Lehen sektorea: Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso ustiapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,33 KB
1. ZER DA LEHEN SEKTOREA?
Lehen sektoreko jardueretan, naturatik zuzenean produktuak eskuratzen ditugu; eraldatu barik. Hain zuzen ere, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso ustiapena dira. Hauek geure elikaduraren oinarria dira. Landa hitza hiria ez denari erreferentzia egiteko erabiltzen da.
2. LEHEN SEKTOREA GAUR EGUN
Lehen sektorean lan egiten duen munduko biztanleria guztizko biztanleria aktiboaren %39 da. Gehienbat herrialde azpigaratuetan aritzen dira sektore honetan. Halaber, gero eta garrantzi txikiagoa du ekonomian. 2008an sektore horren ekoizpena munduko ekoizpen osoaren %4 soilik izan zen. Lehen sektorea herrialdeen garapen mailaren arabera: Herrialde garatuetan biztanleria aktiboaren % 6 aritzen da lehen sektorean. Ehuneko txikia izan arren, produktibitate handia izaten du aurrerapen teknikoei eta mekanizazioari esker; BPGren % 4 baino gutxiago izanik. Garapen bidean dauden herrialdeetan, biztanleriaren %50ak lan egiten du sektore honetan; BPGren % 10 baino gehiago izanik. Herrialde azpigaratuetan, berriz, %80ak sektore honetan lan egiten du. Gehienak Saharaz hegoaldeko Afrikan daude; laborantza teknika tradizionalak erabiltzen direnez, produktibitatea txikia da; BPGren % 50 baino gehiago izanik.
3. NEKAZARITZA: FAKTORE FISIKOAK ETA GIZA FAKTOREAK
Nekazaritza lurra lantzea da, giza eta animalia kontsumorako elikagaiak eta industriarako lehengaiak eskuratzeko. Iraganean, faktore fisikoek gaur egun baino eragin handiagoa zuten nekazaritzan, teknologia aurrerapenek zenbait oztopo gainditzeko aukera eman baitute. Nekazaritzaren faktore fisikoak Klima: laboreak ez dira hazten oso tenperatura altuko lekuetan (45ºC-tik gora), tenperatura baxukoetan (10ºC-tik behera) edota oso euri gutxi edo gehiegi egiten badu. Erliebea: altitudea igo ahala tenperaturak behera egiten du 6,4ºC 1.000 m. bakoitzean. Halaber, lurzoruaren malda 10ºtik gorakoa bada, ezin da ezer landatu. Horretarako terrazak edo baratze-mailak eratzen dira. Lurzorua: konposizio kimiko eta biologikoaren arabera: - Lur pikorrak: buztin lurra bada, putzuak erraz eratzen dira. Horregatik, drainatze-sistema onak behar dituzte landareak ez usteltzeko. - Hondar lurzorua: hareakoa bada, landareek ez dute behar duten adina ur eta mantenugai gordetzen. Horrexegatik, sarritan ureztatu eta ongarritu behar dira. - Lohi lurzorua: ibaien haranetan kokatzen da, ezin hobea da nekazaritzarako. Landareek behar dituzten ura eta mantenugaiak atxikitzen dituzte.
4. HERRIALDE GARATUAK: MERKATUKO NEKAZARITZA
Erresuma Batuan XVIII. mendean Nekazaritza Iraultza sustatu zen (lugorria desagertzea, landare berriak landatzea, ureztatzeko sistemak, jorratzeko makina…). Honela biziraupeneko nekazaritza merkatuko nekazaritza bilakatu zen. Nolakoa da merkatuko nekazaritza? Ekoizpena salduz ahalik eta etekin handiena lortzea da helburu nagusia.Horretarako, zenbait bitarteko erabiltzen dira: Ekoizpenaren espezializazioa: oro har, monolaborantza hazten da, lana eta makinen erabilera errazteko. Landako lanen mekanikazioa: lana makinek egiten dute azkarrago eta merkeago ateratzeko. Laborantza teknika modernoen aplikazioa: ongarriak erabiltzea, haziak hautatzea, berotegiak eraikitzea, laborantza hidroponikoa (lurrik gabeak) erabiltzea, tantakako ureztapena eta ihinztagailuak. Gainera, bioteknologiak labore transgenikoak (genetikoki eraldatutako laborek) sortu ditu. Horretarako diru asko inbertitu behar da produktibitatea hobetzeko.
5. HERRIALDE AZPIGARATUAK: SAILAK ETA NEKAZARITZA TRADIZIONALAK
Herrialde azpigaratuetan bi motatako nekazaritza ematen da: tradizionala eta sail handietakoa. Nekazaritza tradizionalean, jarduten duten nekazariek baliabide gutxi izaten dituzte eta familiaren mantenua eskuratzeko da. Baina toki askotan, enpresa multinazionalek sail handiak sortu dituzte beren interes ekonomikoekin lotuta daudenak. Nolakoa da nekazaritza tradizionala? Biziraupeneko nekazaritza da, jabetza txikiekin eta nekazari familia elikatzea da bere helburua. Urte osoan elikagaiak izateko polilaborantza erabiltzen dute, elikagai ugariak izateko. Teknika nahiz lanabesak oso oinarrizkoak dira, produktibitatea txikia lortzen. Faktore fisikoek eragin izugarria dute teknologia aurrerapenak eskueran ez izateagatik. Nolakoa da sail handietako nekazaritza? Oro har, herrialde tropikal azpigaratuetan izaten dira, batez ere, Afrikan, Erdialdeko Amerikan, Indian eta Asiaren hego-ekialdean. Jatorria XVI. mendean kokatu behar dugu, Europako herrialdeek lehengaiak bilatzen zituztenean beren kolonietan. Gaur egun, globalizazioaren ondorioz, Europako eta Estatu Batuetako multinazionalek sail handi horiek kontrolatzen dituzte. Gaur egun ezaugarri hauek ditu sistema honek: Esportaziorako nekazaritza da. Horretarako komunikabide onenak behar dituzte: portuak aireportuak… Jabetza handietan egiten da. Diru asko inbertitu behar da, urrun dauden herrialdeetan merkaturatzeko. Monolaborantza, produktu bakar bat landatzen da (kotoia, kakaoa, kakahueteak, ananak, platanoak, tea, kafea…). Langile ugari behar dira, jornalariei gutxi ordaintzen diete. Produktibitate handia bitarteko tekniko guztiak erabiliz.
6. NEKAZARITZA TRADIZIONALAREN ANIZTASUNA
a) Nekazaritza ibiltaria Mozketa eta erreketa bidezko nekazaritza da, laborantza sistemarik arkaikoena. Tropikoen arteko eremuan erabiltzen jarraitzen dute: Kongo eta Amazonas ibaien arroetan. Biziraupeneko nekazaritza da; beraz, ahalik eta produktu mota gehien hazten dute. Sabanan zerealak (artatxikia-mijo eta basartoa-sorgo) dira nagusi. Oihanean, berriz, tuberkuluak (ñamea-patata antzekoa, taroa eta manioka-mandioca). Nekazaritza estentsiboa eta produktibitate txikikoa da. Azken hamarkadetan hazkunde demografikoagatik basoa soiltzea ekarri du. Lurrei 5 urteko atseden denbora ez zaie ematen, honen ondorioz agortzen ari dira biziraupena arriskuan jartzenb) Sabanako nekazaritza Herrialde tropikaletan ematen da. Biziraupeneko nekazaritza da, baina sedentarioa, biztanleria herrixka txikietan bizi da, landutako lurren inguruan. Lur horiek komunitatearen jabetza izaten dira. Eskuarki, herrixken inguruan, baratzez eta soroz eraturiko eraztun bat izaten da. Soroak etxeko zaborrez eta abere simaurrez ongarritzen dituzte. Zenbait orritan banatzen dira. Lehenbiziko euria bota bezain laster, artatxikia eta basartoa landatzen dira. Orri horietako bat lugorri uzten da, emankortasuna berreskura dezan, laboretxandaketa egiten da. Gero eta biztanle gehiago daudenez, sarritan lurrak ez dira lugorrian uzten eta, beraz, bizkorrago agortzen dira.
7. ABELTZAINTZA
Abeltzaintzan, animaliak hazten dira, haien haragia, esnea, arrautzak, larrua, artilea, eztia eta abar lortzeko. Azienda ugarienak behi, ardi, txerri, ahuntz, zaldi eta hegaztienak dira. Kunikultura (untxi hazkuntza) eta erlezaintza (erletatik lortutako produktuak) ere baditugu. Abeltzaintza nekazaritzaren jarduera osagarritzat hartu izan da. Oro har, laborantzarako txarrenak diren lekuetan jarduten dute. Nekazaritzak animalien mantenurako elikagai gehienak ematen ditu; eta animaliek, berriz, lurra ongarritzeko simaurra sortzen dute. Azken mendean, ikerketa zientifikoari esker, arraza hautatuak lortu dira errendimendu handiagoa lortzeko. Hozte eta izozte sistemen bidez produktuak urrutira bidali ahal dira. Hala ere, mekanikazio eta teknifikazioaren arabera bi abeltzaintza mota bereizten dira:Abeltzaintza estentsiboa Herrialde garatuetan nahiz garapen bidean dauden herrialdeetan egiten da. Ezaugarri hauek ditu: Ustiategi handietan egiten da; azienda aske ibiltzen da larrean eta bazkaleku naturaletan bazkaltzen da. Ez dago asko inbertitu beharrik, baina produktibitatea txikia da. Behi, ardi eta ahuntz aziendak dira. Herrialde garatuetan saltzeko izaten dira, azpigaratuetan norberaren kontsumorako. 1 Larre ugariko lurraldeetan ematen da: Estatu Batuetan, Argentinan, Brasilen eta Errusian, hain zuzen.
8. BASO USTIAPENA
Baso ustiapena basoen aprobetxamendua da. Honetatik zura, erretxina, artelazkiakortxo eta kautxua eskuratzen ditugu. Baso baliabide garrantzitsuena zura da, eraikuntzan eta altzarigintzan erabiltzeko, gainera papera ekoizten dugu. Errendimendu handieneko basoak oihan eta baso tropikaletan ditugu kaoba eta hebea esanguratsuenak izaten. Deforestazioa saihesteko basoberritzeak egiten dituzte, naturaren birsorkuntza ahalmena nahikoa ez denean.
9. BASERRI PAISAIAK
Baseri paisaiek natura aldatzen dute: a) Formaren arabera. - Openfield edo sail irekiak; lur sail handi independenteak. Espainiako Hegoaldean (Andaluzia). - Bocage edo sail itxiak. Espainiako Kantauriko itsasertzean.b) Laborantza-sistemaren arabera. - Nekazaritza intentsiboa. Lurra ahalik gehiena aprobetxatu nahi izaten da. Laborantza teknika modernoak erabiltzen dituzte, errendimendu handia ematen baitute. - Nekazaritza estentsiboa. Lur sailak ez dira guztiz ustiatzen, zati bat lugorri uzten baita; hau da, erein barik. Produktibitatea txikiagoa intentsiboa baino.
10. LANDA HABITATA
Gizakia landa ingurunean nola dagoen kokatuta zehazten du. - Habitat sakabanatua. Etxebizitza bakoitzaren ondoan familiaren laborantza lurrak eta bazkalekuak daude. Orokorki, ur ugari dagoen eremutan. Atlantikoko gunean. - Habitat bildua. Etxebizitza eta eraikin publikoak herrixkan biltzen dira. Herrixkaren inguruan laborantza lurrak eta bazkalekuak daude. Orokorki, ur eskasa dagoen eremutan. Mediterraneoko gunean. Gaur egun gero eta zailagoa da landa eremuaren eta hiri eremuaren arteko muga zehaztea. Landa eremuak hiritartze-prozesu baten barne daude, hots, hiriko bizimodua jartzen ari dela landa eremuetan.
11. ARRANTZA Itsasoan, ibaietan edo aintziretan arrainak eta uretako beste espezie batzuk harrapatzea da. Hiru arrantza mota bereizten dira arrantzatzen lekuaren arabera: a) Itsasertzeko arrantza. Kosta ondoan egiten da. Arrantzako metodoak tradizionalak dira: arpoiak, amuak, nasak… Harrapatutakoa norberaren kontsumorako izaten da, edo tokiko merkaturako. b) Baxurako arrantza. Kostatik gertu egiten da, tamaina ertaineko itsasontziak erabiltzen dira. Itsasontzi horiek zenbait arrantza aparailu izan ohi dituzte, harrapatu nahi duten espeziearen arabera. Soto egokituak ere izaten dituzte, harrapatutakoa izotzetan edo hozkailuetan gordetzeko. Baxurako arrantzaldiak egun batekoak izaten dira. c) Alturako arrantza. Itsas zabalean egiten da, eta edukiera handiko itsasontziak erabiltzen dira. Gailu tekniko modernoak izaten dituzte itsasontziek, arrain sardak (arrainen multzo handia) hautemateko. Itsasontzi horiek harrapatutakoa garbitzeko, zatitzeko, paketatzeko eta izoztuta gordetzeko instalazioak izaten dituzte. Faktoria ontziak dira, zenbait hilabetetako arrantza kanpainak egiteko prestatuak.
Arrantza teknika desberdinak daude: a) Tretza Itsasontzitik 100 km-ko soka bat askatzen da. Bigarren mailako beste soka batzuk ditu zintzilik, hauetan amuak jartzen dira. Guztira 20.000 amu egon daitezke tretza batean. b) Inguraketa arrantza Arrain sarda sare handi batez inguratzen da. Sareak 1.000 m-ko luzera eta 40 m-ko sakonera du, eta bertikalean flotatzen du. Arrainak igarotzean, beheko aldea itxi egiten da, eta arrainak sarean harrapatuta geratzen dira. c) Tresmaila 2 edo 3 oihal geruza dituen sare bat bertikal jartzen da. Barruko geruza trinkoagoa da kanpokoak baino. Arrainek kanpoko geruza erraz zeharkatzen dute, baina ezin dute barrukoa zeharkatu, eta bien artean harrapatuta geratzen dira. d) Arraste arrantza Sareko poltsa ireki eta itsas ondotik arrastatzen da. Teknika hau oso kaltegarria da ekosistemarentzat, zeren itsasbelarrak bizitzea eta arrainen ugalketa oztopatzen baititu. 1950etik aurrera, akuikultura jarri dute martxan, hots, itsasoko animaliak eta landareak ingurune kontrolatuan hartzea. Jaten ditugun izokin, amuarrain, erreboilo, urraburu eta muskuiluak arrain haztegietan ekoitziak dira.