Lehen Sorospenak: Lekualdaketa, Inmobilizazioa eta Intoxikazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,11 KB

Lekuz Aldatzea (Sorosle Bat)

  • Ibiltzeko Gai Den Biktima

    Teknika: Hankak eta oinak elkartu eta tolestu. Aurrean jarriz eta oinak zapalduz tiratu. Sorbaldaren kontra jarri eta oinez egin.

  • Kontziente Baina Ezin Ibili

    • Burua eutsi badezake: Zaldiketan (eskuekin paparrean).
    • Besoetan kargatu: Pertsona arinak eramateko.
    • Sorbalda gainean (indarrez): Ezkerreko eskuarekin eskuinekoa batu eta belaunak tolestu. Eskuineko besoa pelbisean egon arte, esan makurtzeko eta zure gainera botatzeko.
  • Konorterik Gabe: Rautek

    Jarri belauniko biktimaren atzean eta gora begira dagoela, besoen azpitik heldu eta altxatu.

    Rautek Ibilgailutik Ateratzeko

    Ziurtatu ez dagoela harrapatuta. Besoak besapeetatik igaro, bi eskuak hartuz eta beste eskuarekin kokotsari helduz. Zure kontra jarri eta tiratu.

Lekuz Aldatzea (Sorosle Bat Baino Gehiago)

  • Bi Sorosle

    • Andre-silla: Eskuekin lauki bat sortuz.
    • Aulki sakonean: Esku bat lepotik eta bestea belaun atzetik.
    • Besapeak eta belaunak: Batek hanketatik eta besteak besapeetatik.
  • Bi Sorosle Edo Gehiago

    Ohatilaren teknika: Eskuak biktimaren azpian jarri. Esperientziadunak lepo aldetik eutsiko dio eta koordinazioz altxatu.

Noiz Aldatu Biktima Lekuz?

  • Arrisku eremutik urruntzeko.
  • Jarrera erosoan jartzeko.
  • Gorputzeko zatiak inmobilizatzeko, lesioak ez larritzeko.
  • Anbulantziako ohatilara aldatzeko.

Oharrak: Onura eta kalteak aztertu. Bizkarrezurreko lesioa izanez gero, ez mugitu.

Segurtasun Jarrerak

  • Alboko segurtasun jarrera: Arnasbideak irekitzeko.
  • BBB egiteko jarrera.
  • Flexioko ahoz gorako etzanera: Burua alde batera, eta belaunak gora.
  • Erdi eserita: %30 igota, arnasa ondo hartzeko.

Inmobilizazio Teknikak

Traumatismoetan mina kentzeko eta ez mugitzeko erabiltzen dira.

  1. Jarrera egokian jarri.
  2. Hemorragia geldiarazi.
  3. Ez saiatu hezurrak zuzentzen.
  4. Ferula prestatu inmobilizatzeko.
  5. Lekua inmobilizatu eta ferula jarri.

Inmobilizazio Puntuak

  • Gorputz-adarra: Oihalarekin triangelu bat sortu eta besoa sartu.
  • Eskumuturra: Oihal batekin, hatzen erditik ukondora makila bat jarrita, tolestu ez dadin.
  • Besoa eta besaurrea: Berdin.
  • Ukondoa.
  • Izterra: Aldakatik orkatilara.
  • Orkatila: Ohol batekin batu.

Intoxikazioak

Eragindako Kalteak

  • Kimikoak: Dosi altuegiek eragindakoak (alkohola, gasak, medikamentuak...).
  • Biologikoak: Mikroorganismoek eraginda (bakterioak, birusak...), infekzioa eta alergia sortuz.

Nola Sartzen Dira Organismora?

  • Digestio bidetik.
  • Arnasbidetik.
  • Bide perkutaneotik (ziztada).
  • Larruazaletik edo mukosetatik.

Intoxikazioaren Faktoreak

Hartu, arnastu edo xurgatzea kaltegarria da.

  • Kaltegarritasuna: Garrantzitsua da identifikatzea, substantzia motaren ezaugarrien arabera.
  • Jasotako dosia: Zenbat eta handiagoa, larriagoa.
  • Sartzeko bidea: Larruazala, begiak, inhalazioa... baskularizazioaren arabera.
  • Pertsonaren aldez aurreko egoera: Adinaren, gaixotasunen eta abarren arabera.

Intoxikazioa Ebaluatzea eta Abisatzea

  1. Emergentzietako ebaluazioa egin.
  2. 112ra deitu.
  3. Intoxikazioari buruzko informazioa eman (zer, zenbat, nork, noiz, nola).

Lehen Sorospenetako Jarduerak

  • 112ra deitu.
  • Ahoz gora, belaunak gora.
  • Arnasa hartzeko, erdi eserita edo alboko jarrera.

Intoxikazioen Lehen Sorospenak

Bizitza arriskuan dagoenean: OBE Algoritmoa aplikatu.

  • Kontaktu Bidez

    Larruazaletik (intsektizida, gasolina...): Kendu bustitako arropa eta garbitu xaboiarekin. Begiak: Irekita, txorrota azpian 30 minutuz.

  • Inhalazio Bidez

    1. Itxi gasa.
    2. Ireki atea.
    3. Biktima atera.
    4. Arnasteko zailtasunak baditu, eseri.
    5. Azkenik, ospitalera eraman.
  • Aho Bidez

    Botaka egin dezake. Utzi oka egiten. Ez eman likidorik. Jarri alboko segurtasun jarreran.

Erreakzio Anafilaktikoa

Erreakzio alergikoa da, azkar hasten dena.

Sintomak

  • Larruazala/Mukosa

    Urtikaria eta ezpainak, mingaina eta betazalak inflamatu.

  • Arnas Nahasmendua

    Arnasteko zailtasunak.

  • Digestio Nahasmendua

    Goragalea, abdomeneko mina, beherakoa...

  • Nahasmendu Orokorra

    Pultsu azkarra, izerdia, zorabioa...

Entradas relacionadas: