Lehen Mundu Gerraren Ondorio Ekonomikoak eta 1929ko Depresio Handia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB
Lehen Mundu Gerra eta Ondorioak
Versaillesko Ituna eta Gerraostea
Lehen Mundu Gerra (LMG) Versaillesko Itunarekin (1919) amaitu zen, David Lloyd George, Georges Clemenceau eta Woodrow Wilsonen gidaritzapean. Itun horrek gerraosteko Europa berrantolatu zuen, baina ondorio latzak utzi zituen: gizarte iraultzak, desoreka ekonomikoak eta inperioen gainbehera. Ekonomialari askoren ustez, LMGk Depresio Handiaren aurrekariak ezarri zituen.
Gerraosteko Krisi Ekonomikoa
LMGren ondoren, 1920-21 inguruan, krisi ekonomiko laburra izan zen Europan. Ekoizpena murriztu eta deflazioa egon zen. Banku askok porrot egin zuten eta langile grebak ugaritu ziren. Erdialdeko Europan eta Errusian, hiperinflazioa izan zen, batez ere Alemanian. Alemaniak gerrako garaileei kalte-ordain handiak ordaindu behar izan zizkien, eta horrek marko alemanaren balioa galtzea eragin zuen. Ondorioz, prezioek gorakada izugarriak jasan zituzten eta gobernuak defizit handiak izan zituen. 1923an, moneta erreformak egonkortasuna ekarri zuen eta defizit publikoa murriztu zen. Dawes Planak Europako finantza desorekak orekatzen lagundu zuen eta urre-patroira itzultzeko baldintzak hobetu zituen.
1929ko Krisia eta Depresio Handia
New Yorkeko Burtsaren Kraka
1920ko hamarkadan, ekonomiaren hazkundeak eta mailegu erraztasunak akzioen erosketa bultzatu zuten. 1929ko urriaren 24an, "Ostegun Beltza" izeneko krisia lehertu zen New Yorkeko Burtsan. Akzioen salmenta masiboak prezioen desplomamendua eragin zuen, eta jende askok diru asko galdu zuen.
Depresio Handiaren Ondorioak
1929ko krakak eta gainprodukzioak Depresio Handia eragin zuten. Enpresa eta banku askok porrot egin zuten, eta prezioek beherakada handia izan zuten.
Ondorio Ekonomikoak
- AEBk atzerriko herrialdeei ondasun gutxiago erosi zizkien, eta esportazioak jaitsi egin ziren.
- Protezkionismoa indartu zen, muga-sariak igoz.
Ondorio Finantzarioak
- AEBk maileguak itzultzeko eskatu zuten, eta beste herrialdeak pobretu egin ziren.
- Dawes Plana bertan behera geratu zen.
Ondorio Politikoak
- Mundu osoan krisiak gobernu berrien sorrera eragin zuen: nazismoa, faxismoa, komunismoa...
Liberalismotik Estatuaren Interbentzionismora
Krisiaren Aurkako Neurriak
Herrialdeek neurri ezberdinak hartu zituzten krisiari aurre egiteko.
AEB: New Deal
AEBn, Franklin D. Roosevelt presidenteak New Deal politika ekonomikoa ezarri zuen 1933an. Dolarraren balioa gutxitu, prezioak igo eta diru gehiago zirkulazioan jarri zen, inflazioa eraginez. Burtsaren erreforma egin zen eta nekazaritza eta industria bultzatzeko neurriak hartu ziren. Gastu publikoa handitu zen langabeei laguntzeko, eta 1937an ekonomia suspertu zen.
Europa: Politika Deflazionistak eta Autarkia
Europako herrialde batzuek politika deflazionistak erabili zituzten, aurrekontu oreka lortu eta esportazioak bultzatuz. Neurri horiek porrot egin zuten eta langabezia areagotu zen. Alemania eta Italiak politika autarkikoak erabili zituzten, eta armen industriak garrantzi handia hartu zuen. Frantzian, Herriko Fronteak trenbidea nazionalizatu eta obra publikoetan lanpostuak sortu zituen. Britainia Handian, 1933tik 1936ra susperraldi ekonomikoa izan zen, neurri deflazionistak eta aurrekontu oreka aplikatuz.