Lateralitatea azalpena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB
Espektro elektromagnetikoa: Ezagutzen ditugun uhin elektromagnetiko guztien multzoa da. Hauek uhin-luzeraren edo maiztasunaren arabera ordenaturik agertzen dira.
Espektroak: Argiaren espektroa jarraia da, baina gas bero baten espektroa ez jarraia. Elementu baten xurgapen- eta emisio-espektroak.
Balmer-ek hidrogenoaren espektro teoria atomikoa ikertu zuen eta bere marren maiztasunek serie bat osatzen zutela aurkitu zuen.
Lyman
-en seriea (UM) e-aren saltoa 1. Mailara, Balmer
-en seriea (Ikuskorra) e-aren saltoa 2. Mailara eta Paschen
-en seriea (IG) e-aren saltoa 3. Mailara.
Planck-en teoria (1900): Gorputz beltzek energía paketeka edo kuantuka xurgatzen edo igortzen dute, eta ez modu jarraian.
Kuantu edo pakete bakoitzaren energía maiztasunarekiko proportzionala da. E=h.V
Bohr-en 3 hipotesiak: e-a bere orbitan biraka dabilenean ez du energiarik askatzen edo xurgatzen. Orbita horren erradioa eta enegia kuantizatuta daude (balio finko bat dute). Atomoak energia trukatzen du e-a orbitaz aldatzen denean. Nukleotik hurbilago dagoen maila batera salto egiten duenean energia askatzen du, eta alderantziz bada xurgatzen du.
Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioa: Ezinezkoa da, aldi berean eta zehaztasun osoz e-aren posizioa eta abiadura jakitea.
De broglie-ren uhin-gorpuskulo dualitatea: Higitzen ari diren partikula guztiak uhin bat dute elkartuta.
Nukleoaren azalpena: Atomoaren zentroan dago, oso txikia da atomo osoarekin konparatuta, ia atomoaren masa guztia bertan kokatuta dago, positiboki kargatuta dago eta bertan nukleoiak daude, protoiak eta neutroiak.
Azala: Bertan e-ak dabiltza mugitzen oso abiadura handiarekin ORBITAL deituriko zona batzuetan.
Orbitalaren definizioa: Nukleoaren inguruko zona bat eta bertan e-a aurkitzeko probabilitatea oso handia da (%90 baino gehiago).
Zenbaki kuantikoen definizioa:
Orbitala finkatzeko 3 zbk kuant behar dira.
N:
zbk kuant nagusia, orbitalaren energia-maila eta tamaina zehazten ditu.
L:
zbk kuant sekundarioa edo azimutala, orbitalaren itxura espazioan.
M:
zbk kuant magnetikoa, orbitalaren orientazioa espazioan. E-a finkatzeko beste zbk bat behar da. s (spin zbk kuant): e-aren bere ardatzarekiko errotazioa adierazten du.
Hund-en printzioa: Orbital degeneratuak (energia berdinekoak) betetzerakoan e-ak banan-banan sartzen dira eta denak erdi beteta daudenean e-ak parekatzen sartuko dira.