Lehen Sektorearen Azterketa: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,59 KB
LEHEN SEKTOREA.
Lehen sektoreko jardueretan, naturatik zuzenean produktuak eskuratzen aritzen dira; nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso ustiapena dira jarduera horiek. Oso jarduera garrantzitsuak dira, batez ere produktu horietako asko elikaduraren oinarria direlako.
NEKAZARITZA GAUR EGUN
Lehen sektorean lan egiten duen munduko biztanleria guztizko biztanleria aktiboaren %39 da. Ehuneko hori oso handia da, baina herrialde gehienetan, gero eta jende gutxiago aritzen da lehen sektorean, eta gehiago industrian, eta, batez ere, zerbitzuetan.
Nekazaritzak munduko ekoizpen osoaren %4 bakarrik suposatzen du.
Hala ere, alde handik daude herrialde batetik bestera:
- Herrialde garatuetan, biztanleria aktiboaren %1 eta %6 bitartean aritzen da lehen sektorean. Ehuneko txikia izan arren, sektore horren ezaugarria produktibitatea handia izatea da, aurrerapen teknologikoei eta mekanizazioari esker. Horren ondorioz, azken hogeita hamar urteetan, ekoizpena bikoiztu egin da. Era berean, sektoreak ekarpen txiki egiten dio herrialdearen aberastasunari; BGPd-ren %4 baino gutxiago, eta, herrialde batzuetan, %1,5 ere ez (hala nola Estatu Batuak edo Japonia).
Nekazaritza mota hau merkatu nekazaritza deitzen da.
- Garapen-bidean dauden herrialdeetan, biztanleriaren %50ek lan egiten du sektore horretan, batez beste, eta BPG-ren %10 baino gehiago sortzen du. Estatu behartsuenetan (gehienak Saharaz hegoaldeko Afrikan), biztanleen %80ek baserri jardueretan lan egiten du, eta jarduera horrek ekoizpenaren balioaren erdia baino gehiago sortzen du. Laborantza teknika tradizionalak erabiltzen direnez, produktibitatea txikia da, eta ez da ekoizten behar adina elikagai elikadura-beharra asetzeko, biztanleria ekoizpena baino azkarrago hazten baita.
Nekazaritza hau biziraupeneko nekazaritza edo nekazaritza tradizionala da. Herrialde hauetan bada ere beste nekazaritza mota bat: sailetako nekazaritza. Kasu honetan, lurren jabeak multinazional handiak dira. Oso teknologia aurreratua erabiltzen dute eta inbertsio handiak egiten dituzte, baina irabaziak ez dira herrialdean generatzen, multinazionalak eramaten ditu.
1. ARIKETA. Mapa erabiliz osa ezazu beheko taula.
%5 TIK BEHERA. Kanada, AEB, Australia, Argentina, Perú eta Mendebaldeko Europa.
%40ETIK GORA. Saharaz hegoaldeko Afrika, India, Indonesia eta Filipinas.
2. ARIKETA. Adierazi datuak grafika bidez eta atera ondorioak.
Ondorioa. 1999an guztira 24.703 pertsonak lan egiten zuten eta 2009an guztira 16.554 lan egiten zuten. Asko murriztu egin da, ia erdia.
→ Kopuru orokorra ia erdira murriztu da 10 urteetan. (25.000 - 16.000).
Ondorioa. 1999an 40-65 urtekoen artean 1.037 gizonak lan egiten zuten eta 2009an 40-65 urtekoen artean 6.981 gizonak egiten dute lan; asko igo da adin hauetan.
→ Gizonetan asko murriztu da kopurua, batez ere 40 - 65 urtekoen artean, %40. (10.000 - 6.000).
Ondorioa. 1999an 6.023 emakumek egiten zuten lan eta 2009an 5.094 emakumek lan egiten zuten. Pixka bat murriztu egin da.
→ Emakumeen datuak mantendu dira. (5.000 - 6.000)
ABELTZAINTZA ESTENTSIBOA
Ustiategi handietan daude eta libre.
Inbertsio txikia da eta produktibitatea ere.
Azienda mota: behia, ardia, ahuntza.
ABELTZAINTZA INTENSIBOA
Ustiategi txikietan, giltzapean daude eta pentsuak jaten dituzte.
Inbertsioa handiagoa da eta produktibitatea altuagoa.
Azienda ohikoena oiloak eta txerriak.
ARRANTZA GAUR EGUN
Itsasoan, ibaietan edo aintziretan eta uretako beste espezie batzuk harraptzeari esaten dio arrantza. Gaur egun harrapatutako %75 gutxi gorabehera giza kontsumorako da. Beste zati bat arrain-irinak eta olioa ekoizteko erabiltzen da.
Itsasertzeko arrantza: kosta ondoan egiten da, eta ontzi txikiak erabiltzen dira.
Metodoak tradizionalak dira: arpoiak, amuak, tranpak, sare txikiak…
Harrapatutakoa norberaren kontsumorako izaten da.
Baxurako arrantza: kostatik gertu egiten da, eta itsasontzi txikiak edo tamaina ertainekoak erabiltzen dira. Soto egokituak izaten dituzte, harrapatutakoa izotzetan edo hozkailuetan gordetzeko. Gehienez egun batekoak dira arrantzaldiak.
Alturako arrantza: itsas zabalean egiten da, eta adukiera handiko ontziak erabiltzen dira. Askotan, itsasontzi horiek harrapatutakoa garbitzeko, atitzeko, paketatzeko eta izoztua gordetzeko instalazio bereziak izaten dituzte. Benetako faktoria-ontziak dira. Zenbait astetako eta edo hilabetetako arrantza-kanpainak egiten dira.
Arrantzatutakoa saldu egiten da.