Lehen Sektorea: Nekazaritza eta Munduko Ekonomia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,61 KB
Lehen Sektorea
Lehen sektoreak naturatik zuzenean produktuak eskuratzea dakar. Produktu hauek gure elikaduraren oinarria dira.
- Landa: Hiria ez denari erreferentzia egiteko erabiltzen den terminoa da.
- Nekazaritza: Lurra lantzea da, giza zein animalia kontsumorako elikagaiak eta industriarako lehengaiak eskuratzeko.
- Abeltzaintza: Animaliak haztea da haragia, esnea, arrautzak edo larrua lortzeko. Nekazaritzaren osagarri gisa hartzen da; laborantzarako txarrak diren lekuak erabili ohi dira abeltzaintzarako.
- Baso-ustiapena: Basoen aprobetxamendua da zura, erretxina, kortxoa edo kautxua lortzeko, edota papera ekoizteko.
- Arrantza: Itsasoan, ibaietan edo aintziretan arrainak eta uretako beste espezie batzuk harrapatzea da.
Gaur egungo lehen sektorea
- Munduko biztanleria aktiboaren %39ak lehen sektorean lan egiten du, gehienbat herrialde azpigaratuetan.
- 2008. urtean, lehen sektorearen ekoizpena munduko ekoizpen osoaren %4a zen, baina ezinbestekoa da gure elikadurarako.
Sektorearen egoera herrialdearen arabera
- Herrialde garatuetan: Biztanleria aktiboaren %6a da, produktibitate handia du (aurrerapen teknikoak eta mekanizazioa) eta BPGaren %4 baino gutxiago hartzen du.
- Garapen bidean dauden herrialdeetan: Biztanle aktiboaren %50a da eta BPGaren %10 baino gehiago hartzen du.
- Herrialde azpigaratuetan: Biztanleria aktiboaren %80a da, produktibitate txikia du (teknika tradizionalak) eta BPGaren %50 baino gehiago hartzen du.
Nekazaritzaren faktore fisikoak
- Klima: Tenperatura oso altuekin edo baxuekin, eta euri gutxi edo gehiegirekin, laboreak ez dira hazten.
- Erliebea: Altitudea igotzean tenperaturak behera egiten du. Lurzoruaren malda %10 baino handiagoa bada, sustraiak ez dira lurzorura eusten; horregatik erabiltzen dira terrazak.
- Lurzorua:
- Lur-pikorrak (buztina): Putzuak erraz eratzen dira eta drainatze-sistema onak behar dituzte.
- Hondar-lurzorua (harea): Sarritan ureztatu eta ongarritu behar dira.
- Lohi-lurzorua: Ibaien haranetan aurkitzen da eta ezin hobea da nekazaritzarako.
Nekazaritzan eragiten duten giza faktoreak
- Biztanleriaren bolumena: Gero eta jende gehiago dagoenez, pertsona horiek elikatu behar dira. Lur gehiago behar dira eta errendimendua hobetzeko produktuak erabili behar dira, edota produktuak inportatu.
- Nekazaritza-teknikak: Herrialde azpigaratuetan teknika tradizionalak erabiltzen dira (produktibitate gutxi), eta herrialde garatuetan teknika modernoak (produktibitate handia).
- Ekoizpen-helburua:
- Biziraupen-nekazaritza: Ekoizpena familiarentzat da (polilaborantza).
- Merkatuko nekazaritza: Labore jakin batean espezializatzen da (monolaborantza), etekin handiagoa lortzeko helburuarekin.
Globalizazioa eta politikak
- Globalizazioa: Merkatuko nekazaritza sustatzen du eta ekoizpena beste herrialdeetan saltzeko aukera ematen du. Transgenikoen erabilera gero eta garrantzitsuagoa da.
- Nekazaritza-politikak: Erreformarako legeak daude, adibidez Europako NPB (Nekazaritza Politika Bateratua). Plan hidrologikoak, dirulaguntzak eta kuotak (produkzio-mugak) ere erabiltzen dira.
- Ingurumen-politikak: Uraren kontsumoa arautzeko, pestizidak mugatzeko eta bioaniztasuna zaintzeko. Helburua elikagai osasuntsu eta seguruak eskuratzea da.
Merkatuko nekazaritza
Nekazaritza Iraultzan sortu zen (Erresuma Batua, XVIII. mendean). Bere helburua etekin handiena lortzea da, honako bide hauen bidez:
- Ekoizpenaren espezializazioa (monolaborantza).
- Lanaren mekanizazioa.
- Teknika modernoak: ongarriak, hazi hautatuak, berotegiak, hidroponia, tanta-ureztapena eta transgenikoak.
- Diru-inbertsio izugarria.
Ondorioak: Produktibitate handia eta prezioen jaitsiera, baina baita lurzoruen kutsadura eta herrialdeen arteko desberdintasun handiagoak ere.
Nekazaritza tradizionala
- Biziraupenerako helburua du.
- Jabetza txikiak eta polilaborantza.
- Oinarrizko teknika eta lanabesak erabiltzen dira.
- Produktibitate txikia du eta faktore fisikoek eragin izugarria dute.