Larramendi eta Euskararen Defentsa XVIII. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB

Manuel de Larramendi (1690-1766)

Bere obra gehienak gaztelaniaz sortu zituen. Zergatik? Ordurako Larramendik ikusten zuelako nola ari zen sortzen euskararen eta euskal foruen kontrako korrontea. Euskaraz ulertzen ez zutenei adierazi nahi zien, aldez edo moldez, euskaldunok eta, beraz, euskara, nor eta zer ginen/baginela.

Euskararen Aniztasuna eta Unibertsaltasuna Espainian (1728)

Euskararen aldeko apologia sutsua da. Larramendik aldarrikatzen du euskara dela Espainiako jatorrizko hizkuntza bakarra eta, beraz, euskaldunak direla espainiar peto eta garbienak. Garai hartan oso ohikoa zen nork bere hizkuntzaren apologia egitea eta zenbait argudio erabiltzea hizkuntzaren bikaintasuna adierazteko:

  • Euskararen antzinatasuna: Euskara da Espainiako hizkuntzarik zaharrena. Jainkoak sorturiko lehen gizakiaren ondorengo zuzena eta nahasi gabea.
  • Tubal euskaldunon aitzindaria da: Noeren biloba, Iberiar Penintsula zapaldu zuen lehena. Berak ekarri zuen hona hizkuntza, iberiera, gero euskara izena hartuko zuena.
  • Euskaldun guztiak dira nobleak: Haien noblezia, penintsulako lehenengo biztanleen ondorengoak izaki, naturala da, ez pribilegioz jasoa. Apologistentzat, etxea, abizenak eta hizkuntza dira noblezia horren frogak.

Ezina Ekinez Egina (1729)

Bazen garai hartan euskara hizkuntzatzat hartzen ez zuenik eta, beraz, behar den moduko gramatika egitea ezinezkoa zela esaten zuenik; izan ere, borboikoek gaztelania ezarri nahi zuten beren erreinuko hizkuntza bakar gisa eta, erabaki hori justifikatzeko, gainontzeko hizkuntzek gramatikarik ez zutela aldarrikatzen zuten. Haiei muturrean emateko idatzitako liburua da, espresuki izenburuan adierazten duena ezinezkoa den zerbait lortua dela. Euskara ikasteko metodoa da eta lau atal ditu:

  1. Deklinabidea
  2. Aditza
  3. Sintaxia
  4. Prosodia

Diccionario Trilingüe (1745)

Espainiako Errege Akademiaren autoritatezko hiztegia argitaratu berria zen garai hartan eta osorik euskaratu zuen. Gaztelaniazko eta latinezko hitz guztiei euskal ordaina eman nahi die eta hitzak asmatu egiten ditu askotan helburu hori bete nahian. Dena dela, zaila da jakiten zer hitz asmatu dituen berak eta zeintzuk diren herritik jasoak. Neologismo horien adibide dira garrantzia eta hilezkor hitzak. Mundu berri baterako lexikoa sortu zuen.

Corografía de Guipúzcoa (1754)

Ilustrazioa eta Frantziako Iraultza

Frantzian Ilustrazioaren eskutik etorritako ideiak herrira zabaltzen ari ziren. Feudalismoa bukatzeaz gain, Iparraldean ondorengo ondorioak izan zituen:

  • Herritartasuna eta lege berdintasuna: Frantziar guztiek izango dituzte. Foruak desagertu egingo dira, herritar guztiak berdinak izan behar baitziren legearen aurrean.
  • Frantsesa hizkuntza nazional bakarra.
  • Behe Pirineotako departamentua sortu (1790).

Frantziar Iraultzaren ondorioz ezartzen ari ziren paradigma aldaketek airean jarri zituzten estatu honen inguruko monarkia guztiak; izan ere, gizarte estamentala eta monarkikoa izatetik herritarraren indarra aldarrikatzen zuen errepublika bihurtu zen Frantzia.

Entradas relacionadas: