Lehen Hezkuntzako Arte-Hizkuntza eta Teknika Ezberdinak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB
Hizkuntza Artistikoak
Lehen Hezkuntzako etapan zehar sentimendu eta ideiak adierazteko gaitasunak garatu behar dira, baita adierazpen plastiko, musikal eta dramatikoak ere. Izan ere, forma artistikoetan berdineko garrantzia daukate azaldu nahi den ideia edo edukiek eta hori posible izateko baliabide formalak menderatzeak.
Teknika Artistikoak
Material eta teknika egokien erabilera arte-adierazpenaren zati garrantzitsu bat dira. Orokorrean esan dezakegu teknika, helburu bat lortzeko aurrez planifikaturiko ekintza bat dela. Dena dela, teknika ez da helburua, haurrak bere sentimenduak adierazteko bidea baino.
Hizkuntza Plastikoko Teknikak
Pintura: inpresioak atzamarrekin edo objetuekin, zikintzea, putz egitea, esgrafiatua... Marrazketa: difuminatu edo itzalak, kolorea ematea sakontasuna lortzeko, eskemak edo bozetoak egitea. Modelatuak. Papera. Teknika mistoak: Collage-a, mosaikoa, sakabanatua, happpening-a, komikia... Medio teknologiko berriekin erlazionatuak: publizitatea, zinema, argazkilaritza...
Hizkuntza Musikaleko Teknikak
Kantua: Kanturako oso garrantzitsuak dira ahotsa ondo heztea eta gorputz-jarrera: erlajazioa, arnasketa, ahotsaren igortze teknikak... Musika adierazpena/interpretazioa: Musikarekiko interesa pizteko instrumentak erabiltzeak garrantzi handia dauka. Dantza: Gorputz-adierazpena mugimenduarekin elkartzen den arte-adierazpena da.
Hezkuntzaren Esku-Hartzea Konposizio Plastikoak Eta Irudiak Egiterako Prozesuan
Ikaskuntza prozesuan zehar, ikasleek irudiak sortzeko gaitasun maila desberdinak erakusten dituzte. Hasieran, berezko grafismo bat egiten dute, ondoren objektu errealen irudikapen pertsonala garatzen dute, azkenik forma ezberdinen zehaztapen maila handiagoa lortzen duten arte, errealistagoa den irudikapen bat lortzen dutelarik.
Hezkuntzaren Esku-Hartzea: Printzipioak Eta Estrategiak
Arte-sorkuntzak bi printzipio nagusiri erantzuten die: adierazpen askatasuna eta sormenaren garapena. Garrantzitsuena ez da artista handiak egitea, oinarri edo printzipio hauen arabera lan egitea baizik.
Prozesuaren Plangintza, Diseinua Eta Antolaketa; Material Eta Teknikak Aukeratu Eta Erabiltzea
Konposizio plastikoak eta irudiak egiteko prozesuaren garapenean ondorengo faseak bereiz ditzakegu: PLANGINTZA: 1. Behaketa eta informazio bilaketa. DISEINUA ETA ANTOLAKETA: 2. Materialen eta tekniken aukeraketa. 3. Lanaren antolaketa. GAUZATZEA: 4. Proiektua aurrera eramatea. HAUSNARKETA: 5. Amankomunean eztabaidatzea.