Lauaxeta: Bizitza, Poesia eta Gerra Zibileko Konpromisoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,17 KB

1. Non eta noiz jaio zen Lauaxeta?

Lauaxeta 1905eko abuztuaren 3an jaio zen, Bizkaiko Laukiz herrian.

2. Zein zen bere benetako izena? Nondik datorkio Lauaxeta ezizena?

Bere benetako izena Esteban Urkiaga zen. Gurasoak Mungiara aldatu ziren bizitzera, idazleak 4 urte zituenean, eta han taberna bat jarri zuten martxan. Taberna zegoen etxea bakar-bakarrik zegoenez, lau haizetara, hortik hartu zuen Lauaxeta izena.

3. Loiolako urteak garrantzi handia izan zuten Lauaxetarengan. Zertan?

Han ezagutu zituen Jokin Zaitegi eta Andima Ibinagabeitia, eta horiei esker hasi zen euskaraz idazten eta argitaratzen; horrez gain, euskal nazionalismoaren kontzientzia ere hartu zuen Jokin Zaitegiri esker.

Gainera, urte haietan literaturan sakontzen lagundu zioten bi lagun izan zituen: Aita Errandonea, literatura klasikora erakarri zuena eta Aita Estefania, literatura irakaslea. Azken horren laguntzaz, Lauaxetak eta bere ikaskideak XIX. eta XX. mendeetako poesia ezagutzen hasi ziren: poesia erromantiko alemana, poesia frantsesa, gehienbat sinbolistak, erromantiko italiarrak eta Espainiako poeta modernistak (Machado eta Juan Ramon Jimenez).

4. Zein bi poema-liburu argitaratu zituen Lauaxetak?

Bide barrijak eta Arrats beran

5. Zein dira Bide barrijak poema-liburuaren ezaugarriak?

Idazkerari dagokionez, Aranaren arauei jarraitzen die: purismoa hiztegian, ortografia berezia, gazteleratik urrunduriko joskera…

6. 1931-33 urteen artean, euskal poesiak jarraitu beharreko bidearen inguruan eztabaida sortu zen. Zein zen eztabaidagaia?

Poesia errazagoa, herriak ulertuko duena egin (Orixe eta Aitzolek defendatzen duten bidea) edo garaian garaiko Europako poesia berrikuntzei jarraitu (sinbolismoa, poesia kultua…)

7. 1935ean argitaratu zuen Arrats beran liburua. Aurrekoarekin alderatuta, zein ezaugarri ditu?

Modernismo herrizalearen alde jo zuen: poesia herrikoira hurbildu zen. Antonio Machado, Juan Ramon Jimenez eta Garcia Lorcaren eragina nabarmena da bai gaietan, bai formetan. Badute bere olerkiek sinbolismoaren eragina: metaforaren erabilera, kolore eta sentsazioen aldeko gustua. Sinbolismoak idealaren mundua islatzen zuen, baina ez zen horregatik gizartetik aldentzen, baizik eta poesia gizartea eraberritzeko tresna gisa ulertzen zuen. Mundua aldatu nahi zuen, utopiara iritsi, materialismotik urrunduz. Horrez gain, poesia abertzalerako joera ere nabarmena da.

8. Askotan esan izan da Lauaxetaren poesia zaila dela. Zergatik?

Garai hartako joerari jarraituz, Sabino Aranaren idaztarau garbitzaleei jarraitu zielako, alde batetik; eta, bestetik, bere ustez, poesiak ez duelako mamia lehenengotan agerian jarri behar, baizik eta iradoki. Horrez gain, elipsiaz ere asko baliatu zen, eta horrek zaildu egiten zuen olerkiaren ulermena.

9. Lauaxeta-García Lorca. Zein izan zen bien arteko harremana?

Elkar ezagutu zuten azaletik, Garcia Lorcak Bilbon eskainitako hitzaldi batean. Lauaxetak haren olerki batzuk euskaratu zituen. Arrats beran liburuan haren eragina nabari da, bai jorratutako gaietan (heriotza oso presente dago, gai sozialagoak: Langile eraildu bati…), bai hizkera herrikoiagoan.

10. 1936ko gerran, zer parte-hartze izan zuen?

Poeta izateaz gain, ekintzaile politiko sutsua ere izan zen: mitinak ematen jardun zen eta kultur ekitaldiak antolatzen ere ibili zen. Gerra hasi zenean, Euzko Gudarostean sartu zen eta komandante izatera iritsi zen. Bi lanen ardura izan zuen: intendentzia eta propaganda.

11. Georges Berniard-ek zein lotura dauka Lauaxetarekin?

La Petite Gironde egunkariko kazetaria zen eta Lauaxetak lagundu zion Gernikako bonbardaketaren ondorengo irudiak hartzen. Gernikan herri kiskalduaren argazkiak egiten ari zirela, faxistek atxilotu eta Gasteizera eraman zuten.

12. Non eta noiz hil zen?

Gasteizen fusilatu zuten, 1937ko ekainaren 26an.

Entradas relacionadas: