Lehen Mundu Gerraren Faseak eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,55 KB
Lehenengo fasea: Mugimendu-gerra (1914)
Ofentsiba orokor eta zabala izan zen gerraren hasieran.
Ekialdeko frontean
- Casus belli: Gavrilo Princip-ek Austria-Hungariako artiduke Franz Ferdinand eta Sofia Chotek emaztea hil zituen Sarajevoko atentatuan.
- Austria-Hungariak Serbia inbaditu zuen.
- Erantzun gisa, Errusiak Alemania eraso zuen.
- Alemaniak erreakzionatu, Tannenbergeko guduan errusiarrak suntsitu eta Errusian barrena egin zuen aurrera.
Mendebaldeko frontean
- Alemaniarrek Schlieffen Plana jarraituta, Belgika eta Luxenburgo inbaditu zituzten. Frantzian sartu eta Parisetik 40 km-ra geratu ziren.
Bigarren fasea: Lubaki-gerra edo posizio-gerra (1915-1916)
Fronteak egonkortu ziren eta lubaki-sare luzeak sortu ziren. Arma berriak agertu ziren: hegazkinak, metrailadoreak, kamuflajea, ziape-gasa, urpekontziak...
Mendebaldeko frontean
Gerra egonkortu egin zen: desgaste-gerra hasi zen.
- Verdungo gudua (1916ko otsailetik abendura): Frantziarrek alemaniarren eraso masiboa gelditu zuten beren lubakietan.
- Sommeko gudua (1916ko uztailetik azarora): Aliatuen erasoak porrot egin zuen.
Ekialdeko frontean
- Gallipoliko gudua: Aliatuek, Winston Churchillen plana jarraituz, Istanbul eskuratzeko asmoz lehorreratu ziren, baina porrot egin zuten.
- Beligerante berriak sartu ziren: Bulgaria eta Italia.
Hirugarren fasea: Fase erabakigarria (1917)
- Desgaste-gerrak eragin handia izan zuen: soldaduen grebak eta matxinadak ugaritu ziren.
- Bereziki Errusian: Otsaileko Iraultza gertatu zen, tsarraren erorketa, errepublika eta behin-behineko gobernua ekarriz.
- AEBk Alemaniari gerra deklaratu zion.
- Azkenik, Errusiak bakea sinatu zuen Alemaniarekin (Brest-Litovskeko Ituna), eta alemaniarrek soldaduak mendebaldeko frontera eraman zituzten.
Laugarren fasea: Gerraren amaiera (1918)
- 1918ko gripe pandemia («gripe espainiarra» deitua) zabaldu zen, eta biktima ugari eragin zituen.
- Errusia errenditu zenean, Alemaniak tropa asko eraman zituen Frantziara, estatubatuarrak iritsi baino lehen erasoaldi erabakigarri bat egiteko. Hala ere, soldaduak oso egoera txarrean zeuden, janari gutxirekin, eta lurraldea galtzen hasi ziren.
- Austro-Hungariar Inperioa desegin zen.
Lehen Mundu Gerra Aliatuek irabazi zuten (AEB, Frantzia, Britainia Handia, etab.).
Gerraren Ondorioak eta Bake Itunak (1918tik aurrera)
Gerra amaitu ondoren, hainbat bake-itun sinatu ziren potentzia galtzaileekin:
- Versaillesko Ituna: Alemaniarekin sinatua.
- Saint-Germaingo Ituna: Austriarekin. Jugoslavia eta Txekoslovakia sortu ziren.
- Trianongo Ituna: Hungariarekin. Errepublika independente bihurtu zen.
Inperioen desagerpena eta lurralde-aldaketak
Gerraren ondorioz, lau inperio handi desagertu ziren eta Europako mapa politikoa erabat aldatu zen.
| Inperioa | Lurralde-aldaketak |
|---|---|
| Errusiar Inperioa | Lituania eta Polonia galdu zituen. Besarabia Errumaniari eman zion. |
| Austro-Hungariar Inperioa | Galitzia Poloniari. Hungaria eta Txekoslovakia independente bihurtu ziren. Trentino eta Dalmazia Italiari eman zitzaizkion. |
| Otomandar Inperioa (Turkia) | Inperioa desegin eta Siria, Irak, Libano eta Jordania sortu ziren (mandatu gisa). Turkia modernoa sortu zen. |
Estatu berriak eta lurralde-irabaziak
| Estatua | Lurraldeak |
|---|---|
| Estatu berriak | Polonia, Lituania, Txekoslovakia, Hungaria, Jugoslavia (Serbia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, etab. batuz). |
| Belgika | Eupen eta Malmedy (Alemaniatik). |
| Frantzia | Alsazia eta Lorrena (Alemaniatik). |
| Italia | Trentino eta Trieste (Austriatik). |
| Polonia | Posnania, Galitzia, Silesia eta independentzia lortu zituen. |
| Errumania | Besarabia (Errusiatik) eta Transilvania (Hungariatik) eskuratu zituen. |