Langileen Parte-hartzea Enpresan: Tipologiak eta Faktoreak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,04 KB

Ikus daitekeen bezala, Frenchen definizioa eta Blumbergen tipologia bat datoz oro har, muturreko bi kasutan izan ezik:

  • A) Kooperazioaren lehen aukeran: Langileek informazioa jasotzeko eskubidea dutela esan dugu. Bistan da kasu horretan ez dagoela elkarreraginik langileen eta erabaki-hartzaileen artean; langileek ez dute erabakian benetan parte hartzen eta eragiten, informazioaz jabetzeko aukera baino ez baitzaie uzten.
  • B) Kodeterminazioaren laugarren aukeran: Langileek bakarrik hartzen dituzten erabaki guztiak. Kasu honetan ere ez dago elkarreraginik, ez da erabakimena partekatzen, botere guztia langileen esku dagoelako.

Beraz, argi dago muturreko bi kasu horietan erabakiak ez direla modu bateratu batean hartzen.

John Child: Parte-hartze Moten Sailkapena

John Child-ek parte-hartze moten beste sailkapen bat egiten du. Berak dioenez, parte-hartzeak esanahi desberdinak hartzen ditu, hura interpretatzen dutenen ikuspegi politikoaren arabera.

Helburuak eta Bitartekoak: Ikuspegiak

Horrela, batzuen ustez, parte-hartzeak orokorra izan behar du enpresaren helburuak zehazterakoan ez ezik, helburu horiek lortzeko erabili behar diren bitartekoak ezartzerakoan ere. Ikuspegi ezkertiar hori ez da, noski, zuzendaritzarentzat mesedegarria.

Beste hainbatek, aldiz, bitartekoak ezartzera mugatzen dute parte-hartzea, helburuak finkatzea zuzendaritzaren eskuetan utziz. Bistan denez, jokamolde hau aurrekoa baino askoz kontserbadoreagoa da, eta zuzendaritzari egiten dio onura.

Erabakiaren Aplikazio-Eremua

Horrez gain, erabakiaren aplikazio-eremua ere ez da beti berdina. Hau da, kasu batzuetan erabakiak hartzen eta betetzen erakunde osoak parte hartzen du eta, beste batzuetan, talde txiki bati edo batzuei soilik dagokie ardura hori.

Parte-hartze Motak (Child-en arabera)

  • A: Erakundeari bere osotasunean dagokio erabakimena. Kide guztiek parte hartzen dute bai helburuak bai bitartekoak erabakitzean. Adibiderik onena garai bateko Jugoslaviakoa da (gaiaren 6. atalean aztertuko duguna).
  • B: Kogestioa (kudeaketa bateratua). Mendebaldeko herrialdeetan gertatu ohi dena.
  • D: Lan-talde autonomoak. Ez da oso maiz jazotzen, erakunde handietan funtzionatzeko zailtasun handiak izaten baitituzte.
  • E: Giza harremanen mugimenduari dagokio gehienbat.

Parte-hartzearen Aniztasuna eta Faktoreak

Ugariak dira, beraz, gaur egungo erakundeetan parte-hartzeak izan ditzakeen formak. Haien arteko desberdintasunak hainbat aldagai nagusiren araberakoak dira, hala nola:

  • a) Hierarkiaren zurruntasuna: Erakundeko hierarkiaren zurruntasuna eta hertsitasuna.
  • b) Ideologia: Kontserbadorea edo aurrerakoia den.
  • c) Zuzendaritzaren asmoa: Manipulatzailea edo humanista den.
  • d) Adostasuna: Erakundearen helburuen eta partaideen desira pertsonalen arteko adostasuna, besteak beste.

Entradas relacionadas: