Lehen Mundu Gerra: Bake Armatutik Amaierara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,91 KB

Bake Armatua

Alemaniak oreka hautsi zuen, potentzia handiena bihurtuz. Gerrarako prestatu ziren guztiak. 1890. urtean, Gilen II.a kaiserrak Otto Von Bismarck kendu zuen (ministroa), Weltpolitik-ari hasiera emanez ("mundu politika").

Nazioarteko tentsioak areagotu ziren:

  • Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria-Hungaria eta Italia. Ingalaterrari aurre egiteko sortua.
  • Entente Hirukoitza: Frantzia, Ingalaterra eta Errusia. Frantziak mendekua nahi zuen (Alsazia eta Lorena berreskuratu), eta Ententearen helburua Alemaniaren indarrak banatzea zen.

Gerraren Kausak

  • Inperialismoa eta Nazionalismoa: Koloniak lortzeko lehia eta inperioekiko askatasun sentimendua.
  • Potentzien arteko lehia: Sentimendu nazionalista ("goraipatzea" beraien artean) eta nagusitasun nahia.

Krisialdiak

Marruekoseko Krisialdia

Alemaniak korazatu bat bidali zuen Marokora. Frantziak eta Ingalaterrak mehatxu gisa ikusi zuten, eta azkenean Alemaniak atzera egin zuen.

Serbia eta Balkanetako Krisialdia

Balkanak Otomandar Inperioaren menpe zeuden. Serbia independizatu zenean, Austria-Hungariaren aurka Errusiarekin aliatu zen, eskualdeko tentsioak areagotuz.

Gerraren Hasiera

1914ko ekainaren 28an, Franz Ferdinand Austriako artxidukea Sarajevon hil zuten, serbiar nazionalista batek egindako atentatu batean. Austria-Hungariak Serbiari egotzi zion errua eta ultimatuma bidali zion. Serbiak ezezkoa eman zuenez, Austria-Hungariak gerra deklaratu zion.

Aliantzen sistema martxan jarri zen:

  • Errusiak Serbiari lagundu zion.
  • Alemaniak Austria-Hungariari lagundu zion.
  • Frantziak Errusiari lagundu zion.
  • Alemaniak, bi frontetan borrokatzeko arriskua saihesteko, Belgika eta Holanda neutralak inbaditu zituen Frantziara sartzeko (Schlieffen Plana).
  • Paristik 40 km-ra zegoela, Britainia Handia gerran sartu zen eta Alemaniako armada atzera bota zuen Marneko lehen batailan.

Lehen Fasea (1914)

  • Mendebaldeko Frontea: Alemaniak Schlieffen Planaren bidez Frantziara iritsi zen. Marneko lehen bataila handian, Alemaniako armada atzeratu zuten, eta frontea egonkortu zen.
  • Ekialdeko Frontea: Tannenberg-eko batailan, Alemaniak Errusia garaitu zuen.
  • Balkanak: Austria-Hungaria Serbia konkistatzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.

Bigarren Fasea (1915-1916): Lubakien Gerra

Marneko batailaren ondoren, fronteak egonkortu ziren eta lubakiak ezarri ziren, Suitzatik Ipar Itsasora hedatzen zirenak. Gerra higadura-gerra bihurtu zen.

  • Gerraren hedapena: Hurrengo urteetan, Otomandar Inperioa (Turkia), Errumania eta Bulgaria gerran sartu ziren. Italia, berriz, alde aldatu eta Ententearekin bat egin zuen.
  • Bataila nagusiak (1916):
    • Verdun: Frantziak eraso gogor bat jasan zuen, baina eutsi egin zion.
    • Somme: Aliatuek eraso zuten, eta Alemaniak eutsi zion.

    Bataila horietan milioi bat hildako baino gehiago izan ziren (horietatik 800.000 alemaniarrak).

Krisialdia eta Gerraren Amaiera (1917-1918)

  • Errusiako Iraultza (1917): Nikolas II.a tsarra kendu eta Lenin ezarri zuten boterean, erregimen komunistarekin. Leninek Alemaniarekin bakea sinatu zuen (Brest-Litovskeko Ituna), eta horri esker Alemaniak bere indar guztiak mendebaldeko frontera bidali zituen.
  • AEBen sarrera gerran: Alemaniak Lusitania itsasontzia hondoratu izana eta itsaspeko gerra mugagabea deklaratzea izan ziren AEBak gerran sartzeko arrazoi nagusiak.
  • Gerraren amaiera: Austria-Hungariak eta Otomandar Inperioak (Turkiak) bakea sinatu zuten. Marneko bigarren batailan, aliatuek irabazi zuten, eta Alemaniak armistizioa sinatu zuen 1918ko azaroaren 11n.

Bake Itunak eta Ondorioak

Gerra amaitzean, Woodrow Wilson AEBetako presidenteak 14 puntuko programa aurkeztu zuen, bake iraunkorra lortzeko helburuarekin. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Nazioen autodeterminazioa: Nazio bakoitzak estatu bat edukitzeko eskubidea (inperioak deseginda).
  • Lurralde aldaketak:
    • Otomandar Inperioa: Gaur egungo Turkia bihurtu zen, Greziari lur batzuk emanez. Irak, Siria, Libano eta Palestina Frantziaren eta Ingalaterraren protektoratuetan geratu ziren.
    • Austria-Hungariako Inperioa: Austria eta Hungaria estatu independente bihurtu ziren. Txekoslovakia sortu zen, eta Balkanetan Jugoslavia.
    • Errusia: Lurraldeak kendu eta Poloniari eman zitzaizkion. Estonia, Letonia eta Lituania estatu independente gisa sortu ziren.

Gizarte eta Ekonomia Ondorioak

  • Giza kostua: 10 milioi militar hil ziren, eta zibilen artean ere milioika biktima izan ziren. 2 milioi alargun eta 4 milioi umezurtz geratu ziren.
  • Ekonomia: Estatuak berreraikitzeko AEBen dirua erabili zen, interes handiekin. Herri neutralek (adibidez, Espainiak) gerran materialak saldu zituzten, baina gero krisian sartu ziren.
  • Mundu-potentzien aldaketa: Lehen Europa zen munduko potentzia nagusia, orain AEBak bihurtu ziren.

Nazioen Liga

Genevan zuen egoitza, eta helburua bakea bermatzea zen. Kide guztiek ordezkari bat zuten batzarrean, eta kontseiluan potentzia irabazleak zeuden (SESB izan ezik). Galtzaileek ez zuten hasieran parte hartu.

Errusiako Tsarraren Inperioa

XX. mendearen hasieran, Errusian tsarrak (Romanov familia) agintzen zuen, Eliza Ortodoxoaren laguntzarekin (gizartean eragin handia zuena). Gainera, armada bere alde zuen, eta horrek gizartearen zati handi baten desadostasuna eragiten zuen.

Entradas relacionadas: