Lapurtera aditza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,01 KB
SARRERA
XVI.Meandearen lehen erdian Nafarroako Gaztelako berenganatzen du
eta Nafarro Beherea XVII.Mendearen Frantziaren esku geratzen da.Erlijio
gatazkek,lehengo mendeetan bezala jarraitzen dute.Era berean,Lapurdiren
aberaste garaia dugu,batez ere,lapurdiko kostaldekoa.XVII.Mendearen,
Frantzian katolizisimoa gailendu eta honekin protestante eta katolikoen
arteko erlijio krisiak berealdia ezagutuko du.1545-1563 urteen artean
Trentoko Kontzilioa eman zen,zeinak KONTRAERREFORMA indartu zuen.Lehen aipatu dugun lorealdiarekin batera,XVII.Mendearen euskal
literaturak loraldi bat ezagutuko du.Loraldi hori Lapurdiko kostaldera eta lapurtera mugatuko da.Hego Euskal Herrian ez da apenas idatziko,katixima bate edo beste soilik.Iparraldean,kontraerreformak izpiritu itxia izango du,
baita erreprimitzailea ere.Iparraldeko literaturaren loraldia SARAKO ESKOLAren inguruan gertatu zen.Sarako taldean,ELIZGIZONAK ziren gehienbat:Materre,Haranburu,Araiñarats,Ioanes Etxebarri Ziburukoa eta euren burua izan zen Pedro Axular.
IOANNES ETXEBARRI ZIBURUKOA
Ziburuko Etxeberri,Cibouren jaio zen.Pertsona aditu eta humanista handia izan zen.Hiru liburu heldu dira guganaino hark idatziak:-Manual Devotionezcoa:Bordelen 1627an argitara emana.Euskal poesian idatzi den luzeena.Itsasgizonei zuzendutako poesia eder ederra.Hiztegi aberatsa eta
hiperbatonaren erabilera dira ezagurri nagusiak.-Noelac:Hau ere Bordelen
1631n imprimatua.Gabonetan kantatzeko bertsoak dira.Eliçara erabiltceco liburua:beste biak bexalaze Bordelen argitaratua 1363an.Otoitz egiteko.
PEDRO DAGERRE AZPILIKUETA (AXULAR PEDRO)
Hego Euskal Herriko Nafarroko Urdazubin jaio zen. Administratiboki, Hego Euskal Herria bada ere,Urdazubin eta auzokide dituen Zugarramurdi eta Luizaiden,euskalkiari dagokionez,LAPURTERA erabiltzenda.Axularrek,lapurtera zeukan euskalkitzat.Teologiako ikasketak egin zituen eta 1600.Urtean Sarako erretore bihurtu zen.Pariseko epaitegiak lehenik,eta Bordelekoak erregea eta Baionako apezpikua alde izan zituen eta Frantziako Enrike IV.Ak (Albreteko Ioanna erresumako erreginaren semea) epai guztiak bertan behera utzi zituen. 1644an hil zen.Sarako Eskola sortu zuen eta bere buru zela,lapurteraz idatzi izan zuten. -Gero 1643:Axularren lanik garrantzitsuena gero izan zen.Lan honetan Axularrek luzamendutan ibiltzeak dakarren kaltea adierazi nahi digu,baita alferkeriaren ibiltzea dakartzan kalteak ere.Argi eta garbi,euskal kristau sinisdunei zuzendutako liburua da.Gisa berean ibili izan ziren,Sarako Eskolan parte hartu zuten gainontzeko idazleek ere bai.
ZUBEROAKO BI IDAZLE:
Arnaud OIHENART: Maulen jaio zen 1592an.Erdi-mailako familia merkatari burgesekoa.Legegizona izan zen.Bere bizitzan hala nola bere lanean,hiru eremu nagusi bereiz ditzakegu:-Eremu juridikoa (abokatu izan zen) -Eremu historikoa (dokumento bila)-Eremu literarioa(neurtitzak eta atsotitzak)
1638an Notitia Utriusque,Tum Iberica Tum Aquitaniae idatzi zuen.Lan hau latinez dago,lehenengo historiagilea dugu,Pirinio bi aldetako historiak lotu zituen eta Historiografo frantziar modernoekin harremana izan zuen eta baita haien filosofia jarraitu ere:"zientzia siniskerietatik askatu".Lan honetan,bi kapitulu eskaintzen dizkio euskarari:Morfologia gaiez dihardu:deklinabide eta aditza jokatzeko modua.
1675an Les Proverbes Basques idatzi zuen.Liburu honetan eman zituen atsotitzak eta poesiak.Maitasun poemak landu zituen eta garaian ohikoak ziren Kanon-ak aurkezten dituzte.Besteak beste:-Maitasunaren edertasuna ezinbesteko ezaugarri izan behar zuen.-Ile-horia,begi urdinak,azal zuria...-Maitaleak leialtasuna aitortuko dio maiteari.
1665ean L'Art Poetique Basque:apaiz larpurtar bati idatziriko gutuna dugu Silaba motak aztertu zituen eta errimari dagokionez,hiru mota aipatu zituen:-Arrak(oxitonoak)-Emeak(paroxitonoak)-Irristakorrak(Proparaxitonoak)
Jean TARTAS 1610:Soutan jaio zen eta nahiz eta bere bizitzako zatirik handiena zatirik handiena Aruen pasa izan zuen,Bi liburu idatzi zituen:-Onsa Hiltceko Bidia (1666):Euskalkien konzientzia zeukan iada Tartasek.Bazekien, Arueko hizkera,"Mugako Hizkera"zela.Arue Zuberoan dago,baina Behe Nafarroarekin egiten du muga eta beraz,tarteko hizkera bat egiten dute.Liburu honetan lantzen den tematika da:"Herioaz oroitzeaz garrantzia","ondo hiltzeko modua"-
-Arima Pentitentaren Ocupacione Debotac (1672):Bigarren liburu honetan hiru dira Tartasen arimaren betebeharrak:otoitz egitea,barau egitea eta limosna ematea.Irakurgai bezala,liburu hau jasoagoa eta landuagoa da,filosofia eta teologia aldetik ere bai.
Jean TARTAS 1610:Soutan jaio zen eta nahiz eta bere bizitzako zatirik handiena zatirik handiena Aruen pasa izan zuen,Bi liburu idatzi zituen:-Onsa Hiltceko Bidia (1666):Euskalkien konzientzia zeukan iada Tartasek.Bazekien, Arueko hizkera,"Mugako Hizkera"zela.Arue Zuberoan dago,baina Behe Nafarroarekin egiten du muga eta beraz,tarteko hizkera bat egiten dute.Liburu honetan lantzen den tematika da:"Herioaz oroitzeaz garrantzia","ondo hiltzeko modua"-
-Arima Pentitentaren Ocupacione Debotac (1672):Bigarren liburu honetan hiru dira Tartasen arimaren betebeharrak:otoitz egitea,barau egitea eta limosna ematea.Irakurgai bezala,liburu hau jasoagoa eta landuagoa da,filosofia eta teologia aldetik ere bai.