Larruazaleko Tratamendu Protokoloak: Ildoak, Biguntasuna eta Zirkulazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,18 KB

Ildoak Tratatzeko Protokoloa

Larruazalaren Beharrak

  • Ildo berriak sortzeari aurre hartzea eta aurrez sortutakoak txikiagotzea.
  • Epidermisa hidratatzea eta dermisaren elastikotasuna hobetzea.

Larruazalaren Prestaketa

  • Larruazal lehorrentzako esne eta toniko hidratatzaile eta emolientea erabili behar da: hidratazio-faktore naturala, galorratz, borraja eta sesamo olioak.
  • Esfoliatu egin behar da, esfoliatzaile fisikoak edo kimikoak erabiliz.

Tratamenduaren Muina

  • Osagai aktibo hidratatzaile eta leheneratzaileak erabili behar dira.
  • Krema hidratatzaile eta leheneratzaileak erabili behar dira: ehun-estraktuak, serumak, prestakin fisiologikoak, bitaminak, eta zolda-belarraren, ekinazearen, Centella asiaticaren eta Rosa rubiginosaren estraktuak. Masaje bidez ezarri behar dira.
  • Alfahidroxiazidoak erabili behar dira, zelulen berrikuntza eta hidratazioa hobetzen baitute.
  • Ionizazioa edo diatermia kapazitiboa erabili behar da, substantzia aktiboak larruazalean errazago sartzeko eta zeluletako metabolismoa indartzeko.
  • He-Ne laserra erabili behar da, trofikoa delako eta ildo sortu berriak orbaintzen dituelako.
  • Ildoen aurkako mikrourradura sistemak ere ditugu.

Tratamendua Amaitzea

  • Maskara tinkatzaile eta tenkatzaileak erabili behar dira: kolagenoa, elastina, Centella asiatica.
  • Krema hidratatzaile, nutritibo eta leheneratzailea ematea egunero.
  • Ur hotzeko presio-dutxak.

Biguntasuna Tratatzeko Protokoloa

Larruazalaren Beharrak

  • Larruazalaren elastikotasuna hobetzea.
  • Giharren tonua handitzea.

Larruazalaren Prestaketa

  • Larruazal lehorrak garbitzeko, gorputzeko esne eta tonikoaz garbitu behar da.
  • Esfoliatzaile fisikoa edo kimikoa (leku lokalizatuetan) erabili behar da.

Tratamenduaren Muina

  • Kosmetiko leheneratzaile eta tinkatzaileak erabili behar dira: serumak, kontzentratu biologikoak, itsas osagai aktibo biologikoak, kolagenoa, oligoelementuak, landare-estraktuak...
  • Galorratzaren, Rosa rubiginosaren eta jojobaren esentzia-olioak dituzten krema tinkatzaileak erabili behar dira, A, E eta F bitaminadunak.
  • Anpuluak ehun-estraktuez egindakoak izaten dira: karenaz, enbrioi-ehunez...
  • Hipotermia eragiten duten substantziak erabili behar dira, ehunak eta hodiak tinkatzeko.
  • Ionizazioa erabili behar da, osagai aktiboak larruazalean hobeto sartzeko, eta diatermia kapazitiboa.
  • Mugimendua kitzikatzeko korronteek giharren tonua hobetzen dute (gimnasia pasibo isotonikoa).
  • Eskuzko masaje aktiboa egin behar da.

Tratamendua Amaitzea

  • Maskara tenkatzaile edo tinkatzailea eman behar da.
  • Belar-estraktuak hotzean lainoztatu behar dira.
  • Krema tinkatzailea eman behar da.

Aholku Profesionala

  • Elikadura orekatua.
  • Ariketa fisikoa (korrika, igeriketa).
  • Krema tinkatzailea egunero ematea.
  • Hidroterapia erabiltzea.

Gorputzeko Baskularizazio-Nahasmenak Tratatzeko Protokoloa

Larruazalaren Beharrak

  • Itzulerako linfa-zirkulazioa eta zainetako itzulerako zirkulazioa hobetzea.
  • Odolaren estasia eta edema sor dadin galaraztea (prebentzioari begira).

Larruazalaren Prestaketa

  • Larruazal lehorrak edo normalak garbitzeko, esne eta tonikoaz garbitu behar da, eta suabe esfoliatu.

Tratamenduaren Muina

  • Mikrozirkulazioa hobetu, kongestioa kendu eta drainatu egin behar da.
  • Teknika hidrotermalak oso egokiak dira, tenperatura epela edo nahiko hotza bada betiere; hartara, tonu baskularra hobetzen da.
  • Substantzia toniko baskularrez egindako gelak erabili behar dira: huntzaz, erratzaz, mentolaz eta mahasti gorriaz egindakoak.
  • Presoterapia ere, txandaka.
  • Lehendabiziko asteen ondoren, galbanizazioa erabili behar da, likidoak birxurgatzeko eta tonu baskularra hobetzeko, baita zirkulazioa kitzikatzeko korronteak ere, drainatzen dutelako.
  • Hiperemia eragiten duten teknikak saihestu.

Tratamendua Amaitzea

  • Lohizko edo lurrezko bilgarriak egin behar dira, hodiak pixka bat hertsatzeko eta kongestioa neurri batean kentzeko substantziak erabiliz: erratza, alga gorriak.
  • Bilgarria presio-zurrustaz edo kontraste-dutxaz kendu behar da, edo dutxa epel hutsaz.

Aholku Profesionala

  • Medikuari bisita egitea.
  • Atseden hartzeko galtzerdiak erabiltzea.
  • Zainetako itzulera hobetzeko ariketak egitea.
  • Dieta orekatua egitea, ez erretzea, alkoholik ez edatea eta gehiegizko pisua ez izatea.

Entradas relacionadas: