Lenin eta Stalin: Politika Ekonomiko Berria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB
Leninengandik stalinengana
Gerra bukatzean, egoera txarra zegoen: laborantza eta industria produkzioa txikitzea hasi zen, hirietan produktuak falta zegoen, inflazioa, gosetea, heriotza-tasaren igotzea, egonezina herritaren eta oposizioaren artean. Egoera hartan, Politika Ekonomiko Berria martxan jarri zuen Leninek. Ekonomia sistema mistoa ezarri zuen:
- Nekazaritza, merkataritza txikia eta enpresa txikiak sektore pribatuan geratu ziren. Gainera, kolektibizazio gelditu, soldatapeko lana ezarri zen eta herentzia eskubidea onartu zen.
- Industria astuna, garraioa, atzerriko merkataritza eta bankuak estatuaren kontrolpean geratu ziren.
PEBari esker, nekazal eta industria ekoizpena handitu, egonkortasun ekonomikoa lortuz, langabezia murriztu eta bizi-maila hobetu ziren. Barne merkatua desorekatu zuen, eta nekazari batzuk lurrak saltzera behartu zituen eta burgesia berria jaio zen (enpresaburuak eta lurjabeak).
1924ko KONSTITUZIOA
Gerra zibila amaitzean Sobieten biltzarrak Konstituzioa idaztea erabaki zuen. Puntu nagusiak:
- SESB sortzea, sistema federalarekin. Errusia, Ukraina, Transkaukasia eta Bielorrusiak osatzen zuten, eta autodeterminazio eskubidea zuten errepublika horiek.
- Sobiet Gorenak zuen Estatuaren aginte nagusia eta aukeratzen zuen Presidiuma (presidentea eta ministroak botere betearazlea izatea).
- Mosku izatea Sobietar Batasunaren hiriburua.
LENINEN ONDORENGOTZA
1922an Lenin oso gaixo zegoela, bi hautagaik borrokatu bere posturako:
- Trotski: iraultzaren teorialaria. Iraultza SESBetik kanpo esportatzearen aldekoa. PEB gainditu eta estatua desagerraraztearen aldekoa.
- Stalin: burokrata, antolatzaile trebea eta herrialde bakarreko sozialismoaren aldekoa.
Stalinek irabazi zuen borroka, eta Zinoviev eta Karmenevekin alderdiko aginteko troika eratu zuen, eta gero idazkari nagusi bihurtu zen Stalin.
EKONOMIAREN PLANIFIKAZIOA
Boterea hartu zuenean leninek, PEBa gainditutzat eman eta planifikazio ekonomikoa egin zuen: Gosplan izeneko erakundea sortu zuen ekoizpena, kontsumoa eta soldatako irizpideak eta mailak ezartzeko.
Lehen bost urteko plana (1928-1932) nekazaritza eta industrian ezarri zen. Nekazaritzan ekoizpena bikoiztu egin zen kolektibizazioaren bidez, eta horretarako sortu zituen nekazari kooperatibak eta estatuaren baserri handiak soldatapeko langileekin. Zentral hidroelektriko eta planta siderurgikoak sortu ziren. Planak emaitza onak izan zituen.
Bigarren bost urteko planak (1933-1937) ez zituen emaitza hain onak izan, baina hauek ekarri zituen: ekoizpen sektoreen oreka, harmonizazio ekonomikoa eta industria arinaren garapen handiagoa.
Hirugarren bost urteko planak (1938-1942) indar kapitalista gainditzea eta nekazaritzaren kolektibizazioa bukatzea zuen helburu. SESB munduko hirugarren herrialde industriala bihurtu zen, baina kontsumo ondasunen produkzioa baztertu zuen; beraz, biztanleriaren mailak behera egin zuen.