Lehen Karlistaldia eta Esparteroren Erregeordetza (1833-1843)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Lehen Karlistaldia (1833-1840)

Fernando VII.a hil zenean, gerra zibila sortu zen absolutisten eta liberalen artean. Gerra hark 1840. urtera arte iraun zuen, eta Euskal Herrian izan zen gordinena, nahiz eta Aragoin, Katalunian eta Castellónen ere ondorioak izan.

Karlistak eta Liberalak: Bi Ikuspegi

Karlistek absolutismo monarkikoa eta foru tradizionalak aldezten zituzten. Alderdi horretakoak ziren behe mailako apaizeria, nekazaritzako noble txikiak eta nekazari gehienak. Karlisten leloa hau zen: “Jainkoa, Aberria eta Erregea”. Hauek babesten zituzten:

  • Absolutismo monarkikoa eta katolikotasuna.
  • Euskal lurraldeen erregimen tradizionala eta pribilegiotasuna.

Liberalismoak, berriz, Estatuaren laikotasuna eta euskal sistema tradizionalarekin bateraezina zen berdintasuna eta zentralizazioa defendatzen zituen.

Gerraren Nondik Norakoak

Gatazkak hiru fase nagusi izan zituen:

  1. Lehenengo fasea (1833-1835): Zumalakarregi izan zen protagonista. Karlistek gerrillen taktika erabili zuten. Hiri gehienek liberalen kontrolpean jarraitzen zuten oraindik.
  2. Bigarren fasea (1835-1837): Zumalakarregi hil ondoren (Bilboko setioan), karlistek Andaluzia eta Madril eraso zituzten, baina ez zuten arrakastarik izan.
  3. Hirugarren fasea eta amaiera (1837-1840): 1837tik aurrera, armada liberala indartzen joan zen, eta azkenik, 1839an gerraz nekatuta bi taldeak bat etorri ziren. Hala ere, Katalunian eta Castellónen 1840 arte iraun zuen gerrak.

Gatazkaren Amaiera: Bergarako Ituna

Karlistek eta liberalek Bergarako Ituna sinatu zuten. Karlistek Isabel II.ari erregina izateko eskubidea aitortu zioten, eta liberalek foruak babesteko hitza eman zuten. María Kristinak Nafarroako eta euskal herrialdeetako foruak berretsi zituen 1839ko urriaren 25ean. Horrela, foruak onartuta geratu ziren, baina baita Konstituzioa ere.

Moderatuen Itzulera eta Esparteroren Erregeordetza

Moderatuen Itzulera (1837-1840)

1837ko hauteskundeak moderatuek irabazi zituzten, eta gehiengoari eutsi zioten 1840 arte. 1840an, gobernuak Udalen Legea eman zuen: oso lege zentralista zen, eta gobernu moderatuaren eta erreginaordearen gainbehera ekarri zuen. Progresistek Espartero jenerala erregeorde izendatzeko eskatu zuten, eta gatazkak medio, erreginak abdikatu egin zuen 1840ko urrian.

Esparteroren Erregeordetza (1840-1843)

Esparterok jarraipena eman zion progresisten bateratze eta zentralizatze prozesuari, eta elizaren ondasunak saltzen eta Milizia Nazionalaren boterea sendotzen jarraitu zuen. Erregeorde izan zen garaian, garrantzi handiko aldaketak gertatu ziren Foruak Konstituzioaren esparruari egokitzeko prozesuan.

Esparterok, erregeorde zela, oso politika autoritarioa egin zuen, baina progresista eta moderatuek oposizio gogorra egin zioten. Bestalde, María Kristinaren aldeko militarren matxinada eta hirietako altxamenduak gertatu ziren. Esparterok erbestera ihes egin behar izan zuen, eta Isabel II.a jarri zen erregina, adin nagusitasuna eman ziotenean.

Entradas relacionadas: