Lehen Laguntzak eta Entrenamendu Printzipioak Euskaraz
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,11 KB
Lehen Laguntzak eta Oinarrizko Zainketa
Kanpoko Odol Jarioak Kudeatzea
Odol Jarioak Kontrolatzeko Neurriak:
- Konpresioa: Gasak erabiliz zuzenean zaurian presioa eragin.
- Bendajea: Odoljarioa eteteko, batez ere zabalera handia denean edo lesio gehigarriak daudenean, bendaje bat erabili daiteke.
- Gorputz Adarrak: Lesioa gorputz adarretan izanez gero, odol presioa murrizteko bihotzaren gainetik kokatzea komeni da.
Lehen Mailako Balorazioa (KONTZIENTZIA ETA ARNASKETA)
KONTZIENTZIA EDO KONORTE Egoera Ebaluatzea:
- Arnasketa Ebaluazioa:
- Arnasten badu: Belaunikoz jarri eta galderak egin (ondo dagoen, zerbait gertatzen zaion...).
- 112ra laguntza eskatu.
- Arnasa normal hartzen badu: Pertsona ahoz gora jarri.
- Aire Bideen Hiperluzapena: Kopeta/kokotsa maniobra erabili.
- Arnasketa Egiaztatu: Ikusi, entzun eta sentitu 10 segunduz.
- Arnasarik hartzen badu: Alboko Segurtasun Jarreran jarri eta 112ra deitu.
- Arnasik hartzen ez badu: 112-ra deitu, DEA ekartzeko eskatu eta BBB (Bihotz-Biriketako Bizkortzea)-rekin hasi.
Odoljarioen Larritasun Faktoreak
Odoljario baten larritasuna zehazten duten faktoreak:
- Sakontasuna.
- Hedadura.
- Lokalizazioa.
- Zikintasuna.
- Infekzio zeinuak.
- Gorputz arrotzak.
Zauri Guztien Sintoma Komunak
- Aurrekari traumatikoa.
- Min lokalizatua.
- Odoljarioa.
- Ertzen bereizketa edo banatzea.
Hipotermia
Gorputzaren tenperatura 35°C-tik behera jaisten denean gertatzen da. Sintomak:
- Hotz sentsazioa eta dardara.
- Pentsamendu nahasia eta motela.
- Mugimendu traketsak.
Entrenamenduaren Printzipioak
Oinarrizko Printzipioak
1. Batasun Funtzionalaren Printzipioa
Kirol estimulu baten aurrean gorputzak osotasun bezala ematen du erantzuna. Ezin da esklusiboki sistema edo aparatu bat landu, hauek elkar lotura desberdinak dituztelako.
2. Jarraikortasunaren Printzipioa
Errendimendua hobetu nahi badugu, modu jarraikorrean entrenatu behar dugu. Egokiena astean 3-4 egun izan daitezke. 2 egunekin, soilik sasoiari eusten zaio, ez da hobetzen.
3. Progresioaren Printzipioa
Soilik zamak progresiboki handitzean lortuko dugu entrenamenduaren gaitasuna hobetzea; eta honek, entrenamenduaren hobekuntza ekarriko du.
4. Aniztasunaren Printzipioa
Estimuluek anitzak eta eduki eta zamari dagokienez desberdinak izan behar dute.
5. Indibidualizazioaren Printzipioa
Pertsona bakoitza desberdina da bai ezaugarri fisiologiko eta psikologikoei dagokienez, baita beharrei dagokienez ere; beraz, entrenamendua, berezitasun horietara egokitu behar diogu.
6. Espezifitatearen Printzipioa
Lantzen diren edukiak lortu nahi diren helburuen araberakoak izan behar dira, betiere oinarrizko prestakuntza orokor bat aurretik egin denean (bertan aniztasuna dago). Entrenamendu espezifikoekin egokitzapen espezifikoak lortuko ditugu.
7. Susperraldiaren Printzipioa
Edozein estimulu denbora behar du erantzun edo adaptazio bat emateko. Arrazoi honengatik atseden denborak (entrenamendu saio eta entrenamendu barnean) lortuko ditugun erantzun desberdinak baldintzatuko ditu.
Beroketa Motak
Beroketa Orokorra
Edozein jarduerarako prestatzen gaituena. Organismoaren orokortasuna hartzen du kontutan, eta beraz, ez dio atal bati edo besteari arreta berezirik eskaintzen. Modu leun, xuabe, progresibo eta orokorrean aktibatzen ditu kardiobaskular eta arnasketa sistemak.
Beroketa Zehatza
Garatu behar den jarduerara begira egiten diren beroketa ariketak. Zati hauetariko bakoitzak ariketa desberdinak lantzen ditu.