Lehen Sorospenak: Larrialdi Egoeretan Nola Erantzun
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,61 KB
Oinarrizko Urratsak
- Zer egin? Babestu, abisatu eta lagundu.
- Bi balorazio daude:
- Lehen balorazioa: ea arnasten duen eta ea odol asko botatzen duen.
- Bigarren balorazioa: ea erredurak eta zauriak dituen.
Lipotimia eta Konortea Galtzea
Lipotimia: Konortea galdu gabe, zorabio sentsazioa denbora labur batean. Berreskurapena azkarra eta erabatekoa izaten da. Emozio handiek, gutxi jateak, gehiegizko kirolak, etab. eragin dezakete. Sintomak: azal zurbila, izerdia, zorabioa, hotza...
Konortea galtzea: Denbora-epe batean konortea galtzea, berreskurapena azkarra eta erabatekoa izaten da.
- Zer egin? Leku fresko batera eraman behar da, eta hankak gora jartzea komenigarria da odola burura joateko. Arropa lasaitu. Berreskuratzen ari denean, ez jarri zutik bat-batean.
Epilepsia
Garuneko estimuluek eragindako giharren kontrakzioak dira, nahi gabekoak eta errepikakorrak. Sintomak: bat-bateko konorte galtzea, listu asko, esfinterren kontrola galtzea.
- Zer egin? Denbora neurtu behar da eta estutzen dion arropa lasaitu. Ez sartu eskua ezta objekturik ere ahoan, hozka egin dezake.
Konbultsioak Haurretan
- Zer egin? Ahoan zerbait badu, atera egin behar zaio. Lo hartzen badu, ez da ezer egin behar, mekanismo natural bat da.
Zauriak
- Zer egin? Eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitu. Ondoren, zauria ere urarekin eta xaboiarekin garbitu. Presio zuzena erabili odol gehiago ez ateratzeko. Gero, zaurian itsasten ez den bendaje garbi bat erabili.
Odoljarioa
Odol-hodiak haustea eta horren ondorioz odola irtetea da, gorputzaren barrualdean zein kanpoaldean. Sintomak: taupada azkarrak eta ahulak, antsietate handiagoa...
- Arteriala: Odola presio handiagoarekin ateratzen da, eta kolore biziagoa du.
- Zainetakoa: Odola jarraian irteten da eta ilunagoa da.
- Zer egin? Biktima esnatu eta zauria estutu (torniketerik ez). Gasak odolez blaitzen badira, ez kendu; jarri beste bat gainean. Bendajea estu jarri eta, zorabiatzen bada, etzanarazi.
Barruko Odoljarioak
Ez dira hain errazak detektatzeko, ez baitago odolaren kanporatzerik.
Erredurak
Kanpoko agenteek eragindako larruazaleko lesioak dira.
- Zer egin? Hoztu eta itsatsita ez dauden arropak kendu. Ez eman pomadarik ezta ezer ere, ezta tiritak eta bendak ere.
- Lehen maila: Gorritasuna, mina, hantura.
- Bigarren maila: Gorritasuna, min handiagoa, babak, hantura. Shock egoerara eraman dezake.
- Hirugarren maila: Ez du minik egiten, beltza, zuloa, kalte larria.
Kolpeak, Traumatismoak eta Bihurdurak
Hezur, gihar edo giltzaduretan sortzen diren lesioak dira.
- Zer egin? RICE (Reposo, Hielo, Konpresioa, Elebazioa) aplikatu. Min handia badu, ez mugiarazi.
Begietako Lesioak
- Zer egin? Izotza jarri eta gasa batekin estali. Ez igurtzi, ezta koliriorik ere erabili.
Gorputz Arrotzak
- Zer egin? Modu naturalean ateratzen saiatu. Ateratzen ez bada, osasun-etxera eraman. Ez bota urik ezta ezer ere.
Haginkadak eta Ziztadak
- Zer egin? Erreakzio alergikoa izaten badu, 112ra deitu. Eraztunak, erlojuak... kendu eta eztena sartu den norabide berean atera.