Legeak, Herritartasuna eta Giza Eskubideak: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,71 KB

Legeak

  1. Arau moralak: Kontzientzia mailan agintzen dute, norberaren arazoa da.
  2. Ohiturazko arauak edo gizarte-usadioak: Ez dira unibertsalak.
  3. Zuzenbidezko arauak edo gizarte-legeak: Estatu edo komunitate politiko bakoitzean, agintariek ezartzen dituzte, eta biztanle guztiek bete behar dituzte (lege multzoari “zuzenbide positiboa” deritzo).

Legeen jatorria: Iusnaturalismoa vs Positibismo Juridikoa

Legeen jatorriari eta izaerari dagokionez, hainbat ikuspegi desberdin sortu dira historian zehar:

  • Iusnaturalismoa: Zuzenbide natural baten izatea defendatzen du, estatuaren zuzenbidea baino lehenagokoa dena (Adibidez: bizitzarako eskubidea).
  • Positibismo juridikoa: Ez dute lege naturalik onartzen. Lege positiboak bakarrik daude. Etika eta zuzenbidea bereizten dituzte.

Iusnaturalismoa ≠ Positibismo juridikoa

Herritartasuna

Herritartasuna pertsona batek estatu bateko kide izatean dituen eskubide eta obligazio politiko, sozial eta ekonomikoen multzoa da.

Ezaugarri nagusiak

  • Herritarra estatu bateko kide da eta estatu horretako betebehar batzuk ditu.
  • Herritarrak estatuak babestu beharreko eskubideak ditu. Eskubide horietako bat da norberaren komunitate politikoa gobernatzeko zereginetan, zuzenean edo zeharka, parte hartzeko eskubidea.

Gaur egungo herritartasunaren bi sustraiak

Gaur egungo herritartasunaren kontzeptua XVII. eta XVIII. mendeetan sortu zen eta bi ideia nagusi uztartzen ditu:

  • Herritar guztiek jardun politikoan parte hartzeko eskubidea dutelako ideia (tradizio errepublikanoarekin lotua, herritarren parte-hartze aktiboa azpimarratzen duena).
  • Erromatar Inperiotik datorren ikuspegia: herritarrek legeek babestu beharreko eskubideak dituzte (tradizio liberalarekin lotua, herritarren eskubide subjektiboei lehentasuna ematen diena, nahiz eta parte-hartze politikoa ere aintzat hartu).

Herritartasuna eta nazionalitatea

Herritartasunaz gain, badira estatu bateko biztanle izateko beste modu batzuk: langile gonbidatua izatea, egoitza-baimena lortzea edo iheslaria izatea.

  • Nazionalitatea legezko estatutu bat da. Estatutu horren bidez, nazioarteko zuzenbideak onartutako estatu bateko kide da pertsona, estatu horri atxikita.
  • Eskuarki, pertsona jaioberriei nazionalitatea aitortzeko, ondoko irizpide hauetako bat erabili ohi da:
    • Lur-eskubidea (ius soli): Nazioaren lurraldean jaiotzen dena herritartzat hartzen da.
    • Odol-eskubidea (ius sanguinis): Gurasoen nazionalitateak du lehentasuna.
  • Pertsona batzuek nazionalitate bikoitza izan dezakete.

Giza Eskubideak

Gizakiok herritar garela onartzeak eskubide batzuk ditugula onartzea dakar:

  • Hasiera batean, hainbat eskubide zibil aitortu zitzaizkien herritarrei, hala nola:
    • Legezko bermerik gabe ez atxilotzeko eskubidea (Habeas Corpus).
    • Kontzientzia-askatasunerako eskubidea.
    • Adierazpen-askatasuna.
  • Geroago, eskubide politikoak gehitu ziren:
    • Parte-hartze politikorako eskubidea.
    • Elkartzeko eskubidea.
    • Sufragio unibertsala.
    • Kargu publikoak izateko eskubidea.
  • Azkenik, eskubide sozial eta ekonomikoak ere aitortu dira:
    • Hezkuntza jasotzeko eskubidea.
    • Sindikatuetan elkartzeko eskubidea.
    • Greba egiteko eskubidea.
    • Laneko higiene eta segurtasunerako eskubidea.

Entradas relacionadas: