Lehen Mundu Gerraren Ondorio Ekonomiko eta Politikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,16 KB
Gerraren Atzean: Arrazoi Politiko eta Ekonomikoak
Gerra ekonomia: Gerra garaian ekonomia antolatzeko moduari esaten zaio. Bere ezaugarriak:
- Estatuaren lana: hornidura bermatzea, inportazioan oztopoak jarri eta ordezkatze prozesua, gerra materiala bermatzea armadarentzat.
- Dibisa erreserbak: batez ere urrea.
- Maileguak.
- Zor publikoaren jaulkipena.
Ondorioz, hiperinflazioak sortu ziren.
Ondorio Demografikoak
15-49 urte bitartekoak lan egiteko ahalmena zuten eta mobilizatu egin ziren. Produktibitatean eta produkzioan kalteak eragin zituen.
Europaren Maparen Aldaketa
- Austriar-Hungariako inperioaren zatiketa.
- Alemaniaren galerak: Alsazia eta Lorena galdu zituen. Honekin galera siderurgikoa eta merkatuaren zati garrantzitsu bat galdu zituen. Rurh galdu eta ikatza gutxitu zen.
- 1917ko iraultza Errusiar inperioan: honen bitartez sortu zen bigarren ekonomi potentzia: Sobietar Batasuna. Lehenengoa AEB zen.
Inflazioa eta Hiperinflazioa
Inflazioa eman zen, ondorioz, aurrezkien eros ahalmena murriztu, prezio erlatiboen egitura desegin eta estatuen defizita handitu eta galerak nazio monetan.
Aldaketak Nazioarteko Moneta Sisteman
Apurdu egin zen urrearen munduko erreserben eta munduko zirkulazio fiduziarioaren oreka. Urrea garestitu egin zen eta merkatuetatik desagertu. Nazio moneta balio galera hasi zen. Honek ekarri zuen Genovako konferentzia 1922an. Hemen moneta sistema berrantolatuko da aldaketa emanez urre patroitik urre truke patroira. Orain arte erreserba urrea zen. Erreserben konposaketa berria: aktibo erreserbak.
Ondorioa: moneta inperialismoa (dolarra) eta libra esterlina lehian.
Zorrak eta AEBBen Eskuhartzea: Dawes Plana (1924)
- Helburua: gerra zorren bitartez sorturiko desoreka konpontzea.
- Laguntza gune garrantzitsua: Alemania.
- Zergatik: lehen mundu gerraren suntsiketaren erantzulea delako.
Porrot egiten du plan honek, ondorengo Marshall planak ez, ordea laguntza ezta mailegutan.
20. Hamarkada Zoriontsua
- AEB: hamarkada oparoa, 2. iraultza teknologikoaren hedapenaren ondorioz.
- Europa: ekonomia desorekatua, kapitalaren esportatzaile izatetik inportatzaile izatera eta berreraikuntzarentzat laguntzak jaso.
- Industria hazkundea: berrikuntza teknologikoak, aldaketa teknikoak. Ondorioz, produktibitatea hazi.
- Berrikuntza teknikoen arrazoiak: ikerketaren garapena eta bere finantzaketa AEBtan.
- Teknologiaren funtzioa: industria bultzatzea eta espazioa eta etxeko lana arintzea.
- Aldaketak produktuaren konposaketan: nekazaritzan, gerraren ostean prezioak jeitsi egin izan ere inbertsio handiak egin ziren eta horretarako hipotekatu egin ziren. Industriaren desabantaila: ohiko industriaren eskaria behera. Hirugarren munduko herriek aprobetxatu egin zuten lehian sartzeko, beraz konkurrentzi berria. Abantaila: enpresa antolaketa ezberdina sortu zen, industri gerrikoak + konzentrazioa eman zen hiri handien inguruan.
- Aldaketak ekonomiaren finantzaketan: kreditua erabiltzen hasi zen inbertsiorako eta kontsumorako ere.
- Hazkunde ekonomiko ezegonkorra: kapitalaren errentak, lanaren errentak baino azkarrago handitu, ekoizpena erosahalmena baino azkarrago hazi, salmentak mantentzeko prezioak beheratu edo soldatak igo.
Gerraostea
- Europa: Inbertsioa handitu zen, horrela trust handiak sortuz, ahalmen produktibo handia dutenak. Mota askotako enpresak agertu ziren: enpresa onak, ez konpetitiboak, eta enpresa berriak sortuko dira abantaila konpetitiboak aztertu gabe.
- AEB: Sektore garrantzitsuena eraikuntza. Kredituan oinarritu inbertsioak egiteko, bi ondorio: a) epe laburrean aldez aurretik erostea eta b) epe luzean zordunketa. Moneta garrantzitsuena dolarra zen. Gerra ostean ekonomia doitu egin zen baina ez zen posible izan gerra aurreko ekonomiara bueltatzea.