Latindar Historiografia: Erromako Historialari Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,77 KB

LATINDAR HISTORIOGRAFIAREN HASTAPENAK

Historiografiaren inguruan heldu zaizkigun lehenengo aztarnak Libri Pontificum izenekoak dira, K.a. V. eta IV. mendetakoak. Pontifizeek idatzitako gertakizun garrantzitsuenak adierazita daude, eta liburuak ofizialak eta publikoak ziren.

Lehen Historialariak eta Joera Berriak

K.a. III. mendetik aurrera, lehenengo historialariak agertu ziren, gertaerak bildu eta Erromaren historia jaso zuten Annales idazkietan. Historialari aipagarrienak Kinto Fabio eta Luzio Zinzio dira. Grekoz idazten zuten, eta helburua Erromaren historia atzerrian zabaltzea zen.

K.a. II. eta III. mendeen artean, Katon Zentsorea prosa sortzailetzat jotzen da. Haren Origenes izeneko historia lana berritzailea izan zen, eta Erromaren eta Italiaren historia kontatzen du modu kronologikoan. Historiografian joera berria garatu zen Julio Zesarrek eta Salustiok bultzatuta.

HISTORIALARI LATINDAR GARRANTZITSUENAK

JULIO ZESAR (K.a. 100 – K.a. 44)

Politikaria eta militarra izan zen. Zesarren bizitzan Galiaren konkistak eta Ponpeio agintariaren aurkako gerra zibilak garrantzi handia izan zuten. Bi historia lanek estilo berri bat zabaldu zuten latinezko historiografian:

  • Commentarii de bello Gallico
  • Commentarii de bello Civili

Zesar da gertakizunen protagonista eta kontalaria. Idatzitako ohar eta txostenetan oinarritzen da, eta etnografiari eta geografiari buruzko deskribapenak ematen ditu. Hirugarren pertsona erabiltzen du iruzkinetan bere buruaren propaganda egin nahi duelako, eta uneak eta testuingurua aldatzen ditu batzuetan.

SALUSTIO KRISPO (K.a. 86 – K.a. 35)

Gaztetatik ibili zen politikagintzan. Zesar hil zutenean, Salustiok babes politikoa galdu zuen eta Erromaren historiaren pasarteak idaztea erabaki zuen. Bere lan ezagunenak hauek dira:

  • Catilinae coniuratio: Katilina errepublikaren alde matxinatu zela kontatzen du, Salustiok bizitako gertakizunak direlarik.
  • Bellum Iugurthinum: Numidiako erregea hil ondoren gertatutako gatazkak kontatzen ditu.

Literaturaren ikuspegitik, lan bizi eta interesgarriak eskaintzen ditu, eta pertsonaia nagusi eta ez-nagusi guztien erretratuak eta hitzaldiak tartekatzen ditu. Beste batzuetan, idazle berri baten ezaugarri traketsak ikusten dira.

TITO LIVIO (K.a. 64/59 – K.o. 17)

Erretorika ikasketak egin ondoren, Erromara joan zen eta han pasa zuen bizitza osoa, bere lan nagusia idazten: Ab Urbe Condita. Erromaren historia kontatzen du, hiria sortu zenetik Drusoren heriotzara arte.

Tito Livioren lana beste idazle batzuek aukeratu eta laburpenak egin zituzten, eta jatorrizko lan gehiena galdu egin zen. Historialarien testigantzak erabili zituen iturri gisa, eta historialari honek bertsio guztiak ematen ditu, elkarren aurkakoak izan arren. Historiaren ikuspegi filosofiko estoizista du; egilearen iritziz, bertuteari esker egiten du historiak aurrera. Pasarte narratiboak eta dramatikoak erabiltzeko joera du, eta diskurtsoak tartekatzen ditu pasarte deskriptiboak eta narratiboak orekatzeko.

KORNELIO TAZITO (K.o. 55 – K.o. 120)

Hizlaria eta abokatua zen. Politikan aritu zen eta kontsula ere izan zen idazten hasi baino lehen. Lan nagusiak hauek ziren:

  • Historiae
  • Annales

Erromaren historia osoa idatzi nahi zuen, baina ez zuen lortu, hil egin zelako. Liburuetan ikerketa lan sakonak ikus daitezke; jatorrizko iturriak eta beste historia lan batzuk aztertzen ditu, eta deskripzio ugari ematen ditu. Germania lanean deskribapenak egiteko zaletasuna erakusten du, hala nola, ohiturak eta geografia.

Entradas relacionadas: