Lipidoak: Gantz-azidoak, Energia-erreserba eta Funtzioak

Enviado por 98noelia98 y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,22 KB

1.2. Gantz-azidoak

Azido organiko monokarboxilikoak dira, hots, kate hidrokarbonatu lineala eta amaieran karboxilo taldea (-COOH); azken honek izaera azidoa ematen die. Karbono-atomo kopurua bikoitia da beti, 12-24 bitartekoa, baina ugarienak 16 edo 18 dituzte. Ez daude aske naturan. 2 mota:

A) Gantz-azido aseak

Ez dute lotura bikotzik kate hidrokarbonatuko karbonoen artean. Urtze-tenperatura altuak dituzte, giro-tenperaturan solidoak dira. Aipagarrienak palmitikoa (C:16) eta estearikoa (C:18)

B) Gantz-azido asegabeak

Lotura bikotzaren bat dute kate hidrokarbonatuko karbonoen artean. Urtze-tenperatura baxuagoak dituzte, giro-tenperaturan likidoak dira. Asegabetasun kopuruaren arabera 2 talde:

  1. Monoinsaturatuak: lotura bikoitz bakarra dute.
  2. Poliinsaturatuak: zenbait lotura bikoitz. Ugaztunok ezin ditugu zenbait gantz-azido poliinsaturatu sintetizatu, linoleikoa, linolenikoa eta arakidonikoa, kasu; hala ere, ezinbestekoak ditugu eta dieta bidez jaso beharra ditugu. Funtsezko gantz-azidoak esaten zaie.

Gantz-azidoen egitura eta propietateak Gantz azidoak molekula anfipatikoak dira, hau da, 2 zona bereizten dira:

  • Polar hidrofiloa: talde karboxilikoa duena
  • Polar hidrofoboa: kate hidrokarbonatuak.

Kate hidrokarbonatuak Van der Waals-en loturen bidez elkarri lotzen dira; talde karboxilikoak, berriz, H-zubien bidez loturak ezar ditzake beste molekula polarrekin. Katea zenbat eta luzeago izan, orduan eta altuagoa da azidoaren urtze-tenperatura.

Kate luzeek V. der Waals lotura gehiago era ditzaketelako, beraz, energia (bero) gehiago behar da lotura horiek apurtzeko. Lotura bikoitzek jaitsi egiten dute azidoen urtze-tenperatura.

Lotura bikoitzek kate hidrokarbonatuan nolabaiteko ukondo edo inklinazioak sortzen dituzte eta honek zaildu egiten du V. der Waals loturen eratzea. Izaera anfipatikoaren eraginez, lipidoak uretan daudenean, gainazaleko monogeruza, geruza bikoitzak edo mizelak eratzen dituzte.

Talde hidrofiloa uretarantz orientaturik dute eta hidrofoboa urrundu eta pilatzeko joera du.

2. Energia-erreserbako eta babeseko lipidoak

Arestian esan bezala, lipidoen funtzio nagusietako bat energia-erreserba, isolatzailea eta babeslea izatearena da. Funtzio horiek betetzen dituzten lipidoak, azilglizeridoak edo gantzak eta zeridoak edo argizariak dira. Gantzak eta gantz-azidoak erregaitzat erabiliz 9 kcal/g-ko energia lortzen dugu; gluzidoak edo proteinak erabilita, berriz, 4 kcal/g-ko. Gainera, lipidoak proportzioan arinagoak dira, dentsitate txikiago dute, beraz, higikortasunean laguntzen du (landareek higikortasunik ez dutenez, lipido zein gluzido gisa metatzen dute energia)

3. Mintzetako egitura-lipidoak

Mintz zitoplasmatikoaren oinarrizko egitura geruza bikoitz lipidikoa da. Fosfolipidoak eta glukolipidoak ez ezik, esterolak ere mintz horren osagai dira (kolesterola).

