Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultza: Zergatiak eta Garapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB

Lehen Mundu Gerraren Zergatiak

XX. mendearen hasieran, Europan zenbait tentsio eta krisi izan ziren. Frantzia eta Erresuma Batua kezkatuta zeuden Alemaniak gero eta botere handiagoa zuelako, eta Gilen II.a kaisarraren kanpo politika joera espantsionista hartzen ari zelako. Tentsio horiek guztiek eragin zuten herrialdeak are gehiago armatzea eta etsaitasun giroa handitzea, horrela gatazka edozein momentutan lehertu zitekeen.

Gainera, baziren nazioartean ezegonkortasuna sortzen zuten beste faktore batzuk ere. Koloniak eta lurraldetasun arazoak zirela eta sortutako tentsioek jarraitzen zuten, bereziki Marokon eta Balkanetan. Eremu horretako Erdialdeko Europako zenbait herrik naziotasuna lortu nahi zuten, beraz, egoera are gehiago larriagotzen zen.

Errusiako Iraultza

Ezaugarri Nagusiak

1917ko otsailetik urrira arte, Errusiako iraultza gertatu zen. Lehen iraultza sozialista bezala ezagutzen da eta historialari askoren ustez Frantziakoa bezain garrantzitsua izan zen. Europako herri gehienetan, langileen protestek ugazaben gehiegikerietatik babesteko alderdi politikoak eta sindikatuak sorrarazi zituzten. Langileen mugimendutik sortutako ideia iraultzaileenek kapitalismoa desagertarazi eta gizarte berdinzaleagoa eratu nahi zuten, aberats eta pobreen arteko alde handiak errotik kentzeko.

Errusia Iraultza Aurretik

Errusia XX. mendearen hasieran Europako herrialde atzeratuena zen. Gobernua monarkia absolutuaren eskuetan zegoen, Nikolas II.a tsarraren agindupean. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza zen, pobrea eta gutxi mekanizatua. Lurraren banaketa oso desorekatua zegoen. Nekazariak egoera negargarrian bizi ziren eta noizean behin matxinatu egiten ziren. Industrian aritzen ziren langile apurrak ere oso baldintza txarretan bizi ziren. Kanpotik etorritako edo Errusian bertan piztutako ideia iraultzaile berriek langileak erakarri zituzten.

1905eko Iraultza

1905ean Nikolas II.a tsarraren aurkako mugimendu iraultzailea piztu zen. Horregatik enperadoreak amore eman behar izan zuen zenbait ahalmenetan eta gobernu sistema aldatu egin behar izan zuen. Aldaketek parlamentuaren sorrera ekarri zuten eta askatasun politikoak areagotu egin ziren. Historialariek mugimendu honi 1905eko iraultza izen hori eman zioten. Hala ere, aldaketa politiko txiki bat besterik ez zen izan, ez baitzuen eraginik izan Errusiako nekazari eta langile gehienen bizimoduan. Bestetik, ezin da esan eraginik izan ez zuela, 1917ko iraultzan oso garrantzitsua izan baitzen.

1917ko Otsaileko Iraultza

1917an Errusia I. Mundu Gerran murgilduta zegoen. Errusiako armada inperiala behin eta berriz garaitua zen eta gerraren ondorioz galera ekonomikoa eta herritarren ezinegona zegoen. 1917ko otsailean, San Peterburgoko langileek greba egin zuten pobrezia eta jan falta zela eta manifestazioak egiten hasi ziren. Tsarraren gobernuak armadari manifestazioak geldiarazteko agindu zion baina soldaduek agindutakoa ez zuten bete eta horren ordez, manifestanteei gehitu ziren.

Horrekin batera, 1905ean sortutako sobietak berriz elkartu ziren eta Errusia osoan zehar hedatu ziren. Gerra zibila saihesteko Nikolas II.ak abdikatu zuen eta horrek errepublika liberala ekarri zuen. Errepublika honetako protagonistak mentxebikeak edo sozialista moderatuak izan ziren. Errepublika ez zen herritarren gogokoa, ez zituelako haien eskariak betetzen:

  • I. Mundu Gerra utzi
  • Lurrak nekazariei eman
  • etab.

Egoera larriaren aurrean, boltxebikeen alderdi sozialista erradikaleko buruak, Leninek, langileen iraultza bultzatu zuen, Errusiako kapitalismo liberalaren hondar guztiak errotik ateratzeko.

Entradas relacionadas: