Legeak, Morala, Autonomia eta Askatasunaren Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,27 KB
Legeak
Legeek gizon-emakumeon portaera arautzen dute, hala denon arteko bizikidetza posible izan dadin. Legeek zer betebehar ditugun adierazten digute, besteekin ditugun harremanetan egin ditzakegunak eta inolaz ere egin behar ez direnak garbi eta zorrotz bereiziz. Gizarte barruan sortutako arauak dira legeak, gizabanako guztiok bete beharrekoak. Hori dela eta, legeak bete ezean, zigor bat ezar diezagukete. Gizarte bateko herritar guztiek lege berberak bete behar izaten dituzte. Gizarteak sortu eta ezarritako jokabide-arauak dira legeak. Haiek bete ezean, zigor bat ezar diezagukete.
Morala
Jokabide-arau pertsonalez osatuta dago. Nik neuk zeri irizten diodan zuzen eta oker, horixe hartzen dute oinarri nire arau moralek, nire sinesmen eta ideiekin bat etorrita. Alde horretatik, arau moral guztiak indibidualak dira, gizabanako bakoitzak bereak dauzkanez gero. Arau moralak barnetikoak dira, gure kontzientziak emanak direlako. Ger ta liteke, ordea, zenbaitetan gure uste moral errotuenen kontra jokatzea ere. Horrelakoetan, gure kontzientziaren agindua ez betetzeaz damutzen gara, eta kontzientziako harra sentitzen dugu, nahiz eta egindakoagatik zigorrik batere jaso ez. Morala indibiduala da, eta gure kontzientziak emandako barne-arauz osatuta dago. Gure uste moral errotuenen kontra jokatuz gero, damutu egiten gara eta kontzientziako harra sentitzen dugu.
Autonomia
Arau moralak gure kontzientziak agindutakoaren arabera geure buruari ematen dizkiogunak dira, eta horrela jokatzen duten pertsonek, beren jokabide-arauak haiek berek sortuak direnez gero, modu autonomoan jokatzen dute. Horrenbestez, gizabanakoak berak sortu eta bere buruari emandako arau autonomoek osatzen dute morala. Gizabanako batek bere jokabide-arauak bere kabuz egiteko duen gaitasuna da autonomia.
Askatasuna
AUTONOMIA: Arau moralak gure kontzientziak agindutakoaren arabera geure buruari ematen dizkiogunak dira, eta horrela jokatzen duten pertsonek, beren jokabide-arauak haiek berek sortuak direnez gero, modu autonomoan jokatzen dute. Horrenbestez, gizabanakoak berak sortu eta bere buruari emandako arau autonomoek osatzen dute morala. Gizabanako batek bere jokabide-arauak bere kabuz egiteko duen gaitasuna da autonomia.
HETERONOMIA: Arau legalak, aldiz, ez dira geuk sortuak, beste batzuek jarriak baizik. Pertsona batek besteren batek emandako arauei jarraitzen dienean, modu heteronomoan jokatzen duela esaten da. Legea, hain zuzen ere, gizarteak ezarritako arau heteronomoz osatuta dago. Beste pertsona batzuek ezarritako arauak bete eta beti haien arabera jokatzeari heteronomia esaten zaio.
ASKATASUN NEGATIBOA: Alde batetik, askatasun kontzeptuak 'hertsadurarik eza' esan nahi du. Inork ezin du aske izan bozatuta baldin badago edo arma batekin destatzen nit badute. Askatasunaren aurreneko adiera, bada, estu lotuta dago egin nahi duguna egiteko inolako eragozpenik ez izatearekin; hau da, kanpotiko presio, ne mehatxu eta loturarik ezarekin. Askatasun mota horri askatasun negatibo esaten zaio. Egin nahi duguna egitea galarazten digun oztoporik ez izateari deritzo askatasun negatiboa.
ASKATASUN POSITIBOA: Beharrezkoa da, halaber, geure buruari xedeak jartzea eta haiek lortzearren oso gogor saiatzea. Gure helburuak askatasun osoz aukeratzeko gizon-emakumeok dugun gaitasunari askatasun positibo esaten zaio.
Kontzeptu hori estu-estu lotuta dago autonomiarekin, zentzu horretan aske izateko nahitaezkoa baita nork bere kabuz zer egin erabaki ahal izatea. Alde horretatik, jakina, askatasun positiboa nabarmen murrizten ed nu da analfabetismo- edo pobrezia-egoeretan. Zer egin nahi dugun modu autonomoan erabakitzeko gaitasun errealari esaten zaio askatasun positiboa.
ERANTZUKIZUNA: Zer egin erabakitzeko ahalmenak, gainera, gure ekintzen arduradunashe bihurtzen gaitu, egiten dugunaren erantzule; eta horrek, erabakiak modugni askean hartu ahal izateak, eginbehar bat ere badakarkigu: unean-unean hartutako erabakiak gure gain hartzea eta egiten ditugunak justifikatzea. Erantzukizunak zera dakar: gure ekintzen arduradun bihurtzea, geure kabuz hartutako erabakiak justifikatu eta egiten ditugunen ondorioak gure gain hartu behar izatea, eragindako kaltea osatuz.
BALIO ETIKOAK: Max Scheler alemaniar filosofoak berebiziko garrantzia eman zien balioei, balioak baitira etikaren muin eta funtsa dira. Schelerrek, beraz, balio moralak eta baliook gizakiarengan duten eragina aztertzeari ekin zion, eta hain zuzen horrexegatik deritzo axiologia* haren teoria etikoari. Aintzat hartzekoak iruditzen zaizkigun tasunak dira balioak. Mota askotako balioak bereizten dira. Batzuk, balio utilitarioak, balio bitalak,balio zientifikoak ... Mota askotako balioak dauden arren, Schelerrek uste zuen badirela beste guztien aldean oso bereziak diren batzuk, balio etikoak eta hori zergatik gertatzen den ulertzeko, zenbait balio etiko zehatz kontuan hartzea, hala nola zintzotasuna, ontasuna, adorea, zuhurtasuna, eskuza baltasuna eta justizia beharrezkoa da.
INTELEKTUALISMO MORALA: Zenbait filosofok uste dute arrazoimena dela moralaren oinarria. Jarrera horren alde egiten dutenen arabera, zerbait ondo dagoen edo gaizki dagoen jakiteko, adimenaz baliatu beste erremediorik ez dago. Etika, beraz, arrazio nala da haien esanetan, eta estu lotuta dago ezagutzarekin. Dena den, etikan darabilgun arrazoimen mota ez da teorikoa, praktikoa baizik, gure ekintzekin eta egiten ditugunek besteengan eragiten dituzten efektuekin lotuta dagoenez gero. Ikuskera horri intelektualismo moral esaten zaio, eta Sokrates, Platon eta kant izan ditu defendatzaile nagusiak. Uste eta epai moralen oinarria arrazoimena dela dioen teoria etikoa da intelektualismo morala.
UNIBERTSALISMO MORALA: ikuskera horrek dio oinarrizko zenbait arau moral unibertsalak direla, eta zuzentzat hartzen ditugun jokabide eta ekintzek, beraz, pertsona guztiontzat izan behar dutela on eta zuzen -halaxe uste zuen Platonek, unibertsalista nabarmenenetako bat aipatzearren-.. Unibertsalismo moralak zera dio: badaudela oinarrizko zenbait arau moral, garai eta leku guzti-guztietako gizon-emakumeek baliozkotzat hartu beharko lituzketenak.
ERLATIBISMO MORALA: Interpretazio unibertsalistaren kontra, arau moral unibertsal baliozkorik ez dagoela defendatzen dute erlatibismo moralaren aldeko filosofoek. Haien iritziz, gizarte bakoitzak -are gizabanako bakoitzak ere-bere bereak eta besteenaz guztiz bestelakoak diren arau moralak dauzka. Erlatibistek diote ez dagoela arau unibertsal bakar bat ere denok balioz kotzat hartzeko modukoa denik.
Norberak zer ikuspuntu duen eta unean unean eta tokian-tokian zer balio onartzen diren, halakoxeak izango dira ongiari eta gaizkiari buruzko gure iritzi eta usteak. Antzinako zenbait greziar filosofo, sofistak, erlatibistakziren, eta Platonek oso gogor egin zien aurre.
KONTZEKUENTZIALISMO: gure ekintzen ondorioetan jartzen du azpimarra. Izan ere, kontsekuentzialisten ustez, gure ekintzak ikuspuntu moral batetik onak ala txarrak diren jakiteko, ekintzok ekar ditzaketen ondorioei erreparatu behar zaie. Kontsekuentzialista ezagunenak filosofo utilitaristak izan ziren, hala nola John Stuart Mill. Egile horren esane tan, gure jokabideak zorigaitza eta mina besterik ez badakar, hura printzipio goren eta bikainenetan oinarrituta egon arren, ikuspuntu moral batetik beti izango da txarra.