Langileria, Gizarte Arazoak eta Ideologiak Industrializazioan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,04 KB
Langileria eta Industrializazioaren Gizarte-arazoak
Langileriaren sorrera eta jatorriak
- Bizibidea ateratzeko gai ez ziren nekazariak.
- Etxean lan egiteko sistemako langileak.
- Hirietako gremioetako eskulangileak, lantegiak itxi zitzaizkielako proletario bihurtu zirenak.
Langileriaren sorrera
Ekoizpen prozesuan makinak sartu zituztenean hasi zen langilearen sorrera. Makinei esker, eskulangileen trebetasuna dagoeneko ez zen beharrezkoa, eta gainera, prestakuntzarik behar ez zuen lan-eskua kontratatu zezaketen.
Lan-baldintzak
Lan-baldintza gogorren arrazoiak
Enpresen helburu nagusia, beste edozeren gainetik, ahalik eta etekin handiena lortzea zen.
Ezaugarri komunak
- Lanaldi luzeak: 14 ordutik 16ra artekoak.
- Diziplina gogorra, gorputz-zigor eta zigor ekonomikoekin.
- Igande eta jaiegunetan ere lan egin behar izaten zuten.
- Kaleratze libreak; gaixorik edo langabezian geratuz gero, edota laneko istripua izanez gero, ez zuten inolako soldatarik jasotzen.
- Langileek ez zuten lan-eskubiderik, ezta eskubide sindikalik ere.
Haurren eta emakumeen lana
Industria Iraultza baino lehen
- Landa eremuan, familiaren lantegian eta etxean.
- Zenbait lanbide emakumeen esku uzten zituzten: jostuna, neskamea, etab.
Emakumeen lana industrializazio garaian
- Etxeko lanetan, ehungintzan eta meatzaritzan.
- Gizonezkoek bezain lanaldi luzeak izaten zituzten, eta zeregin neketsu berak egiten zituzten.
- Emakumeen soldatak gizonenak baino askoz txikiagoak ziren.
Haurren lana
- Haurrek lana egitea ontzat jotzen zen.
- Lanaldi luzeak egiten zituzten.
- Helduek baino soldata txikiagoa jasotzen zuten.
- Eskolara joatea ez zen batere ohikoa; bizpahiru urtez baino ez ziren joaten.
Haurrak babesteko legeria
Urriak izan ziren, eta interes handirik gabe aplikatzen zen. 1844tik aurrera hasi zen hobetzen; hala ere, XIX. mendearen erdialdean, Ingalaterran 15 urtetik beherakoen herenek baino gehiagok egiten zuten lan.
Sozialismo marxista
Marxek "gainbalioa" deitu zion alde horri. Gainbalioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da esplotazioa.
Sozialismo marxistaren helburuak eta bideak
- Boterea indarkeriaren bidez lortzea defendatzen zuen.
- Sistema kapitalistaren ordez, klaserik eta jabetza pribaturik gabeko beste sistema bat ezartzea.
- Estatu burgesa proletarioen diktadura bihurtzea, gizarte komunista lortu arte.
- Gizarte komunistan, estatua ez litzateke beharrezkoa izango.
Anarkismoaren helburuak
- Ez zen soilik industriako proletarioen ekintza sustatzea, baizik eta gizarteko sektore zapaldu guztiena: langileena, soldaduena, etab.