Larruazal Lehor eta Sentiberentzako Protokoloak: Hidratazioa eta Babesa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,25 KB

Larruazal Lehor Alipikorako Protokoloa

Larruazalaren Beharrak

  • Lubrifikazioa
  • Hidratazioa
  • Kanpoko agenteen kontrako babesa
  • Larruazalaren zahartzearen prebentzioa

Larruazalaren Prestaketa

  • Substantzia garbigarriak eta beroa ematen duten teknikak saihestu.
  • Higiene oso arina.
  • Esfoliazioa noizean behin bakarrik.
  • Esne garbitzaileak: olio dermofiloak dituztenak, lainoztatua (arrosa, malba, kamamila...).
  • Esfoliatzaileak ez dira beharrezkoak izaten, larruazal meheak baitira. Pikorrak dituen esfoliatzaile arin bat aplika daiteke, polietilenozko esferak.

Tratamenduaren Muina

Lehengoratzea da helburua; beraz, tratamendu kosmetikoak bigungarriak izango dira, eta teknikak masajean oinarrituko dira.

  • Kosmetikorik egokienak emultsio hidratatzaileak eta bigungarriak dira: olio dermofiloekin edota zeramidekin eta ez-saponifikagarriekin egindakoak, larruazaleko lipidoak leheneratuko dituztenak.

Kontraindikazioak: Erabateko kontraindikazioa ez bada ere, aharekin egindako tratamenduek narritadurak sor ditzakete.

Teknikei dagokienez: Eskuzko masajea aproposa da beti, propietate keratoplastikoak baititu eta larruazalaren metabolismoa errazten baitu. Ez da beste teknika elektroestetikorik behar.

Tratamendua Amaitzea

  • Maskarak hidratatzaileak: oso egokiak dira gelifikatuak edo algekin edo lohi termalarekin egindakoak, efektu leungarria eta hidratatzailea baitute.
  • Lainoztatzeak landare usaintsuen ur distilatuarekin (arrosa, malba...) egingo dira, efektu aringarria eta bigungarria izango dute, eritrosia txikiagotzeko.
  • Krema hidratatzailea eta babesgarria aplikatu behar da.
  • Oso garrantzitsua da eguzki-babes handia erabiltzea, oso sentikorra baita.

Aholkularitza Profesionala

  • Kanpoko agenteen kontrako babesa gomendatzen da.
  • Zahartzea prebenitzeko, begietako ingurua zaindu.
  • Eguzkitako krema urtaro osoan erabili.
  • Goiz eta gauez hidratatu.
  • Tenperatura altua etxean ekidin.
  • Ur asko edan.

Baskularizazioaren Nahasmenak: Azal Sentibera eta Kongestiboetarako Protokoloa

Larruazalaren Beharrak

  • Kongestioa kentzea
  • Azaleko zirkulazioa hobetzea
  • Kanpoko agenteen aurka babestea

Larruazala Prestatzea

Suabegarbi izan behar du helburu. Horretarako, hiperemiari eta kongestioari aurrea hartu behar zaio. Ez da eskuztatu behar beroa emateko moduan, eta ez da erabili behar berotzen duen teknikarik.

  • Higienerako kosmetikoak: larruazal lehorrak garbitzeko esnea, gai emoliente eta emagarriduna, flabonoidetan aberatsa.
  • Lozio tonikoak ere erabil daitezke, edo kongestioa kentzeko gai suspergarriak, flabonoidetan aberatsak, hodiak erregulatzen baitituzte: indigaztainondoa, elorri zuria...
  • Esfoliatzaileak: kimikoak (kontzentrazio txikiak) edo entzimatikoak.

Tratamenduaren Muina

Azal mota honek iragazkortasun kapilarraren nahasmenak eta eritrosia izateko joera du; beraz, kosmetiko guztiek mikrozirkulazioa hobetzea izan behar dute helburu. Ez da komeni berotzen duten teknikak erabiltzea.

Odol-zirkulazioa hobetzea eta tonu baskularra bizkortzea izan behar dugu helburu, larruazal mota honetan hodietako paretek atonia nabarmena baitute. Flabonoidetan aberatsak diren eta kongestioa kentzeko osagai aktiboak dituzten estraktuak hauek dira: elorri zuria, gingko biloba, indigaztainondoa.

  • Emangarriak ere erabiltzen dira: ilena, ezkia, sahatsa...
  • Lipidoek, esentziazko gantz-azidoek, lezitinak eta zeramidek larruazalaren babes-hesia konpontzen eta kanpoko agenteetatik babesten laguntzen dute.
  • Ez da erabili behar narritatu egin dezakeen kontserbatzaile, koloregarri eta tentsioaktiborik.

Maiztasun handia erabil daiteke kongestioa kentzeko, baina gasa jarri behar da tartean. Ionizazioa ere erabil daiteke, gai aktiboak larruazalean errazago sartzeko, eta galbanizazioa, irazkortasun baskularra hobetzeko. Soft laserra erabiltzea ere komeni da, larruazala drainatu eta ematu eta kongestioa kendu egiten duelako. Eskuzko tekniken artean, oso komenigarria da masajea ematea.

Kontraindikazioak: Larruazalak etengabe kongestionatuta behar badu, ez da erabili behar berotzen duen teknikarik.

Tratamendua Amaitzea

  • Maskara hidratatzaile emangarria ezar daiteke, aipatutako osagai aktiboez egindakoa. Lurrezko maskara termalak ere oso egokiak dira (hotzetan), emagarriak eta antialergikoak baitira.
  • Lainoztatu: lozio tonikoak edo infusioak lainoztatu behar dira, flabonoideetan aberatsak.
  • Krema hidratatzaile eta babesgarria eman behar da, babes-indize handikoa, eguzkiarekiko bereziki sentikorra baita.

Profesionalaren Aholkularitza

  • Emeki eta maiz garbitu.
  • Hersten ez duten produktuak erabiliz babestu eta hidratatu.
  • Eguzkitik babestu.
  • Ahal dela, eguzkitan eta klimaren agente desegokien eraginpean ez egon, eta barruko ekintzak (berogailuak...) saihestu.
  • Karedun ura ez erabili; euri-uraz edo ur mineralez garbitu.
  • Elikadura orekatua izan.
  • Kamuflatzeko makillatzea erabili, pigmentu berdea erabiliz.

Entradas relacionadas: