Latoiak, Brontzeak, Superaleazioak eta Altzairu Herdoilgaitzak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB

GALD:COBR: Latoiak eta Brontzeak

Zer dira latoiak? brontzeak?

Latoiak zinkez eta kobrez osatutako aleazioak dira. Horiez gain, Pb, Sn eta Al kantitate txikiez osatuak ere egon daitezke latoiaren propietateak modifikatzeko: harikortasuna edota korrosioarekiko erresistentzia, besteak beste. Brontzeak, ordea, eztainuz eta kobrez osatutako aleazioak dira.

Kobre Puruaren Aplikazio Nagusiak

  • Errotor barrak: Erresistentzia mekaniko handia jasan behar dutenean izan ezik.
  • Armazoia: Erresistentzia mekaniko handia eta tenpleari erresistentzia behar duenean izan ezik.

Superaleazioak

Zein aplikazio motatan erabiltzen dira? Tª altuak eta indar asko jasan beharreko aplikazioetan, aplikazio beroenetarako kobaltozko superaleazioak.

Zein da material mota hauek behar duten propietate nagusia? Erresistentzia mekaniko ona eta fluentzia erresistentzia ona tenperatura altuetan.

Zeintzuk dira superaleazioen hiru familia nagusiak? Nikel, kobalto eta burdin-nikel aleazioak.

Altzairu Herdoilgaitzak

Zergatik ezin dira ferritikoak tratamendu termiko bidez gogortu? Altzairu herdoilgaitz ferritikoek fase bakarra daukate, ferrita. Tratamendu termiko bat eginez gero ferrita bakarrik edukiko dugu, hau da, ezin izango dugu beste fase bat lortu. Baina altzairu herdoilgaitz ferritikoak 900ºC-tik gora berotuz gero austenita pixka bat lortu daiteke, eta transformazio hori azkar hoztuz gero martensita sortzen da, plastikotasuna eta korrosioarekiko erresistentzia galduz. Horregatik altzairu herdoilgaitz mota honetan hozketa motel bat egin behar da 1000ºC-tik hasita.

Duplex Altzairuen Abantailak eta Desabantailak

Abantailak:

  • Erresistentzia handiagoa pisuaren murrizketan.
  • Korrosioaren aurkako erresistentzia handiagoa, bereziki korrosioagatiko tentsio pitzadura.
  • Prezioen egonkortasun hobea.
  • Prezio baxuagoa.

Desabantailak:

  • Austenitiko tipoko nikelaren eduki altuak prezioen gorakadara eramaten gaitu.
  • Korrosioaren aurkako erresistentziarentzat inongo neurririk ez dago. Zoritxarrez, altzairu austenitiko estandarrak, 304 (1.4301) edota 316 (1.4401) SCC-arekiko sentiberenak dira.
  • Erresistentzia altuko abantaila berehala bihurtzen da desabantaila konformabilitatea eta manfakturarekiko.
  • Duplex altzairu herdoilgaitzen metalurgia askoz konplexuagoa da. Altzairu duplexek fase-kopuru ez desiratuta era dezakete altzairuari tratamendu zuzena ematen ez bazaio.

Titanioa

Zer dela eta du titanioak korrosioari erresistentzia altua material erreaktiboa izanik? Pasibazio geruza hau naturalki sortzen da oxigenoa titanioarekin kontaktuan sartzean, baina tratamendu kimiko edo elektrokimikoen bitartez ere sortu daiteke. Nahiz eta titanioaren eta ingurunearen arteko erreakzioa termodinamikoki posible izan, pelikula pasibanteak ez du posible egiten hauen arteko interakziorik, erreakzio kimikoa murriztuz edo desagertaraziz.

Aleazio Motak

Zein aleazio mota daude? Zerk bereizten ditu aleazio mota hauek? Hiru mota daude: alfa, alfa+beta eta beta aleazioak. Alfa HCC fase geometria hexagonalak estabilizatzen dira eta beta aleazioetan, BCC

Entradas relacionadas: