Latindar Esamoldeak eta Erromatar Inperioaren Historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,01 KB

Latindar Esamoldeak (P-V)

Panem et circenses
Ogia eta zirkuko jokoak. Poeta batek erromatarrak kritikatzen zituen hitz hauekin: jendeak arazoak beren burutik baztertu nahian zebiltzan.
Pater familias
Familia burua.
Patria mea totus mundus est
Mundu guztia nire aberria da.
Peccata minuta
Akats txikiak, garrantzirik gabekoak.
Per capita
Pertsona bakoitzeko.
Per se
Berez, norberak egina.
Persona non grata
Atsegina edo gustukoa ez den pertsona bat.
Plus
Gehiago.
Podium
Plataforma edo oholtza.
Post data (P.D.)
Eskutitzetan sinatu ondoren idazten dena.
Post meridiem (p.m.)
Eguerdi ondoren.
Prima facie
Lehenbiziko ikustaldiaz, lehen begiratuan.
Prima non datur et ultima dispensatur
Lehenengoa ez da ematen eta azkenekoa barkatzen da (klaseko esamoldea).
Primus error veniam meretur
Lehenengo akatsak barkamena merezi du.
Primus me circumdedisti
Nire inguruan buelta guztia eman zuen lehenengoa izan zinen.
Pro domo sua
Norbere etxearen alde.
Pro forma
Itxura gordetzeko.
Quae est domestica sede iucundior?
Ba al dago bakoitzaren etxea baino leku gozoagorik? (Home sweet home).
Quid pro quo
Zerbait zerbaiten truke.
Quod natura non dat, Salmantica non praestat
Naturak ematen ez duena, Salamancako Unibertsitateak ezin du eskaini.
Quod tibi non vis alteri non facias
Zuretzat nahi ez duzuna, ez egin besteari.
Quorum
Gutxieneko kopurua bozketa bat baliagarria izateko.
Quousque tandem…?
Noiz arte…? Galdera erretoriko bat.
Requiem
Bakea, atsedena.
Requiescat in pace (R.I.P.)
Goian bego.
Res iudicata pro veritate habetur
Epaitutakoa egiazkotzat hartzen da.
Res, non verba
Ekintzak, ez hitzak (gehiago egin eta gutxiago hitz egin).
Res nullius
Inorrena edo edozeinena, denona.
S.P.Q.R. (Senatus Populusque Romanus)
Erromatar Senatu eta Herria, lehen Erromatar Inperioaren ezaugarria eta gaur egun Erromako udalekoa.
Sancta sanctorum
Lekurik sakratuena, bereziena.
Sensu lato
Zentzu edo esanahi zabalean.
Sensu stricto
Zentzu edo esanahi zehatzean.
Si vis pacem, para bellum
Bakea nahi baduzu, prestatu gerra.
Si vis scire, doce
Ikasi nahi baduzu, irakatsi.
Sic
Horrela.
Sigla
Laburdurak.
Sine die
Eguna zehaztu gabe, datarik gabe.
Sine nobilitate (snob)
Nobleziarik gabe, arrunta.
Solarium
Terraza non eguzkiak bete-betean jotzen duen; eguzkia hartzeko leku aproposa.
Statu quo
Gauzak dauden-daudenean, dagoen bezala.
Status
Egoera.
Sui generis
Bere erara, berezia, bitxia.
Superavit
Soberan dagoena.
Tarda fugit pigris, velox operantibus hora
Ezer egiten ez dutenentzat denbora motela da; lan egiten dutenei berriz, azkar pasatzen zaie.
Tempus fugit irreparabile
Denborak berreskuraezin alde egiten du.
Totum revolutum
Nahaste-borrastea.
Ubi sunt
Non daude? Topikoa.
Ubi amatur, non laboratur, et si laboratur labor ipse amatur
Maite baduzu ez zaizu batere kostatzen, eta kosta bazaizu eginbeharra bera ere maite duzu. Hau da, maitekiro eta gustura egiten duguna erosoago egiten dugu.
Ultimatum
Azkeneko abisua.
Urbi et Orbi
Hiriari eta mundu guztiari zuzendua.
Usque ad mortem
Heriotza arte, hil arte.
Uti, non abuti
Erabili baina ez abusatu.
Vade mecum
Etor zaitez nirekin.
Vade retro
Zoaz atzera! Zerbait ez onartzean esaten dena.
Vae victis!
Gaixoak garaitutakoak!
Vale!
Agur! Bejondeizula!
Veni, vidi, vici
Etorri, ikusi, garaitu egin nuen.
Verba docent (movent), exempla trahunt
Hitzek irakasten (hunkitzen) dute, adibideek berriz, erakartzen dute.
Verba volant, scripta manent
Haizeak hitzak eramaten ditu, idatziek berriz, ez dute alde egiten.
Verbi gratia
Adibidez, esate baterako.
Versus (vs.)
Bi taldeen arteko lehiaketa adierazteko erabiltzen da.
Viceversa
Alderantziz.
Vide supra (v.s.)
Begira ezazu aurrerago / gorago.
Vis comica
Barre eragiteko erraztasuna edo ahalmena.
Vis legibus inimica
Indarkeria legeen etsai.

Erromatar Inperioaren Historia: Galdera-Erantzunak

Inperioaren Garaiak eta Dinastiak

  • Noiztik noiz arte iraun zuen Mendebaldeko Erromatar Inperioak? K.a. 27tik K.o. 476ra.
  • Erromatar Inperioa zenbat garaitan dago banatuta? Bi garai nagusitan.
  • Zeintzuk dira garai horien izenak? Goi-Inperioa eta Behe-Inperioa.
  • Noiztik noiz arte iraun zuen Printzipatuak edo Goi-Inperioak? K.a. 27tik K.o. 192ra.
  • Noiztik noiz arte iraun zuen Behe-Inperioak? K.o. 193tik K.o. 476 arte.
  • Zein da Behe-Inperioa adierazteko beste izena? Dominatua.
  • Noiz hasten da Dominatuaren garaia eta noiz arte irauten du? K.o. 284tik K.o. 476ra.
  • Zenbatu kronologikoki Goi-Inperioko dinastiak: Julio-Klaudiar dinastia, Flaviar dinastia, Nerva-Antoniar dinastia eta Severiar dinastia.

Enperadoreak eta Gertaera Nagusiak

  • Zenbatu kronologikoki Julio-Klaudiar dinastiako enperadoreak: Augusto, Tiberio, Kaligula, Klaudio, Neron.
  • Zein enperadorek utzi zien inperioa bere semeei? Vespasianok.
  • Noren agintaldian eraiki zen Koliseoa? Vespasianoren agintaldian.
  • Zein dinastiarekin hasi zen enperadoreen adopzioa? Nerva-Antoniar dinastiarekin.
  • Zehaztu zeintzuk izan ziren bost enperadore onenak: Nerva, Trajano, Hadriano, Antonino Pio eta Marko Aurelio.
  • Zein enperadorerekin lortu zuen Erromatar Inperioak zabalera handiena? Trajano enperadorearekin.
  • Zein enperadore izan ziren hispaniarrak? Trajano eta Hadriano.
  • Enperadore bati “filosofo” esaten zioten. Nori? Marko Aureliori.
  • Nola zuen izena Marko Aurelio enperadorearen semeak, hurrengo enperadorea izan zenak? Komodo.
  • Zein enperadorearen heriotzarekin gertatu zen bigarren anarkia militarra? Komodoren heriotzarekin.
  • Lehenengo anarkia militarraren urtea: K.o. 68-69.
  • Noiz hasi zen Behe-Inperioa? K.o. 193. urtean kokatzen da, Severiar dinastiarekin.
  • Zer lortu zen K.o. 212. urtean? Erromatar Inperioko gizonezko guztiei hiritartasuna eman zitzaien.
  • Zein enperadorek hiritartasun orokorra ezarri zuen? Karakala enperadoreak.

Kristautasuna eta Inperioaren Amaiera

  • Nork ezarri zuen tetrarkia? Dioklezianok, K.o. 293. urtean.
  • Zer da labaroa? Kristau ikur bat da, Kristoren monograma daramana (X eta P letrak), K.o. IV. mendeko erromatar armadetan erabilia. Konstantino hasi zen erabiltzen.
  • Nork ezarri zuen erlijio-kultuaren askatasuna? Konstantino Handiak.
  • Zein urtetan utzi ziren bertan behera kristauen aurkako jazarpenak? K.o. 313. urtean.
  • Zein urtetan sinatu zen Milango Ediktua? K.o. 313. urtean.
  • Nork sinatu zuten Milango Ediktua? Konstantinok eta Liziniok.
  • Milvio Zubiko Borrokan nork borrokatu zuen noren aurka? Konstantinok Maxentzioren aurka.
  • Zer lortu nahi zuen Juliano “Apostata” enperadoreak? Kristautasunaren ondoren erlijio paganoak berpiztu.
  • Zer ezarri zuen Teodosio Handia enperadoreak? Kristautasuna erlijio ofizial bihurtu zuen.
  • Zein izan zen azken erromatar enperadorea? Romulo Augustulo.
  • Zein urtetan kokatzen da Erdi Aroaren hasiera? K.o. 476an, Erromatar Inperioaren amaieraren ondoren.
  • Zein urtetan gertatu zen Otomandarren garaipena Ekialdeko Erromatar Inperioan? K.o. 1453an.
  • Zein izen zuen Konstantinopla hiriak Konstantino izena aldatu aurretik? Bizantzio.

Lotura Ariketa

  • Inperio osoko biztanleei hiritartasuna eman zien: Karakala.
  • Hispaniako Italica hirian jaio zen: Trajano.
  • Flaviar dinastiako lehenengo enperadorea: Vespasiano.
  • Seneka bere maisuaren heriotza agindu zuen: Neron.
  • Estoizismoaren jarraitzailea izanik, enperadore filosofo deitua izan zen: Marko Aurelio.
  • Erlijio kristaua Estatuko ofiziala bihurtu zuen: Teodosio Handia.
  • Milango Ediktua aldarrikatu zuen: Konstantino Handia.
  • Tetrarkia ezarri zuen gobernu-sistema gisa: Diokleziano.
  • Boterea galdu zuen Odoakroren alde: Romulo Augustulo.
  • Gerra zibilen ondoren Erroma apaindu zuen: Augusto (Oktavio).
  • Zein enperadore saiatu zen kultu paganoak zaharberritzen? Juliano Apostata.

Datu Gehigarriak

  • Odoakroren garaipenak Erdi Aroari hasiera eman zion. Zein herritakoa zen?
    1. Britaniarra
    2. Ostrogodoa
    3. Bandaloa
    4. Alanoa
  • Nola zuen izena Neronen amak, Klaudioren bigarren emaztea zenak? Agripina Gaztea.

Entradas relacionadas: