Lautada definizioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,47 KB
Nekazaritza Isurialde Mediterraneoan
EAE-ko landa inguruak ezaugarri ez berdinak ditu kokalekuaren arabera. Ezberdintasun horiek fisikoak, nekazaritza-
Egituran eta lurzoruaren erabileran izan ahal dira.
Isurialde mediterraneoko nekazaritzak isurialde atlantikoko eta mediterraneoaren banalerroko hegoaldeko lurrak hartzen ditu. Eremu horietan lurzoruak egokiak dira laborantzarako bertako erliebe eremua dela eta, klima iparraldetik hegoaldera doa, trantsizioko klima mediterraneotik, kontinenteko klima mediterraneora.
Nekazaritza egiturari dagokionez, landa-inguruko biztanleria ugariagoa da eta biztanleria pilatuta egoten da. Ustiategiekin jarraituz, hauen neurria handitu egin da lursailak pilatzearen ondorioz besteak beste, Arabako Errioxan izan ezik. Bertan irekiak dira eta hainbat bidetan daude banatuta. Teknika aldetik, asko modernizatu dira eta produkzio sistema, laborantza espezialitatera bideratuta dago.
Landa-eremuak aztertuz, gehien bat nekazaritzarako eta basogintzarako erabiltzen dira.
Nekazaritza lehorrekoan eta ureztatzekoan espezializatu da. Lehorreko lurretan zerealak eta mahastiak dira nagusi. Zerealak Arabako lautadan eta bertako haranetan hedatzen dira. Mahastiak aldiz, Arabako Errioxan. Bertako ustiategiak txikiak izaten dira, baina, oso errentagarritasun, produkzio eta kalitate handikoak. Ureztaketan oinarritutako nekazaritzan, Ebroren eta bere ibaiadarren lautada alubialetan egiten da. Gehien bat fruta-arbolak, patatak,ortuko produktuak… produzitzen dira. Hauek nekazaritza eta elikadura-industria handietara bideratzen dira.
Baso ustiaketa gehien bat Arabako mendilerroetan egiten da. Gehien bat pinuak eta eukaliptoak, hauek zerratzeko eta horrela papera eta altzairuak egiteko erabiltzen da.
Gaur egun landa inguruan zenbait arazo daude, demografiarekin loturiko arazoak, biztanleria murriztu eta zahartu delako, arazo ekonomikoak, lehiakortasun urria eta nekazaritza dibertsifikazioa dela eta, gizarte arazoak, ezinezkoa baita landa-inguruko biztanleen nahiak asetzea… Arazo hauen barruan zenbait arrazoi daude, natura hondamendiak, nekazaritza jarduera ezegokiak…
Arazo hauekin bukatzeko azken urteotan zenbait neurri bultzatu dira, modernizazioa eta lehiakortasuna hobetzek zenbait neurri, dibertsifikazio ekonomikoa bultzatzeko neurriak, belaunaldien arteko erreleboa bultzatu nahi da nekazari gazteei laguntzak emanez… besteak beste.