Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Gerra Arteko Garaia: Krisialdiak eta Gatazkak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB
Lehen Mundu Gerraren Ondorioak
1918an, Alemaniak armistizioa sinatu zuen, eta Lehen Mundu Gerra 1918ko azaroaren 11n amaitu zen (11:00etan). 1919an, gerran parte hartutako herrialdeetako ordezkariek Versailleseko Ituna sinatu zuten.
- Gizakiaren historiako gatazkarik odoltsuenetako bat izan zen denbora gutxian (4 urte).
- Europan: 500 milioi pertsonari eragin zien zuzenean; 10 milioi hil ziren; 30 milioi zauritu edo elbarri geratu ziren; eta milioika alargun, umezurtz eta elbarri zeuden.
- 1918an, jende gehienak ez zuen gerra abentura handi baten moduan ikusten.
- Botere aliatuek erabaki garrantzitsuak hartu zituzten Versaillesen: gerra nork eragin zuen eta kalte-ordainak nork ordaindu behar zituen (Alemaniak).
Gerra Arteko Garaia (1919-1939)
Gerra arteko garaia 1919an hasi zen, Versailleseko Itunarekin, eta 1939an amaitu zen, armada alemanak Polonia inbaditu zuenean. Versailleseko Itunak porrot egin zuen: komunismoaren eragina, faxismoaren gorakada, ekonomiaren egoera eta Bigarren Mundu Gerrarako bidea (1933an, Hitlerrek boterea eskuratzean, hasi zen) zirela eta.
Nazioarteko sistema zaharra amaitu zen. AEBk nagusitasun ekonomikoa lortu zuen. Europa, berriz, krisi sakonean murgildu zen.
1. Nazioarteko Harremanak: Nazioen Liga (1919-1939)
1919an, Parisko Bake Konferentzian eta Versailleseko Itunean, Alemaniak onartu behar izan zuen bera izan zela gerraren eragilea, eta kalte-ordainak zor zizkiela Britainia Handiari eta Frantziari. Nazioen Liga bakea mantentzeko sortu zen, baina hasieratik porrot egin zuen, SESBk eta AEBk ez zutelako parte hartu. Geroago, Alemania eta Italia Ligatik atera ziren.
2. Weimarko Errepublika (1919-1933)
Alemanian sortu zen 1918an. Arazo politiko eta ekonomiko larriak eragin zituen (1923an, hiperinflazioa eta alderdi nazien gorakada).
3. Errusiako Iraultza eta SESB (1917-1939)
Errusiar Inperioan, hainbat matxinada eta iraultza gertatu ziren, eta tsarraren autokrazia deuseztatu zuten. Urriko Iraultzan, boltxebikeek (Lenin buru zutela) boterea lortu eta komunismoa ezarri zuten. Lenin 1922an hil zen, eta Stalin jarri zen boterean. Stalinek bi plan ekonomiko (bost urteko planak, 1928-1938) ezarri zituen, eta, horiei esker, industria-iraultza lortu zuen Sobietar Batasunean. Nobleek zituzten lurrak hartu eta nekazariei eman zizkien. Komunismoaren aurkako nobleak Siberiara bidali zituzten, eta lan gogorrean hil ziren.
4. Depresio Handia (1929-1936)
1929an, Depresio Handia iritsi zen, gehiegizko ekoizpenagatik, maileguen gehiegizko hedapenagatik eta merkatuko prezioak modu artifizialean puztu zituen espekulazioagatik. 1920ko hamarkadaren hasierari "urte zoriontsuak" deitzen zitzaion, baina horrek gainprodukzioa ekarri zuen (Europako industria martxan jartzeagatik). AEBko enpresak ixten hasi ziren, langabezia handitu zen, bankuek porrot egin zuten, eta, azkenean, 1929ko Burtsaren Krasha gertatu zen. AEBk dirua itzultzeko eskatu zien Britainia Handiari eta Frantziari.
5. Faxismoaren Gorakada Italian (1922-1936)
Faxismoak herrialdea eta herritarrak ekonomikoki eta sozialki zorrotz kontrolatzen zituen. Krisialdi ekonomikoari amaiera eman zitzaion. 1922an, Mussolinik boterea eskuratu eta diktadura ezarri zuen. Krisialdiarekin amaitu eta Erromako lorialdira itzuli zen.
6. Nazionalsozialismoaren (Nazismoaren) Gorakada Alemanian (1920-1939)
1921ean, Hitler alderdi naziaren buruzagi izendatu zuten. 1933an, Alemaniako gobernuko kantziler (gobernuburu) izendatu zuten, hauteskundeak irabazi ondoren. 1936an, III. Reicha sortu zen. Italiarekin eta Japoniarekin itunak sinatu zituen. Italiak Etiopia bereganatu zuen, eta Japoniak, Mantxuria. Alemania Nazioen Ligatik atera zen. Hitler gerra prestatzen hasi zen, eta lurraldeak okupatzen hasi ziren. 1938an, Municheko Ituna sinatu zuten. 1939an, Polonia inbaditu zuten, eta, horrekin, Bigarren Mundu Gerra hasi zen.
Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)
1936an, militar ultraeskuindarrak Errepublikaren aurkako estatu-kolpea ematen saiatu ziren. 1939an, militar horiek, Francorekin batera, gerra irabazi zuten, Mussoliniren eta Hitlerren laguntzarekin. Franco diktadore bihurtu zen.