Lehen Mundu Gerra: Aurrekariak, Garapena eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,69 KB
1. Lehen Mundu Gerraren Aurrekariak
Alemaniako Herentzia Prusiarra
Alemania batuaren sorreran, Prusia funtsezkoa izan zen. Erresuma honen muinean militarismoa zegoen (aberriko eta atzerriko politikan armadaren protagonismoa defendatzea). Hohenzollern dinastiak aristokratez beteriko armada eta burokrazia erabili zituen gobernatzeko. Mundu militarra gurtzen zuten. Voltaire ilustratuak behin esan zuen bezala: "Estatu batzuek armada dute, eta armada prusiarrak badu bere Estatua". Garai batean Europako iparraldean zegoen dukerri hura gerrari esker, nazioarteko potentzia bihurtu zen. Armadak presentzia handia mantenduko zuen Alemania berrian (hiru urteko soldadutza, militarren eragin nabarmena bizitza zibilean...). Alemaniak ekonomia dinamikoa (Europako potentzia industrial nagusia) eta gobernu tradizionala uztartzen zituen; gizartean aldaketa handiak gertatzen ari ziren bitartean (adibidez, eliteek langileriaren gorakadan mehatxu bat ikusten zuten), politikan ideia eta indar kontserbadoreak mantentzen ziren.
Bismarck 1875ean monarkak oraindik eragin handia zuen politikan. Reichstag delako parlamentuan, zenbait arlotan aldatzen ari zen askotariko gizarte baten ordezkariak zeuden. Gobernuburua monarkiaren eta parlamentuaren arteko bitartekaria zen, Bismarck bezalako politikari boteretsu bat galtzean, botere-harremana monarkaren mesedetan desorekatzen zen.
2. Kontzeptu Garrantzitsuak
a) Sionismoa
Jerusalemen dagoen Sion menditik izena hartzen duen mugimendu politikoa zen. Europako judu batzuek sortu zuten (Theodor Herzl haien liderra). Haien helburua Ekialde Hurbilean juduentzako estatu bat sortzea zen.
b) Esku Beltza
Erakunde nazionalista sekretuko ekintzaile batek (Gavril Princip) Austro-Hungariar Inperioko oinordekoa, Frantzisko Fernando artxidukea, hil zuen Sarajevon.
c) Boltxebikeak eta Espartakistak
- Boltxebikeak: Errusiako komunistek (boltxebike deiturikoek) iraultza bat egin zuten. Behin boterean, euren herrialdea gerratik atera nahi zuten (horretarako alemaniarrekin Brest-Litovskeko Bakea 1918an sinatu zutela).
- Espartakistak: Alemaniako komunistek (espartakista deiturikoek) 1919ko hasieran euren iraultza egiten saiatuko ziren.
d) Balkanak
Balkanetako gatazkak (Balkanak betidanik lurralde gatazkatsua izan dira):
- Arazo nazionalistak. Serbiak oztopatzen zuen austriar hedapena, "Jugoslavia" bat sortu nahi zuen.
- Potentzien interes kontrajarriak zeuden. Adibidez, Austriaren hedapena ez zen Errusiaren gustukoa.
- Kurduak: Persiersen familiako hizkuntza bat dute. Musulmanak dira, ez dira arabiarrak. Kurdistan lau estatutan zatituta dago.
3. Lehen Mundu Gerra: Kokapenen Gerra
Kokapenen (= posizioen) gerra:
- Bigarren aldi hau gatazka hoberen identifikatzen duen aldia da.
- Fronteak egonkortu ziren. Lubakietatik egindako gerra (lurrean eraikitako defentsa-lerroetatik).
- Hasieran espero zutenaren kontra, gerra luzatuz joan zen. Ez zegoen argi nor izango zen irabazlea eta nor izango zen galtzailea. Elkar ahultzeko guda bihurtu zen.
- Fronteak hausteko ahaleginak porrot izan ziren (alemaniarrena Verdungo guduan eta britainiarrena Sommeko guduan). Ez zen joan aurrera, ezta atzera ere. Kilometro gutxi irabazi ala galtzeko, sarraski handiak ziren emaitza.
- Ikusita fronte nagusietan gertatutakoa, aliatuek erabaki zuten bigarren mailako eremuetan erasotzea:
- Turkiako bi itsasarteetan hasitako kanpaina militarraren porrota (Gallipoliko triskantza da haren gertaera famatuena).
- Alemaniarrei koloniak konkistatzeko erasoa hasi zuten ("Afrikar Antzokia").
- Ekialde Hurbilean arabiar nazionalismoa sendotu zuten otomandar etsaiari kalte egiteko.
- Itsasoan ere egon zen gerra. Alemaniak itsaspekoen bitartez aliatuen ontzidiari erasoz erantzun zuen.
4. 1917ko Gertakariak eta Wilsonen 14 Puntuak
1917: Urte Erabakigarria
Urte horretan gerraren norabidea aldatuko zuten bi gertaera egon ziren:
- Ordura arte mantendu zuten neutraltasun faltsua amaituz, AEB apirilean aliatuen bandora sartu ziren. Itsaspeko gerra aitzakia bezala erabili zuten.
- Errusiako komunistek (boltxebikeak deitzen ziren) iraultza bat egin zuten. Behin boterean, euren herrialdea gerratik atera nahi zuten (horretarako alemaniarrekin Brest-Litovskeko Bakea 1918an sinatu zutela).
Estatubatuarren partaidetzak gatazka aliatuen mesedetan desorekatuko zuen.
Wilsonen Hamalau Puntuak
Lehen Mundu Gerra amaitu aurretik, Thomas Woodrow Wilson lehendakari estatubatuarrak bake proposamen bat egin zuen. Hamalau ataletan zehazten zenez, agiriak horrelako izena darama. Ideia nabarmen batzuk agertzen ziren agiri hartan:
- Bakeari eutsiko zion diplomazia berria antolatu behar zuten. Horretarako Nazioen Elkarte bat behar zuten.
- Armen kopuruan murrizketa bat.
- Nazioarteko mapa politiko berria antolatzea. Horrek estatu berri batzuen sorrera eta lehenagotik zetozen inperioen zatiketa eragingo zituen.
5. Parisko Bake Konferentzia eta Bake Itunak
Parisko bilera hartan aliatuek (Errusiak izan ezik) mapa politiko berria pentsatu zuten. Eztabaidak "Lauren Kontseilua"-ren zuzendaritzapean egin zirela esaten da; egia esan, italiarren eragina txikia izan zen, frantsesek, britainiarrek eta estatubatuarrek erabaki zuten. Handik bake-itunak atera ziren.
Alemaniari eman beharreko tratuagatik des
adostasunak egon ziren: • Frantziak jarrera gogorra defendatzen zuen (aspaldiko etsaia zen-eta). • Estatubatuarrak eta Erresuma Batua, ordea, zigor mugatuago baten alde zeuden: mendekurako gogo handirik ez pizteko; gizarte-gatazkak ekiditeko; Alemania asko ahulduz gero, Frantzia oso sendotuta legoke. Aliatuen arteko desadostasunak Versaillesko Itunarekin amaitu ziren. Itun hau gogor samarra izan zen, Alemania galtzaile nagusia izango zen (oso minduta geratu zen alemaniarren gogoa), diktat- inposaketa - baten antzera ulertu zuen eta hiru baldintza – mota ezarri zizkioten : • Lurraldeak galduko zituen Europan ( adibidez Alsazia eta Lorrena ) edota Kolonietan (Togo, Kamerun, Tanganika, Namibia, ...)• Haren armada murriztu behar zuen (batez ere Alemaniako mendebaldean). • Beste herrialdeei gerran eragindako kalteak ordaindu behar zizkien. (*) (*) Britainiar ordezkaritzan J.M. Keynes ekonomialaria egon zen; "Bakearen ondorio ekonomikoak" liburuan idatzi zuen hark Alemaniaren amorruak oso ondorio txarrak eragingo zituela... Weimarko errepublika (monarkia desagertzean sortutakoa) txarto hasi zen. Aliatuek beste galtzaileekin ere itun bana sinatu zuten. Honako hauek izan ziren itunak: • Neuillykoa Bulgariarekin. • Trianongoa Hungariarekin. Hungariak eta Bulgariak euren lurraldearen zati nabarmen bat galtzen zuten Jugoslaviaren, Errumaniaren eta Txekoslovakiaren mesedetan. • Saint Germaingo ituna Austriarekin. Garai bateko inperioaren zatiketa onartu behar zuen eta Alemaniarekin estatu berean politikoki bat egiteko debekua. •Sèvresko Ituna Turkiarekin. Turkiarrek lurralde asko galdu zuten. Ekialde Hurbila frantsesen eta britainiarren kontrolpean geratu zen, han mapa politiko berria erabakitzeko.** ** 1916an, hau da, gerra garaian bi potentzia hauek lurralde haien banaketa adostu zuten- Sykes-Picot ituna-. 1917an Balfour Adierazpena. Nazionalista arabiarrei haien laguntzagatik promesak egin zizkien Erresuma Batuak mugimendu sionistari ere sostengua erakutsi zion. 1923an Lausanako Itunak baliogabetuta utzi zuen Sèvreskoa. Otomandar inperioaren zatiketa erabaki zuen; gaur egungo Turkiak dituen mugak han zehaztu ziren; antolaera berrian biktima nagusia kurduak izango ziren, kurduak munduan dagoen Estaturik gabeko naziorik handiena dira.