Larruazalaren Tratamenduak: Deshidratazioa eta Larruazal Koipetsua
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Medicina y Salud
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB
Deshidratazio Sakonaren Tratamendua
Larruazalaren Beharrak:
- Sakoneko hidratazioa
- Babesa
- Larruazala zahartzeari aurrea hartzeko edo larruazala zahartu izanari aurre egiteko tratamendua
Larruazala Prestatzea
- Larruazal lehorrak garbitzeko esneaz garbitu behar da, gai emoliente eta hidratatzaileez. Ez da kosmetiko detergenterik erabili behar.
- Tonikoek eta lainoztatu egiten diren produktuek usain landareen ur destilatuaz egindakoak izan behar dute.
- Esfoliazioak ere suabea izan behar du, peeling entzimatikoa, ezkatatu egiten ari diren zelula korneoak kentzeko. Kontzentrazio txikiko alfahidroxiazidoak ere erabil daitezke, hidratatzaileak baitira.
Tratamenduaren Muina
- Azaleko deshidratazioa tratatzeko kosmetikoez gain, AHA bidezko tratamenduak ere egin behar dira, maizago eta kontzentrazio handiagoak.
- Erabiltzen ditugun produktuak kolagenoetan, elastinatan, olio dermofilotan, E eta F bitaminan aberatsak izan behar dute.
- Hidratatzaileak eta erregeneratzaileak izan behar dute guztiek.
- Anpulu ionizagarriak eta kremak erabiltzen dira gehien.
- Teknikei dagokienez, diatermia kapazitiboak eta ionizazioak osagai aktiboak errazago sartzea eragiten dute eta maiztasun handiko zeharkako masajea egin daiteke, estimulatzailea dela eta.
- Galbanizazioa hidratatzailea da eta gainera, eragin trofikoa ere du eta suspergarria ere bada.
- Masajea oso egokia da deshidratazio sakona ere tratatzeko.
Tratamendua Amaitzea
- Maskararik egokienak kolagenozkoak dira edo hersketa teknikekin batera erabiltzen diren maskara hidratatzaileak.
Profesionalen Aholkularitza
- Azaleko deshidratazioa tratatzeko gomendioez gain, ura eta edari isotonikoak hartzeko ere gomendatu behar da eta dieta orekatua egiteko (fruta, berdura, zumo asko).
Larruazal Koipetsurako Protokoloa
Larruazalaren Beharrak:
- Gehiegizko gantza kentzea
- Hiperkeratosia murriztea
- Sebo fluxua erregulatzea
- Germenen kutsadurari aurre hartzea
Larruazalaren Prestaketa
- Higieneak astringentea izan behar du neurri batean, narritadurak eta errebote efekturik eragin ez dezan.
- Larruazal koipetsuetarako esne garbigarriak erabiliko ditugu (hamameli estraktua).
- Esfoliazioa ezinbestekoa da, larruazal mota horretan hiperkeratosia agertzen baita. Brossagea erabil daiteke (aknea edo narritadura orokorra duen eremuetan eskuila pasa gabe).
- Esfoliatazaileak fisikoak edo kimikoak izan daitezke.
- Lainoztatzeko: hamamelia, kamamila edota esentzia olio antiseptikoak, larruazalak aknea izateko joera duenean: eukaliptoa, te arbola, erromeroa, limoia.
- Oso garrantzitsua aknearen konplikazioak sahiesteko: asepsia.
Tratamenduaren Muina
- Larruazal horiek ez dute bestelako larruazal premiarik izaten. Horregatik, ez da beharrezkoa teknika elektroestetikoak erabiltzea.
- Sebo jariaketa erregulatzeko kosmetikoak erabiliko dira: tioxolona, zisteina, karboximetilzisteina, estraktuak.
- Manipulazioak ez dira oso estimulatzaileak izango. Egokienak masaje arina.
- Hiperkeratosia murrizteko tratamendua egin daiteke.
Tratamenduaren Amaitzea
- Buztinezko edo kaolinezko maskara astringente samarrak, substantzia aktiboekin (sufrederibatuak) edo estraktuekin: santiago belarra, hamamelia.
- Lainoztatzeko: hamamelia eta kamamila.
- Toniko eta substantzia antiseptikoak: estraktuak (limoia, milorria, menda, ahabia).
- Babes krema, eguzki iragazkiarekin.
Aholkularitza Profesionala
- Eguneroko higienea.
- Substantzia garbigarriegiak eta koipegabetzaileegiak saihestu egin behar dira.