Liberalismotik Estatuaren Interbentzionismora: Faxismoa, Sozialdemokrazia eta Komunismoa (1930eko hamarkada)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,25 KB

Liberalismotik Estatuaren Interbentzionismora: Faxismoak, Sozialdemokrazia eta Komunismoa (1930eko hamarkada)

AEBetako New Deal

Helburua: Kontsumitzaileen poltsikoetan dirua egotea.

Neurriak:

  1. Nekazaritzan: Diru-laguntzak azalera landua murrizteko. Legearen aurkakoa zen, baina Senatuak onartu egin zuen prezioak berpizteko.
  2. Merkataritza: Dolarra ($) debaluatu zen, urre-truke patroia bertan behera utziz.
  3. Gobernua: Merkataritza eta negozio banka bereizi nahi zituen, eta akziodun gisa parte hartuko zuen.
  4. Langabezia: Gobernuaren inbertsioa herri lanak bultzatzeko, langabezia aseguruak enpresetan sartuz.

Emaitzak: Gizarte ondorioak ondorio ekonomikoak baino hobeagoak izan ziren. Ez zen gizarte tentsio garrantzitsurik egon (Europan, aldiz, handiak izan ziren).

Laburbilduz, AEBetako kapitalismoaren 4 "bekatu mortal":

  • Diru-laguntzak murrizketentzat.
  • Dolarraren debaluaketa, urre-truke patroia dibisa garrantzitsuena zela jakinda.
  • Estatuak bankan parte hartzea.
  • Gobernuaren inbertsio publikoa herri lanetan.

Alemania: Nazionalsozialismoa (Nazi)

  • 1927: Frederich Bergius-ek Nobel Saria jaso zuen erregai sintetikoengatik.
  • 1936: Versailleseko Ituna apurtu zen.
  • 1939: Polonia inbaditu zen.

1933an egoera zaila zegoen Alemanian: Dous Planaren beharra zuen, kanpoko dirua (dolarrak), barne ekonomia bultzatzeko eta zorrak kitatzeko. Atzerriko kapitalaren menpe zegoen, baina AEBek jada ez zuten kapitala esportatzen. Ezegonkortzen hasi zen, eta Mendebaldeko Europa etsai bezala ikusten hasi zen.

Hitlerek zorrei uko egitea proposatu zuen (Alemania handia izaten jarraitzeko) eta hedapen berri bat bultzatzea. Bi epealdi izan ziren:

Helburua: Alemaniako hazkunde ekonomikoa.

Tresnak: Herri lanak eta komunikazio sare ezin hobea, industrian arrastatze-efektuak bultzatzeko.

Emaitzak: Langabezia murriztu zen eta oinarrizko industriaren ekoizpena bikoiztu egin zen.

Helburuak:

  • Merkataritza balantza orekatzeko inportazioen ordezkapen prozesua burutzea.
  • Gai estrategikoen stockak handitzea.
  • Politika autarkikoa: Zuntz artifizialak, kautxua eta erregai sintetikoak (Horretarako, Hitlerrek Bergius ezagutzen zuen).

Azken helburua: Errearme Programa.

Tresnak:

  1. Estatuaren parte-hartzea (inbertsio publikoa).
  2. Sindikatuak ezabatu ziren, langileen baldintzak gogortuz.

Emaitzak:

  • 1939an, langileen eskaria langileen eskaintzaren gainetik zegoen.
  • Urrea aurreratu zen, ekialdeko merkataritza indartuz.
  • Reichsbank-ek (Alemaniako banka) erreserbak goratzeko konfiskazio politika sortu zuen.

Britainia Handia: Eskuhartze Oso Txikia (Partidu Laborista)

Partidu laborista zegoen indarrean.

Helburua: Inbertsio pribatua berpiztea.

Neurriak:

  • Finantzak: Urre patroia utzi eta dolarraren nagusitasuna onartu zuen. Libra debaluatu behar izan zuen, interes tasak jaitsi eta zor publikoa birmoldatzeko.
  • Industria: Aurrekontua eraikuntza bultzatzeko. Aurrekontua erdira murriztu zen langabeziaren diru-laguntzentzat.

Emaitzak:

  • Langabezia murriztu zen.
  • Hazkundea industria berrietan (integrazio bertikalak), baina ez hazkunderik ohiko industrian (langabezia).
  • Merkataritza bere kolonietara zuzendu zen: Indiak bere merkatua eskaini zuen independentziaren truke.

Errusiaren Industrializazioa (1860-1917)

Alemania eta Japoniarekin batera, Errusian ere Estatuak bultzatutako industrializazio prozesua eman zen.

Aurrebaldintza: Joputzaren askapena (esku lan merkea lortzeko).

1861 eta 1906: Lurren pribatizazio prozesua bultzatu zuten, baina motela izan zen. Ez zuten lan-indar gehiegi askatu, nekazalgoaren gehiengoa landan gelditu baitzen, eta, beraz, zaila izan zen horiek hirietara bultzatzea.

Industrializazioaren protagonista: Estatu Zarista. Kapitala erakarri zen kapital ondasunen industria bultzatzeko (industria pisutsua, Alemanian bezala) eta merkatu nazionala eratzeko (trenbide teknologia inportatu zen).

Industrializazioaren finantzaketa:

  • Kapitala atzerritik erakarri zuten.
  • Esportazioa bultzatu zuten (zerealak).
  • Zeharkako fiskalitatea ezarri zuten, kontsumoa zamapetuz.

Errusiar hazkunde ereduaren leherketaren arrazoiak:

  • Depresio handia (1. globalizazioak ekarri zuena): Eskaintza handiagatik, nekazal prezioak industri prezioen azpitik jaitsi ziren.
  • Zergak mantendu ziren, eta, horregatik, grebak, atentatuak, altxamenduak… hasi ziren.
  • Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, Alemaniaren hedapena eteteko aliatuek behartuta (Frantzia, Ingalaterra).
  • Burgesia industrialak gerrarako ekoizten zuen, eta bat egin zuen Estatu Zaristarekin armamendu industria bultzatzeko, prozesu guztia hankaz gora jarriz.

SESB: Ekonomia Plangintzatua (1917-1930, eta 1930etik aurrera)

Urriko Iraultzan (1917) sortu ziren eztabaiden emaitza Ekonomia Plangintzatua izan zen, Stalinek aurrera eraman zuena.

Funtzionamendua:

  • Goiko mailan, Goren Batzordea (GOSPLAN) kokatzen zen, eta honek 5 urteko helburuak finkatzen zituen sektore eta enpresa bakoitzarentzat.
  • Enpresei behar zituzten lehengaiak banatzen zizkien (sektore batzuetatik ateratzen zen 'output'-a beste enpresa batzuen 'input' bihurtuko zen).
  • Produktu guztien prezioak finkatzen zituen, eta prezio horiek ez zuten harremanik ekoizpen kostuekin, ez gaineskaintza egoera batekin, ez eskariarekin, eta ez eskari erlatiboarekin.

Teknologia:

  • 1917-1930 (eztabaidaren bukaera): Teknologia europarra erabili zen.
  • 1930etik aurrera: Teknologia amerikarra.
  • Eztabaida amaitu ondoren, AEBetatik SESBera transferitu zen teknologia.
  • Gerra Hotzetik aurrera, teknologia sobietarra erabiltzen hasi zen.

Finantzazioa: Teknologiaren inportazioa finantzatzeko, nekazal esportazioa bultzatu zen, eta barnealdean buru bakoitzeko kontsumoa murriztu zen.

Emaitzak (Stalinen garaian):

  1. Industrializazio azkarra. Lehentasuna defentsa eta azpiegituretan jarri zen, eta horrek industria astuna bultzatu zuen.
  2. Ekonomia plangintzatuari esker, Sobietar Batasuna garaile izan zen Bigarren Mundu Gerran.
  3. Garaipen honek bizirik mantendu zuen botere militarra.
SESB: Aldaketa Ekonomikoa

Nekazaritzatik industriara aldatu zen. Hasieran, industria arina izan zen protagonista, baina, gero, industria astuna. Ekonomian depresioa egon arren, industria hazkundea urtero % 12-18koa izan zen. Arrakasta handiena ingeniaritza mekanikoaren garapena izan zen, AEBetako helburu bera lortuz (serieko fabrikazioa).

Entradas relacionadas: