Lehen Mundu Gerra eta Gerraosteko Garaia: Definizioak eta Gertaerak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB
1. Bake Armatua
Nazioarteko harremanetan hasi zen aldi berriari esaten zaio (1890-1914).
2. Bloke Militarra
Bere burua defendatzeko aliantza bat sortzen duen herrialde multzo bat da. Herrialdeak gerrarako prestatzen hasi ziren: gastu militarrak handitu eta soldaduska luzatu zuten, eta gerrazaletasuna eta abertzalekeria sustatu zituzten egunkarien eta eskolen bitartez.
3. Mugimenduen Gerra
Ezusteko eraso handiak egitean oinarritu zen.
4. Posizioen Gerra
Fronteak sendotu eta lortutako posizioak babestu ziren.
5. Itsaspekoen Gerra
Itsaspekoen erabileran oinarritu zen.
6. Gerrako Ekonomia
Gerran zeuden herrialdeek indarrean jarri zuten ekonomia zen. Sektore guztiei eragiten zien: arma-ekoizpena bultzatu zen fabriketan, emakumeak eta adinduak hasi ziren fabriketan lanean frontean zeuden gizonen ordez, eta elikagai-hornidura errazioen bidez antolatu zen, soldaduek janik gabe ez uzteko.
7. Gerra-Ordainak
Gerraren erantzuletzat jotzen den herrialdeak herrialde garaileei ordaindu behar dizkien kantitateak dira. Lurralde bat desmilitarizatzeak armadak lurralde hori utzi behar duela esan nahi du.
8. Parisko Bakea
Hiru helburu zituen:
- Lehenik, Alemaniari superpotentzia izatea eragoztea.
- Bigarrenik, botere-oreka ezartzea potentzia garaileen artean: Balkanetan eta kolonietan bereziki, gatazka-iturri bihurtu ez zitezen.
- Hirugarrenik, Errusia isolatzea, erregimen komunista zuelako indarrean: "osasun-kordoi" bat sortu zen horretarako, iraultza "kutsatzea" eragozteko.
9. Versaillesko Ituna
Versaillesko Ituna ez zen bake-akordioa izan, alemaniarrek onartu behar izandako inposizioa baizik. Alemania eta haren aliatuak jotzen zituen gerraren erantzuletzat, eta gerra-ordain handiak ordaintzera kondenatu zituen. Alemaniak baliabide militarrak murriztu behar izan zituen, eta Renania eskualdea, Frantziarekin muga egiten zuena, desmilitarizatzea onartu behar izan zuen.
10. Nazioen Elkartea
Nazio Elkartearen helburua munduko herrialde nagusiak elkartzea zen, munduko gatazkak era baketsuan konpontzeko.
11. Locarnoko Espiritua
Locarnoko Espiritua 1925ean indartu zen mugimendu bakezaleari esaten diogu. Alemaniak bere mugak onartu zituen, eta desmilitarizatutako zona britainiarren eta italiarren kontrolpean gelditu zen.
12. Kraka
Burtsako kotizazioen gainbeherari esaten zaio.
13. Ostegun Beltza
Urriaren 24an, "Ostegun Beltza", 13 milioi akzio eskaini ziren, eta New Yorkeko burtsak lur jo zuen.
14. New Deal Programa
Estatu Batuetako Roosevelt presidenteak New Deal (“akordio berria”) izeneko programa jarri zuen martxan. Programa horrek estatuak ekonomian esku-hartze handiagoa izatea ezartzen zuen. Lanpostuak sortzeko eta gizarte-babesa handitzeko, estatuak asko inbertitu zuen herri-lanetan eta nekazaritzarako diru-laguntzetan.