Legezkotasuna, Legitimitatea eta Demokrazia: Gizarte Zibilaren Eginkizuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,99 KB

Legezkotasuna eta Legitimitatea

Legezkotasuna eta legitimitatea kontzeptu garrantzitsuak dira edozein ekintza edo instituzio ulertzeko. Alde batetik, legezkotasunak ekintza edo instituzio batek legeak betetzen dituen aztertzen du. Bestetik, legitimitateak ekintza edo instituzio hori justifikatuta dagoen aztertzen du. Adibidez, argi dago legeak direla, baina gerta daiteke zenbait lege, parlamentu-gehiengoak onartu izanagatik ere, guk immoraltzat edukitzea, justiziaren inguruan dugun ideiatik urrun daudelako. Hiru ikuspegi daude:

  • Baliozkotasun morala: araua zuzena edo bidezkoa den aztertzen du.
  • Baliozkotasun juridikoa: araua legezkoa den adierazten du, legedian jasota dagoen.
  • Jadanekotasun soziala: arauak gizartean duen onarpena aztertzen du.

Legezkotasuna

Erabaki, ekintza edo instituzio batek legeak betetzen dituen aztertzen du.

Legitimitatea

Erabaki, ekintza edo instituzioa justifikatua dagoen aztertzen du.

Estatu Mota eta Demokraziaren Bilakaera

Estatu Absolutista

Monarkia absolutistetan, errege-erreginek zuten botere guztia. Haien eskuetan zegoen bai legeak egitea eta bai legeak ezartzea. Gehiegikeriarik ez gertatzeko kontrolik ez zegoen.

Zuzenbidezko Estatu Liberala

Iraultza liberalen ondoren, inor ezin egon zitekeela legeen gainetik ezarri zen, ezta monarka bera ere. Horri deritzo legearen inperioa, eta horixe dagokio zuzenbidezko estatu orori. Eskubideak eta politika bereizi ziren: interes kontrajarriak orekatzearen artea. Konstituzioak botere-banaketaren legea zuen helburu, hiru botereen independentzia bermatuz.

Zuzenbidezko Estatu Demokratikoa

Eskubide zibil eta politikoak aitortu ziren: sufragio unibertsala, politikoki elkartzekoa, aukeratzekoa eta aukeratua izateko, kargu publikoak izatekoa, etab.

Zuzenbidezko Estatu Liberal, Demokratiko eta Soziala

Eskubide zibil, politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak aitortu ziren: hezkuntza, osasuna, etxebizitza, etab.

Ordezkariak Hautatzea eta Parte-Hartzearen Garrantzia

Ordezkarien Hautaketa

Gure sistema demokratikoak bi mende inguru ditu. Askatasunaren, berdintasunaren eta parte-hartzearen lehenengo demokrazia modernoak XIX. mendean sortu ziren. XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran, boto-eskubidea pertsona guztiek izan zezaten borrokatu zen, adingabeak eta atzerritarrak izan ezik. Gaur egun, ordezkaritzako sistema izatea da demokraziaren ezaugarri nagusia. Baldintza hauek bete behar dira:

  • Sufragio unibertsala (herritar bakoitzak boto bat).
  • Aldizkako hauteskundeak.
  • Botere-banaketa: legegilea, betearazlea eta judiziala.
  • Eztabaida publiko askerako bermea.
  • Denak hautagai izan ahal izateko eta kargu publikoak hartu ahal izateko aukera-berdintasuna.
  • Erabakiak hartzeko oinarrizko irizpidetzat gehiengoaren araua onartzea.
  • Muga konstituzionalak gehiengoaren arauari: gutxiengoekiko errespetua.

Parte-Hartzearen Garrantzia

Herritar guztiek sistema arrazionalki onartzean datza, baita erabakiak hartu aurreko deliberazio publikoetan parte hartzean ere. Alde onei eta txarrei, helburuei eta bitartekoei buruzko eztabaida arrazionalak sustatu behar dira. Deliberazioa da eginkizun demokratikoaren gakoa: sistema politikoak deliberaziozkoa izan behar du. Batzuetan, prozesuan bertan adostasuna lortuko da.

Sistema demokratikoak lau alderdi bermatu behar ditu:

  • Gutxieneko justizia-maila ziurtatzea: enplegu duina, elikadura, etxebizitza, osasun-zerbitzuak, hezkuntza, kalteberatasun-egoeran daudenei laguntzak, etab.
  • Ordezkaritza-mekanismoak hobetzea.
  • Herritarrei protagonismo handiagoa ematea.
  • Herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea.

Askatasunerako Eremua: Gizarte Zibila

Gizarte zibila egitura sakonago eta errotikakoago bat da, herri-ekimenez eratutako elkarte eta erakunde ugariek osatzen duten sare trinkoa. Bi bereizgarri nagusi ditu:

  1. Gizarte eta erakundeak libreak eta borondatezkoak dira. Elkarri lagundu nahi izateak eta besteekiko dugun konpromisoak bultzatuta sortzen dira.
  2. Interes komun batzuen alde lankidetzan aritzeko sortzen dira.

Partaidetza sozialeko eremu horiek akuilu eta jarduteko arrazoi dira. Iritzi publikoa sortzeko eta botere politiko eta ekonomikoa kontrolatzeko plataforma dira, estatuaren eta merkatuaren funtzionamendua zaintzeko eta bidegabekeriak salatzeko.

Gizarte Zibilaren Bi Ikuspegi

  • Merkatu gisa: gizarte zibila eta sektore pribatua sinonimoak dira. Harreman guztiek interes partikularraren ikuspegitik dute zentzua.
  • Hirugarren sektore moduan: gizatasunarekin lotutako hainbat balio komunek bultzatuta jokatzen dute herritarrek, denon interesaren ikuspegitik. Ez da estrategia kontua. Gakoa da jakitea ea parte-hartzaile guztiek batera jokatze hori adostasun libre eta borondatezkoaren ondorio den.

Ekonomia Etikorantz

Zer da ekonomia? Funtsean, giza banakoen beharrak asetzeko eta baliabideak banatzeko egiten diren jardueren multzoa. Ekonomiak eta enpresek ere badute erantzukizuna eginkizun demokratikoan. Aristotelesek zioen ekonomia etxea zuzen administratzean datzala, eta ekonomia bera eta krematistika bereizten zituen. Krematistika besteengan pentsatu ere egin gabe ondasunak pilatzea da. Adam Smithek ekonomiaren eta etikaren arteko lotura azpimarratu zuen. Interes hori justizia sozialaren esparruan sartu behar da. Amartya Sen pertsonen zerbitzura jarritako bestelako ekonomia batez mintzo zaigu: benetako askatasuna pobrezia-maila eta desparekotasun-maila handiak direnean, ekonomia-hazkundeak ez du zerikusirik aurrerapen moralarekin. Ekonomia etikoa oso bestelakoa da: ekitatiboagoa eta ekologikoagoa. Ekonomia egiten duten bakarrak ez dira merkatuak eta enpresak. Adibidez, kontsumitzaile garen aldetik, kontsumismoa nagusiki herrialde garatuetan ematen da.

Entradas relacionadas: