Lehen Hezkuntzako Eskaera Prozedura eta Dirulaguntzak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,36 KB

Lehen Hezkuntzan jarraitzeko eskabidea egiteko prozedura

Ikastetxeko zuzendariak egingo du eskabidea, ikaslearen legezko ordezkarien adostasuna jaso ondoren. Eskabidea Pedagogia Berrikuntzarako Lurralde Burutzak jasoko du eta dagokion Berritzeguneak bere txostena egin eta adieraziko du, eta ikasturte berrian landu beharko diren eremuak zehaztuko ditu. Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren oniritzia beharrezkoa izango da. Lurralde Burutzak Pedagogia Berrikuntzako Zuzendaritzara bidaliko du eskabidea, esandako txostenarekin batera, eta azken horrek dagokion erabakia hartuko du, eta gero ikastetxeari jakinaraziko dio.

Itunpeko ikastetxeei dirulaguntzak

Itunpeko ikastetxeek behar duten dirulaguntza eskatu ahal izango dute hezkuntza indartzeko, betiere baldintzak betetzen badituzte eta ezarritako prozedurari jarraituz. Ikastetxe publikoetan hezkuntza indartzeko, irakasleek soberako irakastordu batzuk izango dituzte.

Banakako lan-jarduerak

Banakako lan-jardueren artean hurrengoa gomendatzen da: “Irakasle bakoitzak bere ikasleen lanaren jarraipena egingo du finkatuko diren denboretan, ohiko irakastorduetatik kanpo. Komenigarria izango litzateke ikastetxeak edo ikasleak berak dituen baliabide informatikoei etekina ateraz tutoretza-lan horretan pentsatzea, horrek komunikazioa errazten baitu irakaslearen presentziaren beharrik izan gabe.

Entradas relacionadas: