Lidergo Teoriak eta Negoziazio Estrategiak: Eredu Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB

Lidergo Teoriak eta Eredu Nagusiak

Ezaugarri Pertsonalen Teoria

Lidergoa jaiotzetiko ezaugarri gisa ulertzen da, honako ezaugarri hauek funtsezkotzat hartuta:

  • Adimena
  • Autokonfiantza
  • Etika
  • Ekimena
  • Soziabilitatea

Lidergo Eraldatzailea

Ezaugarri indibidualak eta karisma funtsezko elementuak dira erakundeak aldatzeko. Lidergo eraldatzailearen lau tresnak:

  1. Adimena suspertzea
  2. Banan banako arreta
  3. Motibazio iradokitzailea
  4. Eragin idealizatua

Portaera Teoriak

Lidergoa zenbait trebetasun eta jarreren garapen gisa onartzen da, eta ez sortzetiko eta ikasi ezin den ezaugarri gisa.

Lewin eta Lipitten Lidergo Estiloak

  • Autokratikoa
  • Demokratikoa
  • Liberala

Zuzendaritza Sarea (Blake eta Mouton)

Bi dimentsio konbinatzen dituen matrize bat erabiltzen da: produkzioarekiko ardura eta pertsonekiko ardura.

Tannenbaum eta Smith

Lidergo estiloa baldintza hauen arabera aukeratu behar da:

  • Zuzendariari dagozkion faktoreak
  • Jarraitzaileari dagozkion faktoreak
  • Egoerari dagozkion faktoreak

Fiedlerren Kontingentzia Eredua

Liderraren efizientzia bi ezaugarri koordinatzeko gaitasunak zehazten du (langilearenganako eta lanerako orientazioa). Hiru faktore nagusi:

  1. Liderrak bere jarraitzaileekin duen harremana
  2. Lanaren egitura
  3. Liderraren botere posizioa

Liderrak harremanetan oinarritutakoa edo lanean oinarritutakoa izan daitezke, eta lidergo estiloa egoera desberdinetara moldatu behar du, edo bestela egoera mota hobetu.

Hersey eta Blanchard: Egoeraren Araberako Lidergoa

Kanpo faktoreen eraginez liderraren jarrera aldaketak eskatzen dira, jarraitzailearen heldutasun mailaren arabera (erakusten duen trebetasuna eta motibazioa: M1, M2, M3, M4). Eredu honen araberako lau lidergo mota:

  • Instruktorea (M1): Harremanekiko ardura txikia, lanarekiko ardura handia.
  • Limurtzailea (M2): Harremanekiko ardura handia, lanarekiko ardura handia.
  • Parte hartzailea (M3): Harremanekiko ardura handia, lanarekiko ardura eskasa.
  • Delegatzailea (M4): Harremanekiko ardura txikia, lanarekiko ardura txikia.

Lider-Kide Erlazioak (LMX)

Liderren eta jarraitzaileen arteko harremana da foku-puntua. Zuzendariek harreman desberdinak dituzte langileekin: kalitate handikoak in-groups-etan eta kalitate txikikoak out-groups-etan.

Autolidergoa

Pertsona bakoitzak dituen gaitasuna eta gogoa probetxatzea. Bi estrategia mota:

  • Portaeran oinarritutakoa
  • Pentsaeran oinarritutakoa

Negoziazio Estrategiak eta Prozesuak

McClellanden Oinarrizko Beharrak

Hiru oinarrizko behar daude, eta laugarren bat gehitzen zaio:

  • Boterea: Negoziazio gogorra.
  • Afiliazioa: Negoziazio biguna.
  • Lorpena: Negoziazio objektiboa, azkarra.
  • Negoziazio Pasiboa (Laugarren estilo gisa aipatua).

Blake eta Moutonen Negoziazio Estiloak

Lidergo estiloak eta negoziazio estiloak nahasten dira. Lidergo estilo optimoak helburuengatiko eta pertsonengatiko ardura handia izaten du. Bi faktore hartzen dira kontuan: negoziatzaileak bere interesak lortzeko duen ardura maila eta beste aldearen interesak lortzeko duen ardura maila.

1.1
Ekiditea
1.9
Menperatzea
9.1
Morronkeria
5.5
Konpromisoa
9.9
Integrazioa (Estilo optimoa)

Negoziazio Prozesua

  1. Prestakuntza: Interesak, alternatibak, NAAH, irizpideak eta konpromisoak zehaztea.
  2. Eztabaida eta Trukea
  3. Hitzarmena (edo ez)
  4. Itxiera

NAAH (Negoziatutako Akordioa Baino Alternatiba Hobea)

Negoziatutako akordioa lortu ezean dugun alternatiba hobea da.

Itxiera Motak

  • Kontzesio bidezkoa
  • Onarpena lortzeko aukera bat
  • Bi eskaintza, beste aldeak bat aukeratzeko

Entradas relacionadas: