiru talde bereizten dira: monoazilglizerioak (molekula 1 esterifikatua), diazilglizerioak (2 molekula esterifikatuak) eta triazilglizerioak (3), hauek dira ugarienak, eta gantz neutroak dira apolarrak direlako. Giro-Tºan likidoak direnean olioa (gantz asegabeak) eta solidoak direnean gurina edo bilgorra (gantz azido aseak).

Triazilglizerioen Hidrolisia

Triazilglizerioen hidrolisia:
  • Hidrolisia entzimatikoa: Lipasa izeneko entzimek katalizatzen dute. Entzimek ester-lotura apurtu eta hiru gantz azido eta glizerina molekula bat askatzen dituzte.
  • Hidrolisi kimikoa edo berotan egindako saponifikazioa: Base batekin (NaOH edo KOH) tratatzen da. Erreakzioak ester-lotura apurtu, 3 gantz azido gatz (xaboiak) eta glizerina 1 sortzen ditu.

Zeridoak (Argizariak)

Zeridoak edo argizariak: Kate luzeko gantz-azido bat kate luzeko monoalkohol batekin esterifikatzean sortzen dira. Solidoak dira eta ezin dira uretan disolbatu, bi muturrak hidrofoboak baitira. Iragazkaizte eta babes-funtzioa dute (larruazalean, ilean, lumetan, fruituetan...). Aipagarria da erleen argizaria.

Terpenoak edo Isoprenoideak

Terpenoak edo isoprenoide: Bi isoprenoide edo gehiagoren lotura dira. Egitura lineala edo ziklatua izan dezakete. Oso ugari dira landareetan.
  • Monoterpenoak: 2 isopreno. Landareen esentzia gehiena (mentola, geraniola...).
  • Seskiterpenoak: 3 isopreno (farnesola).
  • Diterpenoak: 4 isopreno (Fitola, A, E eta K bitaminen osagaiak).
  • Triterpenoak: Sei isopreno (Eskualeno).
  • Tetraterpenoak: 8 isopreno (Karotenoideak, landare pigmentuak).
  • Politerpenoak: Kautxoa.

Esteroideak

Esteroideak: Ziklopentanoperhidrofenantrenoren edo esteranoaren deribatuak dira. Hormona sexualak, azido biliarrak, D bitaminak eta hormona adrenokortikalak esteroideak dira.

Fosfolipidoak

Fosfolipidoak:

Entradas relacionadas: