Lantaldea: Definizioa, Oinarriak, Rolak eta Talde-Dinamikak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,56 KB
Lantaldea: Definizioa eta Sinergia
- Definizioa: Helburu komun baten jarraipenean aktiboki parte hartzeko gaitasuna da, interes pertsonalak taldearen helburuen mende jarriz.
- Sinergia: Definizioa eta Adibideak: Efektu indibidualen batura baino efektu handiagoa duten bi kausa edo gehiagoren ekintza da. Adibidez, futbol taldean talde-arima guztiak bat egiten dira.
Lantaldearen Abantailak eta Desabantailak
Abantailak
- Emaitza handiagoa lortzen da, jarduera bakarka eginez gero.
- Identitate komun bat sortzen da.
- Konfiantza sortzen da.
- Kideen artean parte-hartzea handitu egiten da erabakiak hartzeko unean.
- Ideia eta estrategia berriak sortzen dira.
- Taldekideek elkar entzuten dute.
Desabantailak
- Pertsona bakoitzaren lana beste kideek egiten dutenaren mende dago.
- Pertsona batzuentzat karga handia da.
- Koordinatzea eta helburu batera heltzeko lan astuna da.
- Akordio batera heltzea zailagoa da.
- Lana pertsona baten esku uztea.
- Erabakiak azkarregi hartzea.
Lantaldearen Oinarrizko Bost Zutabeak
Lantalde eraginkor batek bost oinarri hauek izan behar ditu:
- Osagarritasuna: Kide bakoitza aditua da gauza desberdinetan, eta guztien ezagutzak laguntzen dute proiektua aurrera ateratzerakoan.
- Koordinazioa: Liderraren laguntzaz, taldeak modu antolatuan egiten du lan.
- Komunikazioa: Beharrezkoa da komunikazioa bakoitzaren lanak koordinatzeko.
- Konfiantza: Kide bakoitzak besteengan du konfiantza; lana ondo joango dela uste dute.
- Konpromisoa: Kide bakoitza konprometitzen da bere lana behar den moduan egiten.
Jardun-taldea eta Lantaldea: Ezaugarri Desberdintzaileak
Jarraian, jardun-taldearen (lan-talde sinplea) ezaugarriak, lantaldearekin alderatuta:
- Taldekide guztiek lan berdina egin behar dute.
- Lana bakarka egiten da; taldekide bakoitzak bere lana du kontuan, bere taldekideak egiten duena aintzat hartu gabe.
- Kohesioa eta lankidetza ez da beharrezkoa talde-lana egiteko.
- Hierarkia beharrezkoa da.
- Ez dute osotasun-ikuspegirik.
- 1+1=2 (Lantaldean, aldiz, 1+1=3 sinergia dago).
- Erantzukizun banakakoa.
Lantaldeen Garapenaren Etapak
- Prestakuntza fasea.
- Gatazka fasea.
- Integrazio fasea.
- Jarduna fasea.
- Amaiera fasea.
Lantaldeko Kideek Izan Beharreko Ezaugarriak
- Adimen emozionala: Norberaren eta kideen sentimenduak jabetzeko eta horren arabera jokatzeko gai izatea.
- Entzute aktiboa: Esaten ari dena ulertzeko gai izatea.
- Asertibotasunezko jarrera: Norberaren ideiak argi eta zintzotasunez adieraztea, besteen sentimenduak mindu gabe.
- Enpatia: Besteen azalean jartzeko gaitasuna izatea.
Lantalde Motak
- Goi Errendimenduko Lantaldeak: Baliabide materialak eta giza baliabideak ahalik eta gehien optimizatzeaz arduratzen dira, produktibitatea hobetzeko.
- Kalitate-Zirkuluak: Esparru berdineko langile batzuek osatzen dituzte, arazoak aztertzeko eta irtenbide bat bilatzeko.
- Hobekuntzako Lantaldeak: Arazo jakin bati irtenbidea ematen saiatzeko sortuak.
- Prozesuetako Taldeak: Prozesu zehatz baten jarduten dute.
- Autokudeaketako Lantaldeak: Lanaren plangintza egiten dute eta zereginak kontrolatzen dituzte.
Rolak Lantaldeetan
Lantaldeak ondo funtzionatzeko beharrezkoak dira rolak. Kide bakoitzak rol bat du. Hiru rol mota daude:
- Rol Mentalak
- Sortzailea: Ideiak ematen ditu.
- Ebaluatzailea: Ideien alde onak eta txarrak aztertzen ditu.
- Espezialista: Ezagutza espezifikoak ematen ditu.
- Ekintza Rolak
- Sustatzailea: Besteak lan egitera bultzatzen ditu.
- Gauzatzailea: Ideiak errealitate bihurtzen ditu.
- Bukarazlea: Lana eperako bukatzeaz arduratzen da eta dena ondo eginda dagoela ziurtatzen da.
- Gizarte Rolak
- Koordinatzailea: Taldearen jarduerak antolatu, motibatu eta kontrolatzen ditu.
- Ikertzailea: Kanpotik ideiak bilatzen ditu. Kanpo-kontaktuez eta alderdi sozialez arduratzen da.
- Kohesionatzailea: Talde osoak elkartuta egoteaz arduratzen da. Bitartekaria da gatazketan.
Talde-Dinamika
- Definizioa: Talde-dinamika izendapen soziologikoa da. Pertsonen arteko elkarrekintza-prozesuak dira, fikziozko egoeren bidez, helburu zehatzekin planteatuta.
- Talde-Dinamikako Teknikak
- Philips 66: Dinamika-teknika bat da, non talde edo bilera sozial bat 6 pertsonako azpitaldetan banatzen den eta gai jakin bati buruz eztabaidarazten den; pertsonek 6 minutuz hitz egin behar dute taldean.
- Eztabaida-Taldeak: Gai zabal baten inguruan horretan interesatuta dagoen pertsona talde txiki baten (5-10 pertsona) eskutik informazio kualitatiboa biltzen duen ikerketa-tresna da.
- Batzordea: Taldeko kideen jarrera, jokaera eta bilakaera, modu banakoan zein kolektiboan, aztertzen ditu.
- Erabaki-Taldea: Taldeko erabakiak hartzea espero den emaitza bati dagokionez aukera ugari ebaluatzeko prozesua da.
- Role Playing: Pertsona talde batek aktuazio bat egiten du kasu hipotetiko bati jarraituz.
- Brainstorming / Ideia-Zaparrada: Partaideek ideiak esaten dituzte eta gero bat aukeratzen da.
- Kasu-Azterketa: Pertsona, talde edo gertaera bat zehaztasunez aztertzen da, egoerari buruzko hipotesiak frogatu edo teoriak eratzeko.
Komunikazioa Lantaldean
- Bertikala (Beheranzkoa eta Goranzkoa)
- Beheranzkoa: Nagusiarengandik lankideengana.
- Goranzkoa: Lankideengandik nagusiarengana.
- Horizontala: Lankideen artekoa.