Beste funtzio batzuk dituzten lipidoak

Energi-erreserba eta egitura funtzioaz gain, lipidoek ere bestelako funtzioak betetzen dituzte, hala nola:

  • Kofaktore entzimatikoak
  • Ikusmenerako eta fotosintesirako pigmentuak
  • Hormona sexualak
  • Prostaglandina eta adrenokortikal hormonak
  • Eta abar

Horien artean 3 aipatuko ditugu:

1) Terpenoak

Isoprenoide ere esaten zaie, isopreno unitate bi edo gehiago lotuz sortzen direlako. Egitura lineala zein ziklikoa izan dezakete. Oso ugariak dira landaretan. Isopreno kopuruaren arabera sailkatzen dira:

  • Monoterpenoak: 2 isoprenoz osatuta. Landare-esentzia gehienak, adib.: mentola, geraniola,...
  • Seskiterpenoak: 3 isoprenoz. Adib.: farnesola
  • Diterpenoak: 4 isoprenoz. Adib.: A, E eta K bitaminak; fitola (klorofilaren osagaia)
  • Triterpenoak: 6 isopreno. Adib.: eskualenoa
  • Tetraterpenoak: 8 isoprenoz. Adib.: karotenoideak izeneko landare-pigmentuak
  • Politerpenoak: Isopreno asko. Adib.: kautxua

2) Esteroideak

Esteranoaren deribatuak dira, kolesterolaren antzera. Hauek, ordea, ez dituzte egitura funtzioak betetzen. Aipagarrienak:

  • D bitamina: Kaltzioaren eta fosforoaren metabolismoa eta euren hesteetako xurgapena erregulatzen ditu. Gutxienez 2 D bitamina-mota bereizten dira: D2 eta D3 bitaminak. Bitamina honen gabeziak haurrengan errakitismoa sortzen du eta helduengan osteomalazia.
  • Azido biliarrak: Gibelean sortzen dira, kolesterolean oinarrituz. Garrantzitsuenetakoa azido kolikoa da. Azido hauen gatzak behazunaren zati dira eta euren funtzioa hesteko gantzak emultsionatzea da, lipasa entzimaren lana erraztuz, hots, gantzen liseriketa errazteko.
  • Hormona esteroideak: Kolesteroletik eratorritakoak dira. 2 mota:
    • Hormona adrenokortikalak: Giltzurrun-gaineko kapsularen azalean sortzen dira.
      1. Aldosterona: Giltzurrunaren funtzionamendua erregulatzen du: Giltzurrunetan potasioaren kanporatzea eta ur eta sodioaren birxurgapena eragiten du, organismoaren oreka hidrikoa mantenduz. Aldosteronak presio arteriala igotzen du. Kolesteroletik eratorritakoak dira.
      2. Kortisola: (gluzidoen metabolismoan parte hartzen du). Estresaren hormonatzat jotzen da kortisola, gorputzak kopuru handian sortzen baitu alarma egoera baten aurrean. Gluzidoen, lipidoen eta proteinen katabolismoa areagotzen du, orokorrean. Gluzidoen metabolismoari eragiten dio, odolean dagoen glukosa-kopurua handituz.
    • Sexu-hormonak: Sexu-organoetan sortzen dira. Ezaugarri sexual sekundarioen sorrera eta funtzionamendua erregulatzen dute. Arretan testosterona eta emeetan progesterona nahiz estrogenoak nagusiki.

4.3. Prostaglandinak

20 karbonoko gantz-azido poliinsaturatuen ziklaziotik sortzen dira (arakidonikotik, kasu); hauek mintz zelularretako fosfolipidoetan daude, ia ehun guztietan. Zelulen jarduera metabolikoak erregulatzen dituzte. Funtzio asko betetzen dituzte: Muskulu leunaren uzkurdura, mukiaren sorkuntza urdaileko eta hesteetako hormetan, plaketa-eransketa eragin, sukarra, mina, gorritasuna eta edema eragiten duen hantura-erantzuna aktibatzen du.

Entradas relacionadas: