Larramendiren Garaikideak: XVIII. Mendeko Euskal Idazleak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,11 KB
Larramendiren Garaikideak: Euskal Idazle Nagusiak
Agustin Kardaberaz
Bizitza
Hernaniarra, Iruñean eta Valladoliden egin zituen ikasketak. Apaiz jesuita, irakaskuntzan jardun zuen Bilbon eta Oñatiko unibertsitatean. Italian hil zen, atzerriratua. Euskara eta kristau-irakasbidea eskutik doaz haren lanetan.
Obra
Batean izan ezik, gainerako guztietan erlijioaz ari da: doktrinaz, santuen bizitzaz edota zerua irabazteko aholkuez. Bere lan nagusiak:
- Eskuliburua
- Euskararen berri onak
- Aita San Ignazioren bizitza laburra
Kritika
Euskara aberatsaren jabe, obra horietan gipuzkera darabil. Larramendi adinako apologista suharra da.
Sebastian Mendiburu
Bizitza
Euskalkiz nafartzat jo izan den Oiartzunen sortua. Iruñera bidali zuten nagusiek eta han eratu zuen bere bizimodua. Irakaslea ere izan zen.
Obra
Oso erretorika zaindua eta landua darabil. Bere lanak:
- Jesusen Bihotzaren debozioa
- Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz-gai
Joan Antonio Ubillos
Billabonan jaioa, apaiz frantziskotar eta irakasle izan zen. Euskaraz ez ezik latinez ere idatzi zuen. Gai erlijiosoez dihardu.
Obra
Kristau dotriñ berri-ekarlea. Bibliako kondaira ematen da lehen zatian, eta doktrina bigarrenean. Prosa gartsua eta adierazpen indarrez betea.
Joakin Lizarraga Elkanokoa
Bizitza
Iruñetik kilometro gutxira sortua. Jesuita eta Larramendiren jarraitzaile izan zen. Jesuitak atzerriratu zituztenean, Loiola utzi eta Elkanora, Iruñea ondoko bere herritxora, itzuli zen apaiz-lanetan jardutera.
Obra
Erlijioa du honek ere idazgai: Urteko igande guztietako platikak edo itzaldiak. Mendiburuk bezala, goi-nafarrera darabil. Kardaberazi bezala, honi ere galarazi zioten zenbait obra argitaratzea bere garaian.
XVIII. Mendeko Euskal Idazleen Ezaugarri Orokorrak
- Ia idazle guztiak gizonezkoak dira eta erlijioa dute irakasgai nagusia, gehienak elizgizonak baitira. Munibe eta Etxeberri Sarakoa dira salbuespen bakarrak.
- Badira euskara aintzat hartzen duten ilustratu banaka batzuk ere. Xabier Munibe da ezagunena, antzerki edo opera komikoaren arloan.
- Joanes Etxeberri Sarakoak ederki irudikatzen du XVIII. mendean euskarak nozitzen zuen egoera: gainbehera zetorren Iparraldetik eta Hegoaldera darama euskal literaturaren lekukoa.
- Hezkuntzaren ardura erakusten dute, gehienak irakasleak baitira.
- Euskara erraz eta apainean idazten saiatzen dira.
- Euskaldunak euskaran eta inguruko hizkuntzetan trebatzeko kezka adierazten dute (gaztelania, frantsesa, latina).
- Manuel Larramendik zuzen zein zeharka, eragin handia izan zuen.
- Euskalkiak iratzartzen dira, kanpokoen erasoa desaktibatuz eta autoestimua indartuz (apologia eginez).
- Obra garrantzitsu asko argitaratu gabe geratu ziren.
- Idazleak euskararen lekukoak izan ziren eta lehengaiak prest utzi zituzten: prosa gihartsua, lexiko aberatsa eta, batez ere, hizkuntzaren maitasuna.