Lehen eta Bigarren Industria Iraultza: Euskarazko gida osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,84 KB

1. Lehenengo Industria Iraultza

1.1. Faktoreak

a. Demografia Faktoreak (XVIII. bigarren erdian)

XVIII. mendearen bigarren erdian, biztanleriaren hazkunde iraunkorra hasi zen Britania Handian. Eragileak: Nekazaritzaren ekoizpena handitzea, higienea eta medikuntzan egindako aurrerapenak. Eragile horien ondorioz, gora egin zuten eskulanak eta kontsumoak.

b. Nekazaritzaren Iraultza (XVIII. mendea)

XVII. mendean, nekazaritza iraultza eman zen Britania Handian, lurraren jabetzari dagokionez. Jabetzaren sistema juridikoa aldatu zen. Bi sistema mota nagusi daude lurrak ustiatzeko:

  • Openfield (lursai irekiak): sistema kolektiboak ziren.
  • Commongood (herri lurrak): lurgorriak erabiltzen zituzten eta mugak ezartzen zizkioten.

Jabe txikiek nekazari aberatsei saldu behar izan zizkieten lurrak. Jornalari pobreek hirira emigratu behar izan zuten lan bila. Produktibitatea gora egin eta landa eremuko eskulanak fabriketara aldatu zuen. Ekonomia indibidualista ezarri zen, eskuratutako produktuak merkaturatzera bideratua.

c. Garraiobideen Iraultza (XVIII. bigarren erdian)

XVIII. mendearen bigarren erdian, gobernuak eta ekimen pribatuak berealdiko bultzada eman zien errepidei eta kanalen eraikuntzari. Ibaien arteko kanalak bizitasun handia eman zion merkatuari.

d. Merkatuak eta Finantza Sistema

Britania Handian pentsamendu burgeseko aristokrazia handia agintzen zuen. Kolonietan eta nazioarteko merkatuetan merkataritza irabaziak lortzea bideratutako legeak eta ekimenak onartu zituzten parlamentuak eta gobernuak.

e. Egitura Politiko eta Soziala (1688-1689)

Pentsamendu burgeseko aristokrazia agintzen zuen. Aristokraziak Iraultza Loriatsuaren printzipioak bereganatu zituen, eta interes komunak zituen burgesia aberats eta ekintzailearekin. Kolonietan eta nazioarteko merkatuetan merkataritza irabaziak lortzera bideratutako legeak eta ekimenak onartu zituzten parlamentuak eta gobernuak.

f. Iraultza Zientifikoa eta Liberalismo Ekonomikoa (XVII. mendea)

Iraultza zientifikoaren ildoari jarraituz, britainiar unibertsitateek berrikuntza teknologikoak sustatu zituzten aurrez landutako kontzeptu teorikoak aplikatuz.

Liberalismo ekonomikoaren oinarriei esker garatu zen Industria Iraultza. Adam Smith aitzindaria izan zen: muga zergak deuseztatzea, merkatuak bateratzea eta ekimen pribatua bultzatzea proposatu zuen.

2. Bigarren Industria Iraultza

2.2. Aurrerapen Teknologikoak eta Ekoizpen Sektore Berriak

a. Aurrerapen teknologikoak

1914az aurreko aurrerapen teknologikoak XIX. mendearen erdialdeko aurkikuntza zientifikoak industriara aplikatuz lortu ziren. Zientziaren garrantziaz ohartzean, zientzialariek ikertzeko eta elkarlanean jarduteko aukera izan zuten. Aurkikuntzak prentsan, aldizkarietan eta erakusketa unibertsaletan zabaldu ziren. Fisikan eta kimikan egindako aurrerapenak onura handia izan zuten industrian, soluzio premia bizia baitzuen.

Zientzia fisikoan, termodinamikari buruzko lanek hotz industrialari bidea ireki zioten. Magnetismoaren bidez, industria elektrikoa garatu zen. Uhinei buruzko ikerketak, haririk gabeko telegrafia ekarri zuen. Erradioaktibitatearen arloan lehen urratsak egin ziren. Kimika organikoaren bidez koloregai eta kautxu artifizialak sortu ziren.

b. Energia iturri berriak

Ikatz meatzaritzak nabarmen egin zuen gora 1914ra arte. Lehen Mundu Gerra hastean energia iturri nagusia zen. Baina petrolioa eta elektrizitatea erabiltzen hasi ziren energia iturri gisa.

Petrolioaren eskala handiko ustiapena hasi zen putzuak zulatu zituztenean 1859an Pensilvanian (AEB) eta 1860an Bakun (Azerbaijan). Petrolioa finduz, etxeko argiteriarako eta makinak koipeztatzeko baliagarria izan zen; petrolioaren eratorriak baita erabili zituzten itsasontzien eta garraiobideen eztanda eta errekuntza motorretan.

Asmakuntzei esker, elektrizitatea merkeago lortu zezaketen. 1900ean Europako hiri handietara iritsi zen Alpeetako eta Pirinioetako ibaietan lortutako elektrizitatea. Deprezek elektrizitatea metatzeko eta garraiatzeko arazoei irtenbidea eman zieten: alternadorea eta transformadorea asmatu zituzten; hala, elektrizitatea tentsio altuko harietan barrena garraiatu ahal izan zen.

Elektrizitatean, prozesu kimiko eta metalurgiko asko asmatu ziren eta industria garatu zen ikatzik ez zuten herrialdeetan ere (Italia eta Suitza).

3. Industria Iraultzaren Ondorioak

3.1. Ondorio Ekonomikoak

Makinei esker, enpresa kontzentrazioari esker eta finantzaketa sistema berriei esker aldaketa handia egon zen arlo ekonomikoan.

Industria ekoizpen jarduera nagusia bihurtu zen nekazaritzaren eta abeltzaintzaren kaltetan. Industria ekoizpenak gora egin zuten, eta Mendebaldeko Europan, Estatu Batuetan eta Japonian garatu zen.

Lanaren nazioarteko banaketa sistema bat sortu zuten: toki bakoitza munduko merkaturako produktu jakin batzuen ekoizpenean espezializatu zen.

Garraioen aurrerapenak mundu osoan merkaturatu ziren (trena, itsasontzia, automobila, hegazkina).

3.2. Ondorio Demografikoak eta Sozialak

Biztanleriak gora egin zuen bizi baldintzak hobetu zirelako.

Landako exodoak igoarazi zuen hirietako biztanleria, eta hiri industrialak sortu ziren: hiriguneak eta zabalguneak zituzten, langile auzoak aldirietan, etxebizitza kaskarrez osatuak eta plangintzarik nahiz azpiegiturarik (saneamenduak, higienea, ur hornidura) gabe eraikiak.

Ozeanoez haraindiko 40 milioi migrazio egon ziren Europan (AEB, Argentina, Australia, Zelanda Berria eta Kanada).

Industria iraultzek klase gizartea sorrarazi zuten. Gizarte antolaketa berriarekin, biztanleek berdinak ziren legearen aurrean, baina ez aberastasunan. Burgesia gizarteko klase gailena zen, eta bere zaletasunak eta ohiturak ezarri zituen (ekoizpen baliabideen jabetza -fabrikak, meategiak eta garraio konpainiak- bere kontrolpean). Proletariotza (langile klasea) agertu zen; klase haren bizi eta lan baldintzek gizarte auzia eragin zuten.

Langile erakundeek beren klase interesen aldeko langile mugimendua osatu zuten, eta haiek bultzatuta lehen lege sozialak egin zituzten estatuek.

3.3. Ondorio Politikoak

Liberalismo politikoa sendotu zen, burgesia agintariak sustatua.

Ekoizpenaren hazkundeari esker, lehia bizia sortu zen herrialde aberatsetan, lurralde gehien nork menderatuko (kolonialismoa), bertan inbertsioak egin, lehengaiak lortu, merkatuak sortu, biztanleria soberakinak kokatu eta ospea bereganatu. Enpresa nazionalek kolonietan inbertsioak eginez, nazionalismoei bultzada eman zieten.

Ondorioz, lehia eta errezeloak sortu ziren; herrialde batzuk zerga protekzionistak ezarri zituztelako, atzerriko produktuen lehia saihesteko eta barne ekoizpenari eusteko, edo neurri interbentzionistak hartu zituztelako, liberalismo ekonomikoa mugatzen zutenak.

Entradas relacionadas: