Langileen Ordezkarien Gaitasunak eta Hitzarmen Kolektiboak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,83 KB

Langileen Ordezkarien Gaitasunak eta Bermeak

  1. Gaitasunak:
  • Enpresaren egoerari buruzko informazioa jaso, besteei azaltzeko.
  • Informazioa jaso, bere iritzia emateko (lanegunaren murrizketak, plantillaren berregituraketak…).
  • Enpresan egiten diren kontratuak ezagutzea, eta haien kopiak jasotzea.
  • Langileek egindako falta larriei eta jarritako zigorrei buruzko informazioa jasotzea.
  • Lan-hutsegite, lan-istripu eta gaixotasun profesionalei dagokien datuak jasotzeko eskubidea.
  • Hitzarmen kolektiboak negoziatu (Grebak…).
  1. Bermeak:
  • Enpresariak, langileen ordezkariak zigortu baino lehen, espediente bat ireki behar du.
  • Langileen ordezkariek enpresan geratzeko lehentasuna dute.
  • Bere funtzioekin erlazionatuta dauden zergatiengatik ezin daiteke langileen ordezkari bat kalera bota.
  • Langileen ordezkariak bere eginkizunak aurrera eramateko ordaindutako lanordu batzuk izango dituzte.

Hitzarmen Kolektiboa

  1. Hitzarmen kolektiboa:
  • Langileei eta enpresariei dagokien lan-baldintza finkatzeko prozedura da.
  • Prozedura hori langileen ordezkarien eta enpresarien artean egiten da.
  • Negoziazio kolektiboaren emaitza hitzarmen kolektiboa izango da.
  1. Hitzarmenaren aplikazio-eremua:

Hitzarmena nori aplikatuko zaion finkatzen du eta negoziatzen dutenak erabakiko dute.

  • Lurraldearen arabera hitzarmena lan zentrua, enpresa, herria, eskualdea, probintzia, elkarte autonomoa, estatukoa izan daiteke. (Hitzarmenaren lurralde eremua da.)
  • Sektorearen arabera, hitzarmenak produkzio arlo bati eragingo dio, industria kimikoari edo irakaskuntza pribatuari adibidez. (Hitzarmenaren eremu funtzionala izango da.)
  • Produkzio sektore bakoitzaren arabera hitzarmenak langile guztiak edo batzuk bakarrik hartu ditzake. (Hitzarmenaren eremu pertsonala da.)
  1. Hitzarmenaren derrigortasuna eta honen aldeak:

Hitzarmenak bere aplikazio eremuan dauden langile eta enpresari guztiei derrigortzen die, hau da, efikazia orokorra du. Hitzarmen bateko aldeak negoziatu dezaketen aldeak dira.

  • Langileen aldetik, sindikatu adierazgarrienak negoziatu dezakete. Beste sindikatu batzuk ere hartu dezakete parte, bere sektoreko enpresa batzordeko edo pertsonal ordezkarien %10 afiliatuta badituzte beti ere.
  • Enpresaren aldetik sektoreko %10 enpresariak eta eragiten dien langileen %10 ordezkatzen dituzte.
  1. Edukia eta iraupena:

Hitzarmen kolektiboak gai desberdinak arautu ditzakete: ekonomikoak, laboralak, sindikalak, lan-baldintzak edota eskubide kolektiboak. Gutxiengo eduki batzuk:

  • Hitzarmena negoziatu duten aldeak, eta hitzarmenaren eremuak (eremu pertsonala, funtzionala eta lurraldekoa).
  • Hitzarmenak ezartzen duen soldata mailak indarrean ez ipintzeko baldintzak eta modua. Arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntzako edo produkziokoak egonik, hitzarmenean finkatutako ondorengo gaietako lan baldintzak indarren ez jartzea erabaki daiteke: laneguna, ordutegia eta lan denboraren banaketa, txandakako lan erregimena, ordainketa sistema eta kantitateak, lan sistema eta errendimenduak, funtzioak, GSren prebentzio neurrien hobetzea. Arrazoi ekonomikoak: gaur egungo edo etorkizuneko galerak / Arrazoi teknikoak: produkzio tresna edo bitartekoetan aldaketak.
  1. Hitzarmenaren beste eduki batzuk:

Hitzarmenak gai batzuei buruz arduratu behar da: baldintza ekonomikoak, laneko baldintzak… diziplina erregimena, langileak eta beraiek ordezkatzen dituzten erakunde eta enpresarien eta beraien ordezkarien arteko erlazioak.

Entradas relacionadas: