Lehia eta Enplegu Politiken Azterketa: Merkatuaren Dinamika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 87,92 KB

Lehia Perfectua: Saltzaile desberdinen produktuak bereiztu ezin ditugunean. 

Lehia Ez-Perfectua: Enpresek ez dira baldintza berdinetan lehiatzen; enpresa batek edo batzuek eragin nabarmena izan dezakete prezioan.

Lehiaren Motak

→ Lehia Monopolista: Enpresa askok antzeko produktuak eskaintzen dituzte, baina lehiaren perfektuko merkatuan ez bezala, enpresak produktuak desberdintzen dituzte, bezeroak leial bihurtzeko.

→ Oligopolioa: Enpresa gutxi jarduten dute, baina nahikoa tamaina dute prezioan eragina izateko, eskaintza aldaketa erabakitzen badu.

→ Monopolioa: Lehiarik ez dagoela. Enpresa bakar batek ekoizten du ondasun edo zerbitzua. Ahalmen osoa du prezioan egiteko edo ekoitzi behar den kantitatea.

Sartzeko Hesiak

Enpresa berriak merkatu batean sartzea eragozten edo sailtzen duten faktoreak dira:

  • Kostu Abantailak: Nire lehiakideak baino gehiago ekoiztea.
  • Kostu Lider: Lehiakideak baino kostu txikiagoak izatea.
  • Produktu-Desberdintzea: Kontsumitzaileek beste produktuen aldean desberdintzat jotzen dituztenak.
  • Fidelizatzea: Bezero bat marka bat, produktu/zerbitzu bati leial izatea.
  • Kapital Inbertsioa: Oso inbertsio handiak egin behar dira, inbertsio horiek ez dira ia gainditu ezinezko heziak.

Irteteko Hesiak

Enpresa batek merkatu jakin batetik irteteagatik jasan beharko lituzkeen kostuak dira, edo inbertitutakoaren zati bat ez berreskuratzeak sotuto lizkiokeen galerak.

Lehia Perfectuko Merkatua

Enpresa asko, enpresa prezio-onartzaileak (enpresak ez dute prezioa ezartzen → erosleek), produktu-desberdintzerik gabeko merkatua, lehi handia, prezio gardetasuna, sartzeko eta irteteko askatasuna.

Abantailak

  • Tecnologia-berrikuntzak eta aurrerapenak sustatzen ditu, ekoizteko bitarteko efizienteagoak lortu nahi badira.
  • Publikoari ondasun eta zerbitzu gehiago jartzen die eskura, prezioak murriztu egiten baitira.
  • Langileen soldata errealek gora egiten dute, ondasunen eta zerbitzuen prezioek behera egitean, soldatak igo ez arren, langileek erosteko ahalmen handiagoa dutelako.
  • Errazagoa da beste enpresa batzuk sartzea merkatuan, eta, beraz, enplegua sortzen da.

Publizitate Generikoa: Marka nabarmendu ordez produktua nabarmentzen duen publizitate mota horri publizitate generikoa esaten zaio, eta lehiaren perfektuko merkatuetan bereizgarria da.

Lehia Monopolista

Enpresa asko (enpresa batzuk prezioan eragin ahal dute) / Produktu-desberdintzea (sartzeko hesia).

Oligopolioa

Enpresa gutxi (2+) → oso kodependienteak / Merkatu homogenoa → ez dago bereizketa / Kapital inbertsio handiak.

Merkatu oligopolisten arloan, enpresen arteko lehia askearen kalterako hitzarmen oro da kolusioa.

Kartelak

Merkatuko lehiakideak gutxitzeko edo paretik kentzeko sortutakoak, enpresa bakoitzak bere independentziari eusten diola.

Monopolioa (Patenteak)

Lege-babesa lortzeko formula da. Industrian aplika daitekeen asmakizuna egin duenari aitortzen zaio hura esklusiban ustiatzeko eskubidea, denbora jakin baterako.

Soldata

Besteren kontura egindako lanaren ordainsaria da. Langileen errealizazio pertsonala eta profesionala / familien bizi maila.

Orekako Soldata

Deritzo eskaintzaren eta eskariaren joko askearen bidez lan-merkatuaren oreka lortzen duen soldatari.

LGS (Lanbidea Arteko Gutxieneko Soldata)

Gutxieneko soldata da Espainian. Lanbide dena delakoa izanda ere (1134 € 14 ordainsaritan).

Lanaren Produktibitatea

Lortutako ekoizpenaren eta erabilitako lan-kantitatearen arteko erlazioa neurtzen du. Eragina: giza kapitala / erabilitako ekoizpen-ondasunak / teknologia aurrerapenak.

Giza Kapitala

Pertsonek prestakuntzari eta esperientziari esker metatzen dituzten ezagutzen, gaitasunen eta jarreren multzoa da.

Diru Sarrerak eta Ikasketa Maila

Zenbat eta altuagoa izan ikasketa maila, orduan eta handiagoa izango da produktibitatea eta diru sarrerak.

Langabezi Motak

  • Frikzionala: Borondatez langabezian (ikasteko, atseden hartzeko..).
  • Urte Sasoikoa: Jarduera batzuk urte sasoi batzueran soilik behar dute eskulana, turismoa adibidez.
  • Ziklikoa: Langabezia krisialdietan igo egiten da eta ekonomia-hazkundeko aldietan jeitsi.
  • Egiturazkoa: Enpresen langile beharrak eta langileen prestakuntzak bat ez datozenean.

Enplegu Joerak

Gizartearen eskari berriak identifikatzen dituzten ildo orokorrak dira. Eta, izan ere, eskariak berriak direnez, ahalmen handia dute enplegua eta negozio-aukerak sortzeko.

Biztanleria Taldeak

nZmlqiPrpqEAAAAASUVORK5CYII=

Enplegu-Tasak

z8yq2FnYG6lDAAAAABJRU5ErkJggg==  

Nork egiten du enplegu estatistikak?

  • Biztanleriaren Aktiboaren Inkesta (BAI) - INE
  • Gizarte Segurantza afiliazioaren kopuruak
  • Sepeko datuak.

Enplegu Politika

Ekonomia jakin bateko langabezia murrizteko edota langabe dagoen pertsonen egoera hobetzeko neurrien multzoa.

Politika Aktiboak

  • Langabezia murriztu.
  • Enpresei: Inbertsio publikoak, enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, diru laguntza publikoa enpresentzat, IGBko teknologia berriak sartzeko laguntzak.
  • Biztanleria aktiboari: Produktibitatea handitu; hezkuntza sistema merkatuen premietara egokitzea, ikastaroak eskaini.
  • Biztanleria atiboa murriztu: Biztanleria aktiboa murriztea (erretiro aurreratuak sustatzea), derrigorrezko hezkuntzaren adina luzatzea, enplegua banatzea lanaldia murriztuz.

Politika Pasiboa

  • Langabeen egoera hobetu.
  • Langabeen ekonomia eta gizarte-egoera hobetzea: Lan bitartekaritzako zerbitzuak hobetzea (SEPE, Lanbide), langabezia-prestazioak (baliabiderik gabeko familientzako laguntzak).

Entradas relacionadas: