Lehia Estrategia: Balioa Sortzea eta Lehia Abantaila
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,89 KB
Lehia Estrategia, Lehia Abantaila, Balio Sortzea
- Negozio estrategia: Lehia estrategia
Helburua: Lehia posizioa hobetu
Nola: Lehia abantailak: Enpresak lehiakideen aldean posizio hobea lortzeko eta hura sendotzeko garatu behar dituen barne-ezaugarrien multzoa da.
- Lehia abantaila lortzeko: Balioa sortu edo balio erantsia sortu.
- Balioa sortzea: Enpresaren lehia-posizioa hobetzen eragin dezakeen elementu bat da.
- Michael Porter: Balio katea: Enpresa-jarduera aztertzeko modu bat da. Enpresak bere jardun orokorra zenbait zatitan bereizteko modu bat, balioa sortzen duten jardueretan lehia-abantaila lortzeko iturriak identifikatu ahal izateko.
Katearen grafikoa
- Laguntza jarduerak: Zeharrean beharrezkoak diren ekintzak. Administrazioa, giza baliabideen zuzendaritza, teknologia, finantzak…
- Lehen mailako jarduerak: Produktua ekoizteko zuzenean behar diren ekintzak. Barne-logistika, ekoizpena, kanpo-logistika, merkaturatzea, zerbitzua…
- Porterren Lehia Estrategia:
Desberdintze-estrategia
Produktua lehiakideengandik nabarmen bereiztea.
Kostuetan liderra izatearen estrategia
Ekoizpenerako erabilitako materialen kostuak gutxiagokoak izatea.
Espezializazio-estrategia
Merkatuko segmentu bat aukeratu.
Ingurunearen analisia
Orokorra
- Politikoak: Gobernu politika, legeak, egonkortasun politikoa.
- Ekonomikoak: Inflazioa, langabezia tasa, interes-tasak.
- Sozialak: Gizarte joerak, kultura, demografia.
- Teknologikoak: Teknologia berriak.
- Ingurumenekoak: Klima aldaketa, baliabideen erabilera.
- Legezkoak: Araudiak, lizentziak.
Espezifikoa
- Lehiakide berriak.
- Ordezko produktuak.
- Bezeroen negoziazio-ahalmena.
- Hornitzaileen negoziazio-ahalmena.
- Lehiakideen lehia-maila.
Porterren Lehia Indarrak
Enpresaren inguruan dauden 5 lehia indarrak aztertu:
- Ordezko produktuen mehatxuak: Merkatuan dauden produktuei lehia egiteko moduko ordezko produktuak baldin badaude, enpresek, antzeko produktuak ekoizten dituzten enpresekin lehian daude.
- Lehiakide berrien mehatxuak: Sartzeko hesiak: Inbertsio handia egin beharra, langileak edo materialak erosteko eta irtetzeko hesiak: Likidazioak dakarren kostuak
- Bezeroen negoziazio-ahalmena: Bezeroek indarra egiteko duten ahalmena da. Prezioetan, kalitatean, entrega-epeetan…
- Hornitzaileen negoziazio-ahalmena: Hornitzaileek salerosketa-eragiketetako ezaugarriak erabakitzeko duten ahalmena da.
- Lehiakideen lehia-maila: Merkatuaren maila bi alderdiren araberakoa da: Lehiakideen egitura: Lehia handia, lehiakideak txikiak eta asko badira, eta kostu finko altuak: Lehiakideek agresiboago jarduten dute, prezioak altuak badira.
Kokapena
- Lan-merkatuaren egoera: Langileen eskuragarritasuna, trebakuntza eta kostuak.
- Legedia: Zonaldeko araudiak, lan-eskubideak eta ingurumen-eskakizunak.
- Inbertsioak eta finantzaketa: Eskualdeko pizgarri ekonomikoak eta finantzaketa aukerak.
- Hornidurak: Baliabide eta zerbitzuen eskuragarritasuna eta kalitatea.
- Lehengaien hornidura: Ekoizpenerako lehengaiak eskuratzea eta horien kostua.
Dimentsioa
- Langileen kopurua.
- Urteko fakturazioa.
- Kapital soziala edo aktiboak.
Enpresa Estrategia
- Definizioa: Helburu jakin batzuk lortzeko hartzen diren erabakiak, ekintza plana definituz eta beharrezko baliabideak zehaztuz.
- Zuzendaritza estrategikoa: Estrategia kudeatzea, arrakasta lortzeko, inguruaren aldaketei aurre eginez eta lehiakideak kontuan izanda.
- Prozesua:
Azterketa
Ingurunearen azterketa
Ingurunean dauden mehatxuak ikusi eta inguruak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu.
Ahalmena
Enpresak dituen baliabideek eta antolakuntza gisa garatu ditzakeen ahalmenen eta gaitasunen multzoak osatzen dute.
Espektatibak
Funtsezkoa da enpresaren jabeek edo haren kudeatzaile profesionalek aurretik argi eta garbi zehaztea zer helburu lortu behar diren.
Aukeraketa
Estrategia korporatiboa
Estrategia orokorra, epe luzera lortu beharreko helburuak lortzeko egiten dena. Adibidez: Nekazal ibilgailuak saltzen dituen enpresa batek ibilgailu komertzialak saltzen hastea.
Negozio estrategia
Produktu edo negozio ideia bat ezarri edo dagoena hobetu. Adibidez: Gazta eta ardoa saltzen duten denda batean, gazta ondo saltzen da baina ardoa ez. Ardoaren prezioa jaitsi egiten dute lehiakortasuna bultzatzeko.
Estrategia operatiboa
Enpresako arlo jakin batean ezarri estrategia hori. Adibidez: Lehia handia dagoen merkatu batean prezioa jaisten saiatzea beti.
Ezarpena
Martxan jarri.
Estrategia maila
- Korporazio maila: Erakundearen jarduera eta merkatuen aniztasuna kudeatzea (adib.: multinazional batek sektore desberdinetan inbertitzea).
- Negozio maila: Banakako unitate edo sektoreen estrategiak garatzea (adib.: automobilgintzako enpresa batek elektrifikazioa lehenestea).
- Funtzio maila: Sail edo departamentuen helburu eta jarduerak koordinatzea (adib.: marketin saileko estrategia digitala hobetzea).